33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-P-480

Ebroko Ur Konfederazioak 2015eko abenduaren 11n emandako ebazpenaren bidez, Etxarri Aranazko Udalari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Etxarri Aranatzen (Nafarroa), Arakil ibaiaren arroan (901231606) dagoen Amaiturrieta iturburutik ura hartzeko, Etxarri Aranatz hornitzeko, egun Elkorri-Lizarrusti izena duen iturburuaren (lehen Lizarrusti zena) osagarri gisa; Ur Erregistroko A atalean inskribatuta dago, 33. liburukian eta 59. orrian. Aprobetxamenduak 13,87 l/s-ko batez besteko emari baliokidea du kontsumo handieneko hilean, eta 471.485 m³-ko bolumena urtean, aipatutako udal mugape horretan bertan. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2015eko abenduaren 11n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1601376