33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1248/15 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, María Sagrario Urteaga Echeniquek eskaturik, Agrupación Civil de Propietarios de la Avenida de Zaragozaren kontra, 6.500 euroren erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Partez baiesten dut Elena Díaz Álvarez Maldonado prokuradore andreak M.ª Sagrario Urteaga Echenique andrearen izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, eta, horrenbestez, auzi-ihesean den Agrupación Civil de Propietarios de la Avenida Zaragoza kondenatzen dut eskritura publikoa ematera (demandaren 1. dokumentua izanen da hori), prezioaren ordainketa egin zela adierazita, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei eguneko epean.

Eta Agrupación Civil de Propietarios de la Avenida Zaragozari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1600648