33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

37/2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legearen aurkakoa

Konstituzio Auzitegiak aurtengo urtarrilaren 19ko Osoko Bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 37/2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Gobernuko lehendakariak apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legearen kontra sustatua. Foru lege hori eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoa da. Eta aditzera ematen da Gobernuko lehendakariak Konstituzioaren 161.2 artikulura jo duela, eta horrek etenda utzi dituela aurkaratutako legearen indarraldia eta aplikazioa, errekurtsoa jarri zen egunetik aurrera –2016ko urtarrilaren 5a– prozesuko alderdientzat, eta ediktua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, hirugarrenentzat.

Madrilen, 2016ko urtarrilaren 19an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1600938