36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

1. poligonoko 1437. lurzatiaren egiturazko determinazioetako aldaketa. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak otsailaren 4an emandako 24E/2016 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Artaxoako 1. poligonoko 1437. lurzatiko eraikigarritasunaren eta lagatzeko espazioen arauketa aldatzeko espedientea, Mauricio Teixeira Amaral - Britok sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira ezarritako determinazioak:

Komunikazio bide bat ezabatu da (bide publikoen sistema orokorrekoa), lehengo lurzati batean zehar, eta zehaztu da antolamendu berrirako proposatutako bizitegietarako hiri lurzoru berria.

Lurzatiak guztira 758,88 m² dituenez, eraikigarritasuna honela gelditu da:

Gehieneko azalera eraikigarria: 755,88 m².

Gehieneko okupazioa oinplanoan: 379,44 m².

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2016ko otsailaren 11n.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1601883