35. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Kemira Chemicals Spain SAUk sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente kodea

0001-0038-2015-000021

Instalazioa

Erretxinak fabrikatzea

Titularra

Kemira Chemicals Spain SAU

Tokia

Villatuertako industrialdea, zk.g. - 1. poligonoa, 970. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza,

X: 581.289,242 eta Y: 4.723.393,039

Udalerria

Villatuerta

Proiektua

Erretxinak fabrikatzea

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1600907