33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordenantza fiskaletan tarifak 2016rako eguneratzearren aldaketa egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan.

Onespenaren erabakia 2015eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondotik, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsi da eta haren testu osoa argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Altsasun, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

1. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Edateko uraren hornidura zerbitzua nahiz hondakin edo saneamendu uren hustuketakoa eskura izan edo benetan erabiltzea, horra zergapeko egintza.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta ordenantza honetan arautzen diren tasak ordaintzera beharturik daude ur hornidurako sareetarako loturen titularrak, eta ordaindu behar dutenen ordezkoak, berriz, higiezin horien jabeak.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Honako hauek dira oinarriak:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik, kuota finkoa, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera. Neurgailuen alokairuaren kostua barne izanen da.

b) Ur horniduraren tarifa zehaztuko da lauhilekoan kontsumitutako m³-en gainean.

c) Udal hornitzaileak hornidurako eta saneamenduko harguneak egiteagatik: kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa hargunearen diametroaren arabera, baldin eta hargune horiek hirigunearen barnean egiten badira eta gehienez ere 30 metroko luzera badute. 30 metroko luzera baino handiagoa duten edo hirigunetik kanpo egiten diren harguneetarako, kuota finkoa eta kopuru bat, hogeita hamarretik gorako metro linealen arabera.

Gainera, kopuru horri gehitzen ahal zaizkio ezustekoak, Udaleko langileek egindako lanak eta erabilitako materialak.

Tarifak

5. artikulua. Tarifak izanen dira urtero Udalak osoko bilkuran onesten dituenak. Hori hala ez bada, Nafarroako KPIa aplikatuz eguneratuko dira.

2016ko ekitaldirako, tarifak ordenantza honen eranskinean zehazten dira.

Tributu-kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sorrarazpena

7. artikulua. Zerbitzua eskura izateko eta mantentze lana egiteko tasak eta hornidurarenak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta Udalak aldiro komenigarrien uste duen aldizkotasunez, aldez aurretik behar den erabakia hartuta. Gertatzen diren unetik izanen da tasen sorrarazpena. Eskura izateko tasa ez da inoiz murriztuko.

Hargune eskubideak hargunerako lizentzia ematen den unean ordainarazi eta sorraraziko dira.

Materialez hornitzeko eta beste zerbitzu batzuk egiteko tasak, zerbitzua egiten denean edo materialez hornitzen denean sorraraziko dira.

Kudeatzeko arauak

8. artikulua. Eraikin batean, industria batean eta abarrean hargune orokorra paratu nahi duten sustatzaile, eraikitzaile, pertsona juridiko edo fisikoek honela jokatu beharko dute:

1) Hiriguneko hargune orokorrak baldin badira, honako hau aurkeztu beharko da:

–Udalari zuzendutako eskabidea, eraikinaren eta banaketa sarearen arteko lotura orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hau aipatu behar da:

a) Etxebizitza kopurua.

b) Eraikinaren azalera erabilgarria, guztira.

c) Eraikinen hargune orokorraren diametroa.

2) Hirigunetik kanpoko hargune orokorrak badira, industriarako, baratzeetarako, aisia finketarako eta abar, honako hau aurkeztu beharko da:

–Udalari zuzendutako eskabidea, industriaren edo ustiategiaren lotura orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hauek aipatu behar dira:

a) Industriaren edo ustiategiaren jarduera.

b) Zenbat metro lineal dauden industriatik edo ustiategitik sare orokorrean lotunea eginen den punturaino.

c) Eskatutako hargune orokorraren diametroa.

3. Halaber, behar den hargunea eskatu beharko da sareari aldi baterako lotzeko (atrakzioak, barrakak etab.), eta egindako kontsumoa ordaindu beharko da.

9. artikulua. Hori guztia ikusita, Udalak eskaeraren gaineko ebazpena emanen du. Egoki iritziz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko du, eta Obren Lantaldeko arduradunaren edo Udaleko iturginaren aldeko txostena beharko da aldez aurretik. Baimendu ondoren, subjektu pasiboak ur hornidurako eta saneamenduko kontratua sinatu beharko du (ordenantza honen 2. eranskinean ageri da), zerbitzua eman aurreko baldintza baita.

10. artikulua. 8. artikuluko b) idatz-zatian, Udalaren ebazpena izanen da bai hargune orokorra paratzeari buruzkoa bai hornidura eskaerari buruzkoa.

11. artikulua. Sare orokorrari lotzeko lanak hasi aurretik, lotune eskubideak ordaindu beharko dira Udalaren Diruzaintzan, ordenantza honen 4. eta 5. artikuluetan aurreikusiari jarraikiz. Loturarako baimen, kontzesio edo lizentziek ez dute eraginik izanen, ez baldin bada aurkezten, aldi berean, behar den tasa ordaindu dela frogatzen duen agiria.

Hornidurako baldintza orokorrak eta gisako zerbitzuak ematea

12. artikulua. Sareari edo hornidurari lotzeko eskaera egiten duenak ordaindu beharko ditu kontagailua eta hori instalatzeko beharrezkoak diren materialak eta eskulana eta hornidurari dagokiona, ordenantza honen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat.

13. artikulua. Udalak ardura handiz zainduko du ur horniduraren zerbitzua, lanak eta antzeko zerbitzuak ahal diren baldintza hoberenetan emateko, baina horregatik ez da erantzule izanen erabiltzaileek jasan ditzaketen kalte edo galeretan, presio gutiegi, ur hornidura moztu edo zerbitzuan beste edozein gorabehera gertatuz gero.

14. artikulua. Ur hornidurarako hargune baten edozein titularri kentzen ahalko zaio ur hornidura, instalazio barrenean ur galerak sortzen dituen matxurarik badu. Horretarako, Udalak hamar eguneko epea emanen dio titularrari matxura konpontzeko, eta epe hori amaiturik konpondu ez badu, Udalak hornidura moztuko du. Eraikinaren banaketa sareak edo erabiltzailearen jabetza partikularraren barrenean dagoen edozein gailuk matxura izateagatik sortzen ahal diren kalteetan ere ez du Udalak inoiz erantzukizunik izanen.

15. artikulua. Erabiltzaileak ez du inondik ere beste inor urez hornitzen ahal, ez eta eskubidea ez duenari hartzen uzten ahal ere. Gainera, galarazi beharko du bere axolagabekeriaz edo kontrol ezagatik gertatzen ahal den iruzurra. Halakorik bada, erabiltzaile abonatua izanen da erantzule bakarra.

16. artikulua. Erabiltzaile zergadunek berehala jakinaraziko dizkiote Udaleko behar den zerbitzuari ura banatzeko sare orokorrean matxuraren bat gertatzetik datozen gorabehera guztiak.

17. artikulua. Erabiltzaile zergadunari dagokio kontagailua eta ixteko giltza dauden tokia baldintza onetan dagoela ziurtatzea, eta Udaleko behar den zerbitzuak ezartzen dituen jarraibideak betetzea, tramite hori beharrezkoa izanen baita kontagailuan edo ixteko giltzan esku-hartzeren bat egiteko, hala nola instalazioak ateratzea, tokiaren neurriak handitzea etab.

18. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren tasetakoren bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo bestelako udal langileei, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu behar badute.

19. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduaren ataleko 3. puntuko 273. artikuluan jasotakoari jarraikiz, ordenantza honetan aurreikusitako tasen aplikaziotik ateratzen diren tributu-zorrak, “jakinarazpen gabekoak” izanen dira.

20. artikulua. Aipatutako tasak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta haien jakinarazpena egintzat hartuko da behar den bandoa edo ediktua argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta egun horretatik hasiko da kontatzen 30 egun balioduneko epea, ordainketa borondatezko aldian eta errekargurik gabe egiteko. Hargune eskubideak, nola orokorrak hala partikularrak, hargune horiek egin aurretik ordaindu beharko dira.

21. artikulua. Borondatezko aldian beren tasak ordaintzen ez dituztenek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan luzapenagatik ezarritako errekarguak jasanen dituzte. Aipatu erregelamenduaren 275. artikuluan ezarritako epeak igarota, premiamendu bidez ordainaraziko da, dagozkion errekargu eta gastuekin batera.

22. artikulua. Nork bere borondatez ordaintzeko epeak amaitu ondoren, ordenantza honetan araututako zerbitzuen edo horniduren bi ordainagiri edo gehiago ordaintzeko dituzten zergadunen kasuan (zerbitzuak ordaintzeko tasak direnez), kontsideratuko da horiek bajak direla, eta, Udalak hori erabakiz gero, aurreko artikuluan xedatua ukatu gabe, hornidura moztuko da.

Zor dituzten tasak ordaindutakoan, zergadun horiek alta eskatzen badute, Udalak, baldintza gisa, egokia iruditzen zaion fidantza eskatzen ahalko die kasu bakoitzean erabakitzen duen eperako. Bidezko eskubideak ordaindu beharko dira, zerbitzuan alta lehen aldiz hartuko balitz bezala, non ez den frogatzen norberarekin zerikusia ez duten arrazoiek ekarri dutela atzerapena ordainketan.

Orobat, Udalak abonatuei eteten ahalko dizkie ur hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak, honako kasu hauetan eta prozedura honi segituz:

A) Udalak edo, behar denean, enpresak edo Mankomunitateak ematen duen zerbitzuagatik, ordainagiriak zehaztutako zenbatekoa ordaindu behar den egunetik lau hilabete iragan eta diru kopuru hori abonatuak ordaindu ez duenean.

B) Iruzurragatiko likidazio irmotik edo horren berrerorketa frogatutik sortzen diren zenbatekoak ordaindu ez direnean.

C) Abonatuak, hornitu ura, kontratatutako polizan ezarritako modu eta xedeez kanpo erabiltzen duenean.

D) Abonatuak bere ordainketa polizan agertzen ez diren etxebizitza edo lokalak hornitzeko edo hustuketa egiteko, bere instalaziotik adarrak paratzen edo paratzera uzten duenean.

E) Abonatuak ez badie kontrataturiko zerbitzuak hartzen dituen lokalean sartzen uzten enpresak baimendutako langileei, beren dokumentazio eta nortasun agiri guztiak dituztela, instalazioak ikuskatu eta kontsumoa neurtzera joaten direnean. Kasu honetan beharrezkoa izanen da sarrera ukatzea bi lekukoren edo agintaritzaren agenteren baten aitzinean egitea.

F) Abonatuaren utzikeriagatik, hornidura eta saneamendu sarean arazoren bat eragin eta ekipamendu zuzentzailerik ez paratzeagatik, eskumena duten erakundeek hura zuzentzeko emandako epea iragan eta gero.

G) Abonatuak larriki hausten baditu ordenantza honetan aipatzen diren aginduak, edo betetzen ez baditu hornidura kontratuan finkatzen diren baldintzak.

Etenak nahiz lotura berriak sortzen dituzten gastuak abonatuaren kontura izanen dira.

22. bis artikulua.

A) Kontagailu kolektiboak dituzten eraikinen kasuan, giltza bat utzi beharko da Udalean, hark homologatua, kontagailuen koadroan sartzeko.

B) Kontagailuen instalazio berrietan, etxebizitzatik kanpo jarri beharko dira, horien irakurketa errazteko.

C) Kontagailu eskaerek etxebizitzako titularraren NANa jaso beharko dute beti, baita erabilgarri dagoen sakelako telefono baten zenbakia ere.

D) Suteak itzaltzeko sarea duten saltoki eta industriek ur kontagailu bat jarri beharko dute nahitaez, kostua beren gain hartuta, udaleko langileek esaten duten tokian. Kontagailu horrek aipatu sareko ur erabilera kontrolatzeko balioko du, debekatuta baitago ur hori beste ezertarako erabiltzea, suteak itzaltzeko ez bada, horrelakoetan ez baita kobratuko sare horrek erabilitako ura, Udalak aldez aurretik egiaztatuta. Ur erabilera ikuskatzeko zerbitzuek kontagailu horien irakurketa egiazta dezakete, beharrezkoa iruditzen zaien orotan.

Udaleko zerbitzuek kontagailuak jarriko dituzte suteen sarean, halakorik ez duten saltoki edo enpresetan, gastua haien kontu, egoera hori erregularizatzeko.

Arau-hausteak

23. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako arau-hausteez gain, honako hauek joko dira iruzurrezko arau-hausteak:

a) Kontagailuen irakurketa egiterakoan oztopoak jartzea Udaleko funtzionario edo langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten ikuskapenei, edo Udalak baimendutako enpresako langileek egiten dituztenei.

b) Kontagailuak irakurtzen ez uztea.

c) Udalak jarritako zigilu, sarraila eta aparatuak aldatzea.

d) Udalak, neurketa edo kontsumo aparatuak aldatzeko edo berriak paratzeko, emandako jarraibideak ez betetzea, obrak zergadun erabiltzailearena den jabetzan egin behar badira.

e) Erabiltzen ez diren gailuak edo txertoak jartzea erabiltzeko, edo kontagailuan agertzen dena maltzurkeriaz aldatzea.

f) Saretik ur hornidura hartzea, Udalean hargune eta hustuketarako lizentzia eskatu gabe.

Zehapenak

24. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako zehapenez gain, eta iruzur egitean erabilitako uraren kopurua zehaztearren, kontuan hartuko da aparatuetatik pasatu ahal izan den gehienekoa, hau da, Udaleko langileek edo Udalak baimendutako enpresako langileek kontagailuen irakurketarako egindako azken ikustalditik pasatutakoa, eta Udalak ezarriko du zein epetatik aurrerakoa jotzen den iruzurtzat.

Horrelakoetan, ez da alta emanen ur horniduran, harik eta iruzurtzat jotako ur kontsumoari dagokion zenbatekoa ordaindu arte.

AZKEN XEDAPENA

25. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legea eta Ordenantza Fiskal Orokorra aplikatuko dira.

B. TARIFAK

A. epigrafea: Kontagailuko mantentze lanen kuota (lauhilekokoa).

ERABILERA

2016KO TASAK

ETXEKOA

1,56

MERKATARITZAKOA/OSTALARITZAKOA

3,00

INDUSTRIAKOA

4,52

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.

B epigrafea: Ur kontsumoaren tasa (lauhilekokoa).

TARIFA MOTA

m³-AREN PREZIOA, 2016

ETXEKOA

Kontsumoa, 55 m³ arte

Kontsumoa, 55 m³tik gora

0,40

0,45

MERKATARITZAKOA/OSTALARITZAKOA

0,50

INDUSTRIAKOA

0,62

ABELTZAINAK

0,50

Kontagailuen irakurketa Udalari errazten ez bazaio edo Udalean ematen ez bada, eta, horri dagozkion zehapenak galarazi gabe, tasa bat ezarriko da, hots, azkeneko hiru lauhilekoetako batez bestekoa.

C epigrafea: Kontagailuak / Hargunea / Hustubideak.

C.1. Kontagailuak:

Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.

C.2. Hargunea:

KONTZEPTUA

2016KO TASA

ETXEKOA

60,13

INDUSTRIAKOA

100,86

C.3 Hustubideak:

KONTZEPTUA

2016KO TASA

ETXEKOA

60,13

INDUSTRIAKOA

100,86

Obretarako ur tasak, hargunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.

D Epigrafea: Hobariak.

1.–Tributu-kuotaren %100eko hobaria izateko eskubidea dute familia unitateek, prestazio hauetakoren bat jasotzen badute:

a) Nafarroako Gobernuaren laguntzako pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

b) Zergari lotu gabeko ezintasun eta erretiro pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

c) Gutxieneko diru-sarreren bermerako subsidioa, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

d) SOVIren pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

e) Ekitaldi bakoitzerako indarra duen KPIren zenbatekoa hilabete bakoitzean gainditzen ez duten bertzelako pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

2.–Aurreko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Udalari, baita ezartzen diren beharkizunak frogatu, organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.

3.–Salbuespenak eta/edo hobariak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan eskatu behar zaizkio Udalari, eta epe hori luzaezina izanen da.

4.–Prestazioa zenbat denboraz ematen den, halakoa izanen da salbuespenaren indarraldia, tasaren sortzapen aldiak kontuan harturik, eta, betiere, ez da urtebetekoa baino luzeagoa izanen.

5.–Hobariak urte natural bateko indarraldia izanen du.

Hobaria eskuratzeko eskubidea izateko baldintzak.

Hona hemen onuradun izan daitezkeenek bete beharreko baldintzak:

–Bakarrik bizitzea edo familiarako karga den bertze pertsona batekin, eta hilabetean KPI baino gehiago ez irabaztea gehi 75 euro familia unitatea osatzen duen kide bakoitzeko.

–Inolako ondasunik ez izatea (ohiko etxebizitza izan ezik).

–Ondasun eskualdaketarik eginik ez izatea.

–Diru-sarrerak 1. puntuan aipaturikoak baino txikiagoak izatea.

Ohiko etxebizitza ez da ondaretzat hartuko hobaria emateko ondorioetarako. Bestalde, ordainean ematea ez da transmisiotzat hartuko hobarien ondorioetarako.

Hobarirako eskubidea izateko, frogatu beharko da ondare eskualdaketarik ez dagoela eskaera egin baino urte bat lehenago.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.–Hobaria eskuratzeko eskaera.

2.–Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3.–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten dokumentuak ere.

4.–Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Udalak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

Ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen 1. ordenantzaren eranskina

Udalaren bihitegiko hargunetik ur hornidura egitea baimena duten nekazaritzako eta industriako ustiategietarako:

Baratzeak dituztenek eta nekazaritzako ustiategien edo industria enpresen titularrek, hala behar badute, baimenaren eskaera aurkez dezakete Udalaren bihitegiko ur hargunea erabiltzeko, eta, kasua bada, ustiategiaren edo enpresaren titulartasun txartela gehituko dute eta erabileraren helburua justifikatuko.

Udal lantaldeko langileek kontrolatu eta ikuskatuko dute ur hornidura, eta baimena duen pertsona edo enpresa bakoitzak kontsumitu duen m³ kopurua jasoko. Kontsumo horiek Ogasun arloari jakinaraziko dizkiote, kasuan kasuko fakturak igortzeko.

Aldi baterako, baratzeak dituztenak salbuetsita egonen dira ur horniduraren tasa ordaintzetik.

Oro har, horniduraren ordutegia 07:30etik 13:00etara izanen da, ostiraletan, hitzordua aldez aurretik eskatuta. Salbuespenez, bidezko arrazoi batekin eta aldez aurretik eskatuta, ur hornidura egin daiteke ezarritako ordutegitik kanpo.

2. ORDENANTZA

ESTOLDERIA ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Estolderia zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskina

TASA (LAUHILEKOKOA)

2016

ETXEKOA

7,50

MERKATARITZAKOA-OSTALARITZAKOA

11,27

INDUSTRIAKOA

15,05

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira: etxeko tarifa.

3. ORDENANTZA

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzarena

KONTZEPTUA

2016

Urteko ziurtagiriak

1,00

Gainerako ziurtagiriak

2,00

Lanordua/zatikia

7,75

Fotokopiak

A4

A3

0,10

0,40

Funtzionatzeko lizentzia. Behin-behineko instalazioa

23,24

Hirigintzako txostenak

Kostuaren arabera

Katastroko txostenak

Kostuaren arabera

Hirigintzako zedulak

1

Ordenagailuko zerrendak

0,72

Udaltzaingoaren txostenak

4,15

Minusbaliatuaren txartela

30

Udaltzaingoaren txosten argazkiduna

7,25

Atestatuak

33,10

Sonometria eta txostena

32,00

Udal Planaren kopiak CDan

10,35

Lurzatien gaineko zedulak

1

Ehiztarien txartela

30

Animalia arriskutsuaren txartela

38

Konpultsak

0,10 euro/dokumentua*

Gaztetxoko txartela (kopia)

2,00 euro

Salbuespenak: 012 Infolocal zerbitzuaren bitartez eskatutako ziurtagiriak.

Erroldaren ziurtagiriak, lanbidea dela-eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskatzen badituzte.

(*) Doako konpultsak, Udalarenak diren edo Udalera doazen agirienak.

(*) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek jasandako pertsonendako doako ziurtagiriak.

(*) Web edo egoitza elektroniko bidez eskatutako ziurtagiriak.

4. ORDENANTZA

ORDENANTZA, HERRI LARREEN APROBETXAMENDU ORDAINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Herri larreen aprobetxamendu ordainduak arautzen dituen ordenantzari dagokion tarifen eranskina

Tarifak.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin bat:

a) Urtebete baino gehiago irauten duten aprobetxamenduetarako, agirian zehaztutako KPIa gehitzea.

b) Nekazaritza, abeltzaintza edo oihangintzako aprobetxamendurako: kanonaren eguneratzea aurreko ekitaldiaren Nafarroako KPIren arabera.

Oharra: Honela ulertzen dira:

–Nekazaritzarako erabilera: baratzeak, bazka etab.

–Aprobetxamendu intentsiboa: abeltzaintza intentsiboa, ehiza, erlezaintza etab.

–Aisialdia: zaldiak, zakur zaintza etab.

5. ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina, Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzarena

I. epigrafea.–Ibilgailuak, makineriak.

IBILGAILUAK ETA MAKINERIA

KOSTUA/ORDUA 2016

Kamioi baskulagarria

52 euro

Zapalgailua

52 euro

Konpresoreak

83 euro

Kolektoreetarako moto-bonba

29 euro

Pala

44 euro

Kaleak garbitzeko makina

42 euro

Fidantza: 150,00 euro

Sega-makina

21 euro

Suhiltzaile zerbitzuko mangera

4.5 euro

Dumperra

34 euro

Zepoak jartzea eta kentzea

36 euro

Urez garbitzeko makina

42,23 euro

Komun eramangarri unisexa

(8 pertsona)

100 euro lehenbiziko egunean

75 euro/eguna bigarren egunetik aurrera

Fidantza: 150,00 euro

II. epigrafea.–Altzariak.

ALTZARIAK

2016ko TASA (eurotan)

2016ko BERMEA (eurotan)

Agertoki estalia

(8x7) / (8x5)

315

150

Agertokia

(8x7) / (8x5) / (7x4)

190

150

Agertoki txiki estalia (5x4)

155

150

Agertokia (5x4)

100

150

Oholtza modulua (2x1)

5 euro/modulua egunean

150

Jaima

93

150

Soinu ekipamendu eramangarria

100

150

Aulkiak (bakoitza)

0.52

150

Obra hesiak (bakoitza)

1.03

150

Udaltzaingoaren hesiak (bakoitza)

1.03

150

Olana

210

150

Balizatzeko zinta

Bilkaria 33,75 euroan (250 metro)

0,15 euro/metroa

Gaztegune materiala

5,00
(pertsona helduak)

Bazkideak: 5,00

Bazkide ez diren gazteak: 10,00

Helduak: 20,00

Aulkiak, beso-pausatzekoekin (unitatea)

1,00

Bazkideak: 5,00

Bazkide ez diren gazteak: 10,00

Helduak: 20,00

Mahaia (unitatea)

10,00

Bazkideak: 20,00

Bazkide ez diren gazteak: 30,00

Helduak: 50,00

Proiektuak edo antzekoak

20,00
(pertsona helduak)

Pertsona gazteak: 50,00

Helduak: 150,00

Gaztegunearen bermea salbuestea: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako langile teknikoek egindako txosten baten bidez, diru premia larria dutela frogatzen duten gazteak, Gazteria Zerbitzuan berariaz eskatu ondoren.

Elementuak garraiatu eta/edo muntatu behar badira, tarifek gora eginen dute, honela:

–Esku hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 24.50 euro.

–Esku hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 18,00 euro.

III. epigrafea.–Materialak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

VI. epigrafea.–Ur biltontziak betetzea.

Tasa finkoa (gutxienez): 40 euro.

Salbuespenak

15. artikulua. Altsasuko kirol eta/edo gizarte eta kultur entitateek edo gazteriakoek antolatzen dituzten kultur edo kirol ekintzetan, Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek uzten dizkienean, ez da prezio publikorik ordaindu beharko baldin eta muntaia egiteko behar diren langileak jartzen badituzte.

16. artikulua. Ezta entitate publikoei edo ikastetxeei egindako prestazioak ere, Udala laguntzaile denean eta elementu horiek uzten dizkienean.

17. artikulua. Sakanako Mankomunitatea salbuetsita dago hesien prezio publikoa ordaintzetik.

6. ORDENANTZA

ORDENANTZA, ORDEZKO BETEARAZPENENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Kostuak Erabileraren arabera.

7. ORDENANTZA

ORDENANTZA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina, Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalarena

Hauek dira ordenantza honen bidez aplikatuko diren tarifak:

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzaren sorrarazpena izanen da:

KONTZEPTUA

2016

Harrizko zoladura duten lekuetan

13,98

Zoladura orokorra duten lekuetan

11,22

Zoladurarik gabeko lekuetan

6,72

1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, metro karratu bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

KONTZEPTUA

2016

Harrizko zoladura duten lekuetan

11,54

Zoladura orokorra duten lekuetan

11,27

Zoladurarik gabeko lekuetan

7,86

1.3. Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifei %20 gehituko zaie.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egitea edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean:

33,66 euro (2016. urtean).

8. ORDENANTZA

ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak (hitzarmen bidez mantentzen dira).

Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresei tarifa mota hauek aplikatuko zaizkie: udal mugapearen barnean eskuratzen dituzten diru-sarrera gordinen gaineko tasa argindar enpresei (%1,5) eta Telefonicari (%1,9), eta okupatzen dituen metro linealen araberakoa Enagasi.

9. ORDENANTZA

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

B) Tarifak

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

A) Merkatu txikiko tasak urtero ordainduko direla ezarri da:

KONTZEPTUA

2016

Mahaiak, aulkiak eta beladoreak

Denboraldikoa: 20,60 euro/m²

Urte osokoa: 41,2 euro/m²

Merkatuak eta txosnak etab.

Denboraldiak:

Urtea

Eguna

412

6,18 euro/m

Fidantza: 300,00 euro.

1-3. Bertzelako aprobetxamenduak.

KONTZEPTUA

2016

Aldamioak, garabiak, edukiontziak eta abar

0,10

Olanak

5,47

Kioskoak eta salmenta makinak

41,20

Saltokia nekazaritzako elikagaien ferian

20,60

Taloen salmahaia

1. eguna

51,50

2. egunetik aurrera

30,90

Txosnak

1. eguna

51,50

2. egunetik aurrera

30,90

Atrakzioak

1. eguna

51,50

2. egunetik aurrera

30,90

Minusbaliatuak salbuetsirik.

Fidantza: 150,00 euro.

Txoznak paratzeko baimena duten entitateek 300 euroko fidantza utziko dute udaletxean, ondasun publikoetan izaten ahal diren kalteei eta galerei aurre egiteko.

1.4. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko urtean, 2016an:

–Banku entitateen kutxazainak: 70,86 euro.

–Saltzeko makinak, eta beste: 47,28 euro.

Lurzorua okupatzeko, Udaltzaingoaren jarraibideei segitu beharko zaie sarbideen arautzeaz eta pertsonen eremu publikoko trafikoaz den bezainbatean.

II. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

KONTZEPTUA

2016

Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litro bitarte)

53,37

Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litrotik gora)

108,06

Gasa banatzeko sare orokorrak paratu eta aprobetxatzea

5,47

Gainerako aprobetxamendua

0,10

Gasontziei dagokienez, aurreko tasak aplikatuko dira, metro kubikoak/litroak erlazioari dagokionaren arabera.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2016

Aldamioak

21,71

Hesiak

21,71

Bertzelako aprobetxamenduak

14,51

V. epigrafea.–Gainerako aprobetxamendua.

Kuota: 52,95” (2016. urtea).

10. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Saltokiak, bulegoak etab.

A) Jarduera espedientea behar dutenak.

KONTZEPTUA

2016

1. baremoa

12,69

2. baremoa

11,23

3. baremoa

9,53

4. baremoa

7,42

5. baremoa

5,63

6. baremoa

3,91

B) Jarduera espedientea behar ez dutenak. Aurreko zenbatekoak %50 merkeago.

II. epigrafea.–Industriak, lantegiak, biltegiak.

KONTZEPTUA

2016

Lehen 50 metroak

6,51

50etik 100 metrora

4,77

100dik 200 metrora

3,19

200dik 300 metrora

1,73

300dik aurrera

0,75

III. epigrafea.

Pertsonen arteko aldaketak, ordainduak diren kasuan: %50eko murrizketa.

Hobariak ekonomia sozialeko enpresei: %50.

IV. epigrafea.

Lehengo irekiera lizentzien egokitzapenak; egokitzapen aurrekontuaren %2,4.

Oharra.–I-IV epigrafeetako tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie lizentzia emateko txostenak prestatzeagatik Namainsa enpresak fakturatzen dituen kostuak.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

11. ORDENANTZA

ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Eranskina, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalarena

Plakaren prezioa: 52,00 euro (2016. urtean).

Prezioa aldatzen ahal da, baldin eta Udalari finkatutako zenbateko hori baino gehiago kostatzen bazaio.

C) B kasua. Pasabideko lizentzia.

KONTZEPTUA

2016

Ibilgailu bakoitzeko

6 euro urtean

Metro lineal bakoitzeko

12 euro urtean

D) Gutxieneko kuotak.

KONTZEPTUA

2016

Garaje pribatuendako gutxieneko kuota

25

Tailerrendako gutxieneko kuota

50

E) Lekua erreserbatzea.

KONTZEPTUA

2016

euro/metro.

6 euro/metro lineala

12. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina, Hirigintzako lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzarena

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

KONTZEPTUA

2016

5 hektarea bitarte

0,05

5etik goiti 10 ha-raino

0,05

10etik 25 ha-raino

0,04

25etik goiti 50 ha-raino

0,04

50etik goiti 100 ha-raino

0,03

100 baino gehiagoko soberakoa

0,03

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %25 izanen dira.

IV. epigrafea.–Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.

IV-A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak aprobetxamendu osoaren ondoriozko azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

KONTZEPTUA

2016

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,10

IV-B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Tarifak, IV-A) epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV-C) Hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketa tramitatu eta ebazteagatik ordaindu beharreko tasak:

KONTZEPTUA

2016

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,05

V. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa %1 izanen da.

VI. epigrafea.–Obra lizentziak eta finken itxiturak.

Obra lizentziaren tasa honako tarifa hauen arabera likidatuko da:

–Obra txikiak (lizentzia laburtua).

KONTZEPTUA

2016

6.010,12 euro bitarte

10,3

6.010,12tik gora: %0,8, obraren aurrekontuaren arabera, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatutakoa.

–Obra handiak (obraren kostu egiazko eta efektiboaren arabera).

KONTZEPTUA

2016

120.202,42 euro bitarte

95,68

120.202,42tik 240.404,84 euro bitarte

160,62

240.44,84tik 601.012,10 euro bitarte

222,05

601.012,11 eurotik gora

287,04

–Finkak ixtearen eta 3. artikuluko l), m), n) eta ñ) letretan ezarritako jarduketen tasa likidatuko da guztirako kostuaren arabera, haren %0,8 izanik karga tasa.

–Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lurren mugimenduei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.

VII. epigrafea.–Fuel-olio biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.

Obra bat egiterakoan, fuel-olio biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:

KONTZEPTUA

2016

5.000 litro bitarteko biltontziak

106,31

5.001 litrotik 10.000 litrora bitarteko biltontziak

159,03

10.001 litrotik 15.000 litrora bitarteko biltontziak

211,15

15.000 litrotik goiti, soberako 1.000 litro bakoitzeko

10,14

VIII. epigrafea.–Arbolak botatzeko lizentziak.

Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:

KONTZEPTUA

2016

Bota beharreko jabetza publikoko arbola bakoitzeko

45,27

Bota beharreko jabetza pribatuko arbola bakoitzeko

15,17

IX. epigrafea.–Behin-behineko lizentziak.

Ezarritako tarifa arrunten halako biko zenbatekoa sortuko dute.

X. epigrafea.–Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.

Baimen bakoitzak sorraraziko duen tasa 16 euro/urtea da. Jakinarazpena aurreratzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aurretik ordaintzeko likidatutako tasak.

XI. epigrafea.–Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.

KONTZEPTUA

2016

500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko

0,27

500etik 3.000 m²-ra bitarte

0,12

3.000 m²-tik goiti

0,10

XII. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2016

Plan partzialak edo bereziak tramitatzea

390,32

Plan partzial edo berezien aldaketak

eta xehetasun azterlanak tramitatzea

195,86

Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea

Antolamendu planak

96,60

Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko)

45,70

Birzatiketak

390,37

Finketako itxiturak

35,63

Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko

46,62

Oharra.–I. epigrafetik XII.era bitarteko tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie Namainsa enpresak fakturatutako kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek, bai eta hirigintzako aholkularitzaren kostuak ere.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

13. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

9. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikaturik ateratzen dena. Karga-tasa %3,98 izanen da (2016). Gutxieneko kuota ezartzen da, 79,60 eurokoa.

14. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Eranskina, Hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalarena

1. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

KONTZEPTUA

2016

Horma-hilobiak alokatzeko eskubidea (10 urte)

398,01

Panteoiak eta hilobiak

40,00

Panteoiaren kontzesioa, 10 urte

797,00

Errauts-kutxategiak

76,00

Panteoian ehorzteko tasa

120,00

Horma-hilobian ehorzteko tasa

120,00

Lurpean ehorzteko tasa

120,00

Gorpuzkiak ateratzeko tasa

120,00

2. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden horma-hilobietan edo errauts-kutxategietan ehorztea (atzeraeragineko ondorioekin aplikatzea).

Hilotzak jada okupatuta dauden horma-hilobietan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada beste gorpuzki batzuekin okupatutako errauts-kutxategietan ehorztekoak, kontzesio berritzat joko dira, eta honako murrizketa hauek aplikatuko dira 1. epigrafeetan aurreikusitako tarifetan.

Aurreko kontzesioa edo luzapena amaitzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da. Aurreko kontzesioa 5 urtetik beherako epean amaitzekoa bada, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.

Prezio horiek behar den BEZa dute barnean.

15. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, UDAL HAURTZAINDEGIKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenetik ateratzen diren tarifak aplikatzea.

16. ORDENANTZA

UDAL LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Udal ludotekako zerbitzua erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzaren eranskina

A) Ludotekako laguntza.

Prezioa. Urte bakoitzean aplikatu beharreko tarifak honela xehatuko dira:

KONTZEPTUA

2016

Izena ematea astean saio baterako

25,00

Izena ematea astean bi saiotarako

47,00

Tarifak 3 euro murriztuko dira bi seme-alaba baino gehiago dituzten familiendako:

Kuota bereziak:

8tik 12 urtera bitarteko haurrendako, 5 euroko ordainketa ezarri da, baita txartel bat ere, sarbiderako.

18. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, LURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

2015ekoak mantenduko dira, legeak aurreikusten dituen gehienekoak baitira tasak.

19. ORDENANTZA

ARAUA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira, Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek udal instalazioak erabiltzeagatik aplikatzeko.

Zergapeko egintza

2.1. artikulua. Pertsona fisikoek edo juridikoek erabilera publikoko udal instalazioak bilkurak eta gizarte, kirol, kultura eta hezkuntza arloko jarduerak egiteko baimenarekin erabiltzeak ekartzen du zergapeko egintza.

2.2. artikulua. Zelandi ikastetxe publikoko ikasgelak erabiltzeko, eskuratzeko moduan egonen dira ikastetxearen jardueren eta beharren arabera, eta, halaber, ikasgelek egokiak izan behar dute eskatutako jarduerarako, Ikastetxeak eta unibertsitate mailaz kanpoko ikasleen egoitzak eta eskolaren erabilerari atxikitako kirol instalazioak nola erabili arautzen duen urtarrilaren 9ko 2/1995 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Aipatu instalazioak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

4. artikulua. Baimena ematen denean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra; hura gutxienez ere 48 ordu lehenago egin beharko da. Kasu hauetan salbu:

4.1.1. artikulua. Kirol instalazioak kirola egiteko erreserbatzeko, prezio publikoaren sorrarazpena hilabetea bukatutakoan eginen da.

4.1.2. artikulua. Kirol elkarteen edo kluben kasuan, hala eskatzen badute, bi epetan egin daiteke urtean, ekainean eta abenduan.

4.2. artikulua. Iortia Kultur Etxeko 1. sala erreserbatzean ikuskizun eszenikoetarako, sarrera kobratzen bada prezio publikoaren ordainketa deskontatuko da sustatzaileak txarteldegian lortzen duen diru-bilketatik.

4.3. artikulua. Hitzarmenaren mendeko jarduerak hitzarmenaren arabera likidatuko dira.

5. artikulua. Baimena Udalbatzak erabilera publikoko udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

6. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatzita eginen da eskaria eta, betiere, ekitaldiaren data baino 15 egun lehenagotik, gutxienez; horrelakoetan, prezio publikoaren %50 itzuliko da.

Zerga-oinarria, tasa eta tarifak

7. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.

8. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

9. artikulua. Altzariak eta tresnak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.

Salbuespenak

10. artikulua. Ezartzen diren prezioak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

1. Udalak, bere erakunde autonomoek edo bere enpresa publikoek antolatzen dituztenak.

2. Foru Komunitateko Administrazioak edo bere menpeko erakunde autonomoek antolatzen dituzten jarduerak. Ez dira inola ere salbuetsiak izanen Altsasuko Udalaz besteko administrazio publikoek sustaturiko laguntza edo kudeaketa kontratuen esleipena duten enpresek antolatutako jarduerak.

3. Altsasuko lehen hezkuntzako ikastetxe publikoek edo beren instalazioak udal jarduera gauzatzeko doan uzten dituzten ikastetxeek antolatzen dituzten jarduerak.

4. Mankomunitateek antolatzen dituzten jarduerak, Udala horien kide bada, salbu eta Iortia Kultur Etxeko 1. salan egiten diren ikuskizun eszenikoak eta salbu eta Udalak zuzenean kudeatzen ez dituen kirol instalazioak (futbol zelaia, atletismo pista, Zelandi kiroldegia, Zelandi pilotalekua eta Burunda pilotalekua).

11. artikulua. Altsasuko irabazi asmorik gabeko entitate bat denean, udalez gaindiko antolaketa egitura duen beste entitate baten parte bada, soilik salbuetsiko dira Altsasurako ekimen edo programazio berariazko bateko jarduerak, eta inola ere ez entitateak antolatzen dituen jarduerak, udalez gaindiko esparruetako programetakoak direnean.

12. artikulua. Ez da inoiz ere salbuetsitzat joko instalazioen erabilera, egiaztatzen bada eskatzailea ez dela benetan jardueraren sustatzaile eta antolatzailea.

Tarifa bereziak

1. Irabazi asmorik gabeko entitateek, enpresari elkarteek edo fundazioek antolatzen dituzten jarduerek %50eko hobaria izanen dute Altsasun helbideraturik badaude.

2. Mankomunitateek %50eko hobaria izanen dute, Udala haien kide bada, Iortiako 1. salan egiten diren ikuskizunetarako.

Tarifen eranskina, Udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantzarena

1.–Gure Etxeko tarifak:

GURE ETXEA

2016KO TARIFAK

2 ordu

4 ordu

8 ordu

Gela

10,00 euro

20 euro

30 euro

Gela (15 pertsona)

15,00 euro

25 euro

40 euro

Erakusketa aretoa

20,00 euro

30 euro

60 euro

Lagapena larunbat edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Salbuespenak:

a) Ordenantza honen 10. artikuluan ezarritakoez gain, Altsasun helbideraturiko gizarte eta kultur entitateek antolatzen dituzten bilera, lantegi, jardunaldi edo giskao jarduerak.

Tarifa bereziak:

a) Ordenantza honen 13. artikuluan ezarritakoez gain, Altsasuko auzo elkarteek antolatzen dituzten bilerek %25eko hobaria izanen dute.

2.–Udaletxeko ekitaldi aretoa:

Ezkontza zibilak 39 euro. Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Gainerako egunak: 30 euro.

3.–Iortia Kultur Etxeko tarifak:

IORTIA (2016)

3 ORDU (euroak)

5 ORDU (euroak)

10 ORDU (euroak)

1. aretoa (edukiera 299)

Agertokia

100,00

150,00

280,00

Ekitaldi aretoa

150,00

220,00

420,00

2. aretoa (edukiera 99)

80,00

130,00

260,00

3. aretoa (edukiera)

60,00

100,00

180,00

Prezio horien barrenean honako hau sartzen da:

–1. aretoa-agertokia: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, laneko argiztatzea, oinarrizko garbiketa eta zentroko langileen laguntza.

–1/2/3 aretoa: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, ikus-entzunezko ekipamenduak erabiltzea, oinarrizko garbiketa eta zentroko langileen laguntza.

Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Agertokiko makineria (argia eta soinua) edo 35 mm-ko proiektagailua erabiltzea beharrezkoa denean, tarifak %50 igoko dira, eta agertokiko teknikari baten laguntza izanen da.

Tarifa bereziak:

a) Ordenantza honen 13. artikuluan ezarri direnez gain, Altsasun finkaturiko gizarte eta kultur entitateek %50eko hobaria izanen dute berek antolatu eta sarrera kobratzen duten kultur jardueretan eta %30ekoa dohainik direnetan asteburu edo jaiegunetan. Era berean, %50eko hobaria izanen dute asteburu edo jaiegunetan antolatutako kultur jardueretarako.

Salbuespenak:

Ordenantza honen 10. artikuluan ezarri direnez gain, Altsasun finkaturiko kirol eta gizarte eta kultur entitateek antolatzen dituzten kultur jarduerek (*), baldin eta astelehenetik ostiralera bitarte gauzatzen badira, ezta Olaztiko eta Urdiaingo udalek antolatzen dituztenek ere.

(*) Zabalkunderako kultur jarduerak, sarrera kobratzen ez dutenak (mintzaldiak, proiekzioak, jardunaldiak, ikastaroak…).

4.–Kirol instalazioak.

4.1. Kirol erabilera.

KONTZEPTUA

TARIFAK

ZELANDI KIROLDEGIA

–Ordua/pista osoa

26,80

–Ordua/modulua

9,30

ZELANDI PILOTALEKUA

–Ordua argiarekin

9,30

–Ordua argirik gabe

5,15

BURUNDA PILOTALEKUA

–Ordua argiarekin

13,40

–Ordua argirik gabe

6,20

GARBITOKIKO GIMNASIOA/MOJAK

–Ordua

9,30

FUTBOL ZELAIAK

–Zelai osoa, argiarekin, orduko

38,20

–Zelai osoa, argirik gabe, orduko

19,10

–Zelaia (F-7), argiarekin, orduko

27,60

–Zelaia (F-7) , argirik gabe, orduko

13,80

ATLETISMOKO PISTA

–Zelandiko kirolgunean abonatutako pertsonak

Dohainik

–Atletismoko pistak

1,65

–Hilabeteko bonua atletismoko pistak

8,25

–Urteko bonua atletismoko pistak

44,30

Argia piztua ez badago eta beharrezkoa bada, 10 pertsona, gutxienez, badaude piztuko da.

–Instalazioak alokatzeko tarifaren barruan ez dago kirol materiala uztea.

–Instalazioak aldagelak baditu, tarifaren barruan horiek erabiltzeko eskubidea egonen da.

–Megafonia edo markagailu elektronikoa erabili behar bada, 60 euroko fidantza kobratuko da megafoníia aparatuagatik eta 90 euro markagailu elektronikoa erabiltzeagatik.

Hobariak:

–Altsasun finkaturiko kirol (klub) eta kultur entitateei eta Udalarekin lankidetza hitzarmenak dituzten klubei %50eko beherapena eginen zaie beren entrenamendu eta ohiko jardueretan.

–Elkarren segidako egunetan egiten diren alokairuek %30eko hobaria izanen dute, instalazioa 20 ordu baino gehiago erabiltzen bada.

Salbuespenak:

Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek eta Udalarekin hitzarmena duten klubek antolatzen dituzten kirol lehiaketa eta ikuskizunak, betiere egokitzen badira instalazioa erabiltzeko ordutegira.

Eskola-adineko kirola (16 urte arte) sustatzen duten kirol kluben entrenamenduak eta lehiak salbuetsita egonen dira prezio publikoa ordaintzetik, Altsasuko Udalak horretarako ezarritako diru-laguntzen deialdiko baldintzak betetzen badituzte.

4.2. Instalazioen erabilera kirolez kanpokoa edo berezia:

KONTZEPTUA

TARIFA

FIDANTZA

ZELANDI KIROLDEGIA

BURUNDA PILOTALEKUA

FUTBOL ZELAIAK

230,00

165,00

MOJEN GIMNASIOA

GARBITOKIKO GIMNASIOA

ZELANDI PILOTALEKUA

75,00

75,00

Erabileraren gaineko ordenantzan adierazten den bezala, atal honetan sartzen dira kultura, gizarte, politika edo kirol arloko jarduera ez ohiko guztiak, Altsasuko Udalak interesekotzat jotzen baditu.

4.3. Instalazioak erabiltzea otorduetarako.

Ahal delarik eta eskura baldin badaude, Gure Etxea eta Zelandi Pilotalekua baino ez dira erabiliko Udalak sustatzen ez dituen otorduetarako, betiere kontuan izanik zenbatek hartzen duten parte. Salbuespenez, halaber, Burunda pilotalekua erabiltzea baimentzen ahal da, erabilera hori baimentzen duen ebazpeneko baldintzetan, zeinek helburu izanen baitute instalazioa kirolerako erabiltzea.

Salbuespenak otorduetan: Kasu horietan, Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek antolatzen dituzten otorduak egonen dira salbuetsirik prezio publikoa ordaintzetik, betiere justifikaturik badaude entitatearen helburuen artean (*).

(*) Herriko bestak edo jaiak direla-eta egiten diren otorduak, kirol ikuskizun baten ondoren egiten diren otorduak...

Udalak sustatzen badu otordua, horrek erabakiko du zer instalazio erabiltzen den.

Salbuespenak:

Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek antolatzen dituzten doako jarduerak, betiere egokitzen badira instalazioa erabiltzeko ordutegira.

Otorduak badira, jarduera izan beharko da herriko festen edo bestelako jaien barrenean.

–Erabilera kirolez kanpoko edo berezietarako aipatu fidantza pausatu beharko da.

(Tarifen barnean BEZa dago).

5.–Intxostiapuntako gaztegunearen tarifak.

INTXOSTIAPUNTA

TARIFA, ORDUKO

Aretoak

7,00 euro

Erabilera anitzeko aretoa (bikoitza) pantaila duena

15,00 euro

Ziberra

18,00 euro

Sukaldea

0,60 euro zerbitzua/lanik ez duen pertsona

1,20 euro zerbitzua/lana duen pertsona

4,00 euro, jaki bat prestatzea eramateko (6 pertsonako kopururaino).

–Instalazioak alokatzeko tarifaren barnean ez da sartzen materiala lagatzea, salbu eta erabilera anitzeko aretoan (bikoitza), haren barnean pantaila finko baten erabilera baitago.

Salbuespenak:

12tik 30era urteko gazteek antolaturiko erabilera guztiak.

6.–Zelandi ikastetxe publikoko ikasgelak erabiltzeko tarifak:

ZELANDI IKASTETXEKO IKASGELAK

PREZIOA

Erabilera ordu bakoitzeko

5,00 euro

Ez da prezio publikorik eskatuko ikasgelak erabiltzen badira ikastetxeko gurasoen elkarteak eta Eskola Kontseiluak beren helburuen eta berariazko jardueren arabera sustatzen duten ohiko eskola jarduera egiteko, edota Udalak nahiz Nafarroako Gobernuak sutatzen dituztenak, betiere, azken kasu horretan, Udalaren organo eskudunak interesekotzat jotzen duenean egin beharreko jarduera.

20. ORDENANTZA

ARAUA, KAMIOENDAKO APARKALEKUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK FINKATZEKO ETA KONTZEPTU HORREN GAINEKO PREZIOAK EZARTZEKO

Eranskina

Kopurua: 264 euro urtean.

Aipatu prezioei dagokien BEZa gehituko zaie.

21. ORDENANTZA

SARRERA, IZEN EMATE ETA/EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTUR, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO PROGRAMA ETA JARDUERETAN

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Arau honen xedea da Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko zerbitzuak edo jarduerak egitea.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen gizarte eta kultur ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo antzeko beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arau batzuetan sartuta ez daudenean.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzuen edo jardueren onura jasotzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da prezio publikoaren subjektu pasiboa.

Prezio publikoaren sorrarazpena eta haren ordainketa

4. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

5. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

6. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Beste edozein arrazoirengatik zenbatekoa itzultzen bada, kasuan kasuko urtearen udal jarduerei buruzko araudian jasoko da.

Tarifak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

Hobariak

8. artikulua. Prezioak per capita errentaren arabera ezartzen dira. Honela kalkulatuko da per capita errenta: familia unitatearen diru-sarrerak (507+8810+8808+706+765 laukia) errenta aitorpenean, zati familia unitatea osatzen duten pertsona kopurua. Eskuratutako diru-sarrerengatik 4 tarte ezartzen dira.

T1 (1. tartea)

< = 4000, %40ko deskontua

T2 (2. tartea)

< 7.500, %20ko deskontua

T3 (3. tartea)

7.500-15.000, deskonturik gabe.

T4 (4. tartea):

>15.000, %25eko igoera

Hobarietarako aukera izateko, norberaren edo familiaren azken errenta aitorpenaren fotokopia aurkeztu behar da, eta, adingabeen kasuan, aitaren eta amaren edo legezko tutorearen errenta aitorpenaren fotokopia. Edonola ere, fotokopia bakar bat aurkeztuko da familia edo pertsona bakoitzeko, eragina izanen duena zergaldi osoan hobariari lotutako jarduera guztietarako.

Dokumentazioa aurkezten ez bada, 4. tartean (T4) ezarritako zenbatekoa ordaindu beharko da.

9. artikulua. Altsasun gutxienez 6 hilabetez erroldatutakoek egindako matrikulei edo inskripzioei baino ez zaizkie aplikatuko hobari horiek.

10. artikulua. Salbuespenak.

Altsasun gutxienez 6 hilabetez erroldatuta egon eta, Udalari berariaz eskatu ondoren, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako emandako txosten baten bidez diru premia larria dutela frogatzen dutenak egonen dira salbuetsirik ordenantza honetan ezarritako tarifak ordaintzetik.

I. epigrafea.–Kulturaren udal zerbitzuaren kultura jardueren, ikuskizunen, kontzertuen, antzerkiaren eta zinemaren sarrerak.

Iortia kultura etxearen programaren barrenean dauden ikuskizunek eta zinemak bat eginen dute ondoko prezio publikoekin, baldin eta haien sustatzailea Altsasuko Udala bada. Hau da, horietatik kanpo gelditzen dira kultur etxeko ikuskizunak baldin eta kanpoko sustatzaile bat badute, horrek, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen 19. ordenantzarekin bat, kultur zentroko auditorioa edo hitzaldi aretoa alokatzen duenean. Kasu horietan, sustatzaileak eta Udalak hitzartuko dute sarreraren prezioa, eta ondotik zehazten diren prezioez bestelakoak izan daitezke. Bestalde, kultura sustatzeko Estatuko edo autonomia erkidegoko programen babesarekin eskaintzen diren ikuskizunek ere izan ditzakete bestelako prezio publikoak.

1.–Iortia Kultur Etxeko zinema.

1.1. Tarifa orokorrak:

ZINEMA ARETOA

AURRERATUA

TXARTELDEGIA

Familiarendako zinema

3,00 euro

3,50 euro

Gaurkotasuneko zinema-foruma

4,50 euro

5,00 euro

Ikusleen eguna (komertziala)

3,00 euro

3,00 euro

1.2. Tarifa bereziak:

-1. Langabetuek eta/edo ikasleek %20 hobaria izanen dute zinema sarreretan.

-2. Abonamenduak:

  • 2.1. Abonuak zinemarako:
  • a) Zinemako abonamendua, 8 30 euro (2 hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).
  • b) Zinemako abonamendua, 5 20 euro (hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).
  • c) Zinemako abonamendua, 3 film 12 euro (hilabetez, ezin beste inori pasatu).

1.3. Zinema sarrerak erostea:

–Erosteko tokia: kultur etxeko txarteldegia eta online (www.iortiakultura.com).

–Erabilera mugatua, 2 txartel saioko.

–Zinemako abonamenduek iraungipen data dute, abonamendu bakoitzean zehaztua (Sarreren dirua ez da itzuliko ez badira erabiltzen eguna pasa ondoren).

–Iruzurrez erabiltzeak txartela berehala kentzea ekarriko du.

Sarrerak ezin dira itzuli.

2.–Zuzeneko ikuskizunak:

2.1. Tarifa orokorrak:

ZUZENEKO IKUSKIZUNAK

Familiarra

3,00 euro-5,00 euro

3,5 euro-5,50 euro

Gazte heldua

(ikuskizun profesionala)

6,00 euro-15,00 euro

8,00 euro-15,00 euro

Ikuskizun amateurra

3,00 euro-6,00 euro

4,00 euro-7,00 euro

Musika eskolako kontzertuak, udal eskolen erakusketak

1,00 euro

1,00 euro

2.2. Tarifa bereziak:

Tarifa bereziak ezartzen dira abonamenduen bidez:

2.2.1. Gazte/helduentzako antzerki abonamenduak. Hiruhilekoko antzerki abonamenduek hiru ikuskizun + zinema sarrera bat edukiko dituzte, eta gutxienez aplikatu beharreko deskontua gaurkotasun/forum zinema sarrera bat adinakoa izanen da.

2.2.2. Familiarendako abonamendua: Familiarendako ikuskizun/zinemaren abonamenduak hilabete batekoak izanen dira, eta gutxienez 4 ikuskizun/film edukiko dituzte. Gutxienez aplikatu beharreko deskontua familiarendako zinema sarrera bat adinakoa izanen da.

Zuzeneko ikuskizunen sarrerak erostea:

–Erosteko tokia: Iortia kultur etxeko txarteldegia eta online (iortiakultura.com), errekargurik gabe salmenta prezioan.

–Abonamenduak erosi behar dira horretarako hiru hilabetean behin ezarritako epeetan, zein agendan eta on line bitartekoetan argitaratzen baitira.

–Iruzurrez erabiltzeak abonamendua berehala kentzea ekarriko du.

–Sarrerak ezin dira itzuli.

3.–Beste kultur jarduera batzuk:

Iortia kultur etxeak sarrera ordaintzea ekartzen ez duten jarduerak eskaintzen ditu, eta horiek aldian behingoak izan daitezke:

–Ipuinen unea.

–Erakusketak.

–Lantegi puntualak.

II. epigrafea.–Gazteriaren gaineko jarduerak.

Kuotak kalkulatzeko, orain arte egin diren programen prezio orduaren batez bestekoa hartu da oinarritzat, 0 euro ordua.

Gu Geu Gazte programa (behar bereziak dituzten gazteak, 12-30 urte).

Programa hiru epetan garatzen da:

–Udaberria eta negua: ikastetxeen oporren arabera.

–Uztaila: hilabete osoa; egun batean Gozamenez; Ur Festa Goxoa programan parte hartzen dute, eta ordutegia aldatzen da.

Egunak: astelehenetik ostiralera (jaiegunak ez direnetan).

Ordua: 17:00-20:00. Monitoreak: 16:30-20:00.

1. Udaberria (martxoa).

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

Kuota eurotan

7,80

10,40

13,00

16,25

2. Uztaila:

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

Kuota eurotan

28,80

38,40

48,00

60,00

3. Negua (abendua eta urtarrila).

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

Kuota eurotan

19,80

26,40

33,00

41,25

III. epigrafea.–Ludotekako jarduerak.

Kuotak kalkulatzeko, orain arte egin diren programen prezio orduaren batez bestekoa hartu da oinarritzat, 0 euro ordua.

Aisiz Blai programa (3-12 urte):

Programa bost epetan garatzen da:

–Udaberria eta negua: ikastetxeen oporren arabera.

–Ekaina: azken astea.

–Uztaila eta abuztua: bi hilabeteak osorik. Abuztua bi 10 eguneko bi epetan dago banaturik.

Egunak: astelehenetik ostiralera (jaiegunak ez direnetan).

Ordua:

–1. aukera: 8:30-13:30; 2. aukera: 11:00-13:30.

–Uztailean eta abuztuan: 10:00-13:00.

–Monitoreak: 09:30-13:30.

1. Udaberria (martxoa):

KUOTA EUROTAN

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

1. aukera

7,80

10,40

13,00

16,25

2. aukera

3,90

5,20

6,50

8,13

2. Ekaina:

KUOTA EUROTAN

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

1. aukera

12,00

16,00

20,00

25,00

2. aukera

6,00

8,00

10,00

12,50

3. Uztaila eta abuztua:

KUOTA EUROTAN

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

Uztaila

27,00

36,00

45,00

56,00

Abuztua (txanda bakoitzeko)

12,00

16,00

20,00

25,00

4. Negua (abendua eta urtarrila):

KUOTA EUROTAN

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

1. aukera

21,60

28,80

36,00

45,00

2. aukera

10,80

14,40

18,00

22,50

22. ORDENANTZA

ORDENANTZA, MENDIKO PISTEN ETA BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

Tarifen eranskina

1. epigrafea.–Ibilgailuen joan-etorria, jostetarako, turismorako edo ehiza aprobetxamenduetarako.

1.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak: 10,00 euro urtean.

1.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 20,00 euro urtean.

1.3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak: 20,00 euro urtean.

1.4. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 50,00 euro urtean.

2. epigrafea.–Ibilgailuen joan-etorria, nekazaritzan, abeltzaintzan, oihangintzan edo oro har jarduera ekonomiko batean aritzeko, modu iraunkorrean, traktoreak barne.

2.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak, haren jarduera ekonomikoa ere Altsasun kokatuta badago (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Erregistroa): 10,00 euro urtean.

2.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak: 20,00 euro urtean.

3. epigrafea.–Ibilgailu astunak.

3.1. Oihangintzako ustiapenetatik heldu den egurra garraiatzeko ibilgailu astunak, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro urtean.

3.2. Eraikuntzako material, makineria astun, ondasun eta ekipoak daramatzaten ibilgailuen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro urtean.

3.3. Abeltzaintzako ustiategietara edo bestelako jarduera ekonomiko batera produktuak garraiatzeko ibilgailu astunen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro urtean.

4. epigrafea.–Ibilgailu astunak, ustiapen edo jarduera ekonomikoei lotuak.

4.1. Ustiapenaren edo jardueraren titularraren arabera nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta eraikuntzako ustiapen eta jardueren horniduran eta oro har haietarako garraioan erabiltzen diren ibilgailuak: 30,00 euro urtean.

23. ORDENANTZA

ORDENANTZA, ANIMALIAK JASOTZEA, ZAINTZEA ETA ELIKATZEA ARAUTZEN DUENA

Animalia abandonatuak edo, arduradunik gabe, bide publikoan dabiltzanak, udal zerbitzuek jasotzen badituzte, titularrek bereganatzen dituztenean tasa hauek ordaindu beharko dituzte:

–Animalia jaso eta udal zakurtegian uzteagatik: 24,00 euro.

–Zaindu eta elikatzeagatik (2. egunetik aurrera): 6,00 euro eguneko.

Altsasuko Udaltzaingoa arduratuko da, jabeari animalia jaso duela jakinarazteaz.

Iragarkiaren kodea: L1601256