33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03365 NL/br espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

I.F.Z. zenbakia: S 3100010B.

Helbidea: Gonzalez Tablas, 9, behea - 31005 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra - 1.0100.170

Udal mugapeak eta probintzia: Eratsun eta Ezkurra (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Basakaitz arrain-haztegia izandakoaren presa eta ur hargunea eraitsiko dira, eta, horretarako, ibai bazterrak sasiz garbitu beharko dira, eta ur-agor bat egin ibilgua desbideratzeko lanak egin bitartean. Ibaiaren ohea erregularizatuko da, eta presatik urtean gora krainer paretak eraikiko dira bi aldeetan, zubira bitarte. Zubiko estriboak hormigoi armatuarekin sendotuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Eratsungo edo Ezkurrako udaletxeetan, edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko otsailaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1601362