36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Aldaketa Herrilurretako ondasunen administrazioa, erabilera, babesa, berreskuratzea eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2016ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Zarrakazteluko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zarrakaztelun, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1601942