36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

28/2016 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Aurrekontuaren zuzendari nagusiak emana, Ondare Zerbitzuko zuzendariaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendariak, ataleko buruak, bulegoko buruak eta beheragoko beste unitate batzuetako buruak hierarkikoki zer organoren mende dauden, horrek izanen du haien ordezkoak izendatzeko eskumena, berariazko araudirik ez badago. Hori aplikatuko da kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan edo eri daudenean edo aldi baterako ezintasunen bat dutenean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.c) artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiei dagokiela zerbitzuko zuzendarien, ataleko buruen, bulegoko buruen eta Zuzendaritza Nagusian sailkatuta dauden beheragoko beste unitate batzuetako buruen aldi baterako ordezkoak izendatzea.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren oinarrizko egitura orokorra ezartzen duen abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Ondare Zerbitzua Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren barrenean dago.

Aipatu legezko eta erregelamenduzko aginduen bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondare Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Ataleko burua.

b) Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Ataleko burua.

c) Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko burua.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko otsailaren 8an.–Aurrekontuaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F1601832