35. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko Noain Elortzibarko diru-laguntzen deialdi publikoa, 2014. urtea. Kontsezioa

2014ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, argitaratu ziren garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko Noain Elortzibarko diru-laguntzen deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak, 2014. urtekoak.

Alkatetzaren 2014ko abenduaren 31ko 691/2014 Ebazpenaren bidez, deialdi hartan araututako laguntzak onartu ziren, emaitza honekin:

1. “Inbertsioetarako diru-laguntzak, Hirugarren Mundua %0,7” izeneko 0-462-78201 kontu-sailaren kargura (aurrekontuko diru-izendapena: 21.072,55 euro), honako laguntza hauek onartu dira:

A–Onartutako proiektuak.

1. El Salvador Elkartasuna taldea.

6. proiektua: “El Zapote eta Santa Rita kantonamenduetako baserrietako 65 familiaren bizi kalitatea hobetzea, Tejutepeque udalerrian (El Salvador), etxeetako saneamendu sistema baten bidez (biolorategiak eta letrinak), II. fasea”.

–Balorazioa: 57,17 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 3.500 euro.

–Emandako diru-laguntza: 3.500 euro.

2. Saharako Adiskidantzarako Nafar Elkartea (ANARASD).

10. proiektua: “Aminetu Haidar (IV) Idatzizko Testuak prestatzeko ikastetxe pedagogikoaren funtzionamendurako sostengua, Tindufen, Aljerian”.

–Balorazioa: 55,80 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 3.000,00 euro.

–Emandako diru-laguntza: 3.000 euro.

3. Siempre Adelante fundazioa.

Deialdiaren 9. oinarria.

17. proiektua: “Edateko ura ateratzeko putzu bat zulatzea Marie Immaculée eskolan, Nkon Kana auzoan, Yaoundén (Kamerun).

–Balorazioa: 55,11 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 3.244,48 euro.

–Emandako diru-laguntza: 3.244,48 euro.

4. Bakerako Lankidetza Batzarra.

3. proiektua: “Higiene eta osasun arloko oinarrizko instalazioak hobetzea Zisjordaniako C zonan, emakumeei arreta berezia emanez, Palestinar Lurralde Okupatuetan”.

–Balorazioa: 53,30 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 4.000,00 euro.

–Emandako diru-laguntza: 4.000,00 euro.

5. Vicente Ferrer fundazioa.

20. proiektua: “Tokiko elkarte-sarea indartzea, baita kasta ahulenetako haurren hezkuntza gaitasunak ere, Anantapurko Barrutian, Indian”.

–Balorazioa: 52,87 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 4.000,00 euro.

–Emandako diru-laguntza: 4.000,00 euro.

6. Medicus Mundi Nafarroa.

15. proiektua: “Oinarrizko osasun laguntza garatzea, osasun eskualde oinarrizkoan, Kingabwan, Kinshasan - Kongoko Errepublika Demokratikoan”.

–Balorazioa: 51,93 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 4.000,00 euro.

–Emandako diru-laguntza: 3.328,07 euro, aurrekontuko kontu-sailaren gehienekoraino erregularizatua.

2. “Gastu arruntetarako diru-laguntzak, Hirugarren Mundua %0,7” izeneko 0-462-48201 kontu-sailaren kargura (aurrekontuko diru-izendapena: 21.072,55 euro), honako laguntza hauek onartu dira:

A–Onartutako proiektuak.

1.–Juan Bonal Fundazioa.

4. proiektua: “María Ráfols haurren zentroa sostengatzea, Tiemelekron, Boli Kostan”.

–Balorazioa: 58,24 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 4.000 euro.

–Emandako diru-laguntza: 4.000,00 euro.

2. Solidaridad, Educación, Desarrollo (S.E.D.).

11. proiektua: “Kaleko haurrak eskolatzea, Koumran (Txad)”.

–Balorazioa: 54,39 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 6.400,00 euro.

–Emandako diru-laguntza: 4.000,00 euro (gehieneko diru-laguntza).

3. Infancia Sin Fronteras.

18. proiektua: “Haurren osasunerako eskubidea sustatzea, Matagalpako 15 komunitatetan, Nikaraguan”.

–Balorazioa: 51,10 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 4.000,00 euro.

–Emandako diru-laguntza: 4.000,00 euro.

4. Acción Verapaz Navarra elkartea.

12. proiektua: “Nekazaritzako haziak erostea, Orangers-Léoganeko nekazarien alde, Haitin”.

–Balorazioa: 50,57 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 2.000,00 euro.

–Emandako diru-laguntza: 2.000,00 euro.

5. Fabre fundazioa.

19. proiektua: “Egoera ahulean dauden familiek nutrizioa berreskuratzea, Totonicapán departamentuan, komunitatearen ongizatea bultzatzeko, Guatemalan”.

–Balorazioa: 48,74 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 2.500,00 euro.

–Emandako diru-laguntza: 2.500,00 euro.

6. Mugarik Gabe Nafarroa.

23. proiketua: “Emakume liderrak prestatzea, osasun eta justizia arloetako eskubideak exijitzeari buruz, helburu izanik genero berdintasuneko prozesuak indartzea, Chiapasko oihanean eta Tabascoko zingiretan, Mexikon”.

–Balorazioa: 46,39 puntu.

–Eskatzen den diru-laguntza: 4.000,00 euro.

–Emandako diru-laguntza: 4.000,00 euro.

Eta argitaratzen da, garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuetarako Noain Elortzibarko 2014ko diru-laguntzen deialdiaren 8. klausula bete dadin.

Noain Elortzibarren, 2016ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1601457