36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBAR

2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Baraibarko Kontzejuak (Larraun), 2016ko urtarrilaren 9an egindako bilkuran, 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Baraibarren (Larraun), 2016ko urtarrilaren 10ean.–Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1601829