4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. Familia. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 173/2015 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako familia-prozedura bideratzen ari dela, adostasun gabeko dibortzioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
91/2015 epaia:
Epaia eman duen epaile magistratua: Octavio Tobajas Galvez jauna.
Tokia: Tutera.
Eguna: 2015eko irailaren 22an.
Alderdi demandatzailea: Estefania García Cornago.
Abokatua: Luis Nivela Santonja.
Prokuradorea: Fernando Laseca Arellano.
Alderdi demandatua: Jorge Aurelio Collazos Calderon.
Judizioaren gaia: dibortzioa.
Epaitza:
Partez baiesten dut Estefanía García Córnago andreak jarritako demanda eta Estefanía García Córnago eta Jorge Aurelio Collazos Calderón senar-emazteen dibortzioa dekretatzen dut. Ez da bidezkoa ezer berezirik erabakitzea prozesuko kostuei buruz.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adieraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal dela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean.
Eta Jorge Aurelio Collazos Calderóni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Tuteran, 2015eko azaroaren 24an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raúl Asensio Echegoyen.
Iragarkiaren kodea: J1600776