33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Galarko (Nafarroa) udal mugapeko Arlegiko herrigunean gas naturala banatzeko sarea (MOP 150 mbar).

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da Gas Navarra SAren eskaera hau:

Aurretiazko administrazio baimena, “Galarko (Nafarroa) udal mugapeko Arlegiko herrigunean gas naturala banatzeko sarea” eraikitzeko, MOP-150 mbar.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña) aztertzen ahalko da; bertara igortzen ahalko dira alegazioak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 eguneko epean.

Iruñean, 2015eko otsailaren 11n.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Lasa Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1601852