36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2016ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da Mendialdeko Mankomunitatearen 2016. urteko plantilla organikoaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Administrari-ofiziala. Lanpostuen kopurua: 1. Maila: C. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: EGA. Osagarriak, mailakoa: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Administrazio egoera: jardunean.

Gidaria-hondakin bilketako peoia. Lanpostuen kopurua: 1. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: euskaraz jakitea. Lanpostuko osagarria: %44. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Egoera administratiboa: jardunean.

Gidaria-hondakin bilketako peoia. Lanpostuen kopurua: 2. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: euskaraz jakitea. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Lanpostuko osagarria: %34. Egoera administratiboa: jardunean.

Gidaria-hondakin bilketako peoia. Lanpostuen kopurua: 1. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: euskaraz jakitea. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Lanpostuko osagarria: %34. Egoera administratiboa: hutsik.

Landa garapeneko agentea. Lanpostuen kopurua: 1. Maila: B. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: EGA. Lanpostuko osagarria: %30. Egoera administratiboa: jardunean.

Langileen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak. Izenen zerrenda.

Administrari-ofiziala: Idoia Saralegui Ochotorena. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2001-03-01.

Gidaria-hondakin bilketako peoia: Mikel Berekoetxea Zuasti. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %44. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2010-04-12.

Gidaria-hondakin bilketako peoia: Jose Antonio Irizar Otamendi. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Lanpostuko osagarria: %34. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2011-07-01.

Gidaria-hondakin bilketako peoia: Iñigo Iparragirre Larrañaga. Maila: D. Mailako osagarria: %12%. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Lanpostuko osagarria: %34. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2011-09-26.

Landa garapeneko agentea: Elena Irigoyen Arbizu. Maila: B. Lanpostu osagarria: %30. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2005-04-26.

Leitzan, 2016ko otsailaren 12an.–Burua, Markel Azkargorta Cid.

Iragarkiaren kodea: L1601935