33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

VALLADOLIDEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 658/2015 autoa

María del Carmen Olalla García andrea, Valladolideko eta bere probintziako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkaria,

Fede ematen dut: Zamir Danzo Sandino jaunak eskaturik Henry Oliva Yasna Ling Yu Marchan Rodriguez enpresaren aurka epaitegi honetan bideratu diren 658/2015 autoetan, epaia eman da, eta honela dio xedapen zatiak, hitzez hitz:

Baiesten dut Zamir Danzo Sandino jaunak Henry Oliva Yasna Ling Yu Marchan Rodriguez enpresaren aurka jarritako demanda, eta azken hori kondenatzen dut langileari 319,64 euro ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei Legeak dioen moduan, eta ohartarazten zaie ezin dela inolako errekurtsorik jarri haren aurka.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

E/.Alfonso González González. Sinatua eta errubrikatua.

Hitzez hitz bat dator jatorrizkoarekin eta hari lotzen natzaio behar izanez gero; eta jasota gera dadin eta Henry Oliva Yasna Ling Yu Marchan Dominguez alderdi demandatuari jakinarazteko balioa izan dezan, azken helbide ezaguna Iruñean, Rinaldi multzoko 3an, baitu, honako hau egin eta sinatzen dut; ohartarazten zaio prozedura honetan egin behar zaizkion jakinarazpen guztiak epaitegi honen iragarki-lekuan eginen direla, salbu autoenak edo epaienak.

Valladoliden, 2016ko urtarrilaren 12an.–Idazkaria, María del Carmen Olalla García.

Iragarkiaren kodea: J1600941