Iragarkia
33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 30ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berako “Sociedad Anónima de Vera” enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Ikusirik Berako “Sociedad Anónima de Vera” enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31008352012004), Erregistro honetan sartu zena 2015eko uztailaren 16an eta enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2015eko uztailaren 7an izenpetu zutena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen eta Akordioen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2015eko uztailaren 30ean.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
BERAKO “SOCIEDAD ANÓNIMA DE VERA” ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
Enpresa Batzordearen eta Enpresaren ordezkariek Beran onetsi eta izenpetu dute, ekainaren 29an, Berako “Savera” Sozietate Anonimoaren Enpresako Hitzarmena, 2015. eta 2016. urteetarako, honako honi erantsi zaiona.
Enpresaren aldetik:
–José Vicente Espin.
Langileen ordezkaritzaren aldetik:
–Antonio Rodríguez Juan Ramón Picabea.
–Angel Pombar José Luis Oyarzabal.
–Juan Antonio Vidal.
SAVERA, S.A. DE VERA
ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
2015. eta 2016. urteak
1. artikulua. Langile eremua.
Enpresaren hitzarmen honek SAVERAko plantillako langile guztiengan izanen du eragina, salbu eta lan baldintzak eta ordainsariak banaka-banaka ituntzen dituzten zuzendaritzako langileengan. Batzordeari jakinarazi beharko zaio salbuespen honen ondorioz ukitutako langileak nor diren.
2. artikulua. Indarraldia.
Hitzarmen kolektibo honek bi urteko indarraldia izanen du. 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra ondorio guztiekin, eta 2016ko abenduaren 31n bukatuko da.
Hitzarmena 2016ko irailaren 30ean hartuko da salatutzat, hau da, amaiera eguna baino hiru hilabete lehenago; aldeek konpromisoa hartzen dute urriaren 31 baino lehen negoziazio batzorde bat osatzeko eta hitzarmen berriaren negoziazioa 15 eguneko epean hasteko, batzordea osatzen den egunetik hasita.
Berariaz adostu da ezen hitzarmena salatu eta itundutako iraunaldia amaitu ondoren, hitzarmenak indarrean jarraituko duela harik eta bi aldeek horren ordezko bat izenpetzen duten arte.
3. artikulua. Lotura.
Hitzarmen honetan itundutako baldintzek multzo organiko eta zatiezina osatzen dute eta, praktikan aplikatzerakoan, oso-osorik hartuko dira.
4. artikulua. Batzorde Paritarioa.
Batzorde Paritarioa eratzen da hitzarmen hau interpretatzeko, baita Langileen Estatutuko 85.3.e) artikuluan jasotako gaiak interpretatzeko ere. Enpresa zuzendaritzako hiru ordezkarik eta Enpresa Batzordeko beste hiruk osatuko dute. Hitzarmenaren indarraldia bitartean, haren betetzeari, interpretazioari, irispideari edo aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak batzorde horretan aztertuko dira bakar-bakarrik.
Batzorde Paritario horrek alderdietako edozeinek eskatuta eginen du bilera, desadostasunak izaten direnean (banakakoak edo taldekakoak) hitzarmen honen nahiz Langileen Estatutuaren 85.3.e) artikuluan araututako gainerako gaien interpretazioaren edo betetzearen gainean. Halakoetan, ebazpen bat hartu beharko du zazpi eguneko epean. Batzorde Paritarioak akordiorik lortzen ez duenerako, alderdiek berariaz adostu dute ez dutela nahitaezko arbitrajera joko. Edozein kasutan ere, alderdiek aukera izanen dute Langileen Estatutuaren 83. artikuluan aurreikusitako lanbidearteko akordioek ezarritako prozedura orokor eta aplikazio zuzenekoetara jotzeko, eraginkorki ebazteko akordio horiei buruzko negoziazioetan sortutako desadostasunak, zeinetan sindikatuek parte hartzen baitute Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 6.3 eta 7.2 artikuluekin bat.
Eskaera formala izateko, hitzarmena sinatu duten alderdietako baten kide guztien sinadurak bildu beharko dira.
5. artikulua. Mailaz igotzea.
Goragoko lanbide kategoria batera igotzeko, langileak aurre-aurreko kategoriakoa izan beharko du eta alderdi hauek baloratuko dira:
–Titulazio egokia.
–Lanpostua ezagutzea.
–Enpresaren barreneko lanbide historiala.
–Ezartzen diren probak gainditzea.
–Balioaniztasuna.
Nolanahi ere, aurretik langileen ordezkariei iritzia eskatuko zaie balorazioaz (ikus Lanbide kategorien taula V. eranskinean).
6. artikulua. Lan baldintzen funtsezko aldaketa eta mugikortasun geografikoa.
Langileei akordio edo itun kolektiboaren bidez aitortutako lan baldintzak edo langileek dituztenak funtsean aldatzeko, arrazoi ekonomiko edo teknikoengatik, antolaketari edo ekoizpenari dagozkien arrazoiengatik, enpresaburuak bere aldetik hartzen duen baina ondorio kolektiboak –lantokiko langile batengan, batzuengan edo denengan– dituen erabaki batek eraginda, prozedura hau bete beharko da:
–Langileen ordezkariei jakinaraziko zaie aldez aurretik, aldaketarako oinarri diren arrazoiak aipatuz.
–Langileen legezko ordezkariekin kontsulta epe bat ezarriko da, 15 egunekoa.
–Epe horretan gehiengoaren adostasuna lortzen ez bada aldaketaren beharraz, Langileen Estatutuaren 83. artikuluan aurreikusitako lanbidearteko akordioek ezarritako prozedura orokor eta aplikazio zuzenekoetara joko da, eraginkorki ebazteko akordio horiei buruzko negoziazioetan sortutako desadostasunak, zeinetan sindikatuek parte hartzen baitute Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 6.3 eta 7.2 artikuluekin bat. Nolanahi ere, alderdiek adierazten dute ez dutela onartzen nahitaezko arbitrajea.
Aurreko atalean aipatutako prozedura aplikatuko da, halaber, enpresaren zuzendaritzak planteatzen dituen mugikortasun geografiko kolektiboetan.
7. artikulua. Lan osasuna.
Langileen laneko segurtasun eta osasuna denon erantzukizuna denez gero, enpresak hitz ematen du behar diren antolaketa arau egokiak hartuko dituela arlo horretan kalitate handia lortzeko. Arduradun bat izendatuko du eta bere lana behar bezala gauzatzeko behar dituen giza eta diru baliabideak esleituko dizkio.
Urtean behin, enpresak azterketa medikoa eginen die langileei.
Kontingentzia arrunten (eritasun arrunta eta lanekoak ez diren istripuak) ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeretan ordaintzen diren prestazio ekonomikoen estaldurak eta, halaber, halakoetan izaten diren alta eta bajen osasun kontrolak sistema publikoaren esku segituko dute. Beraz, enpresak ezin izanen du estaldura hori Gizarte Segurantzari laguntzeko entitateen bitartez egin, Enpresa Batzordearen baimenik izan gabe.
8. artikulua. Laneko arropa.
Segurtasuneko betaurrekoak: enpresak laguntza emanen du segurtasuneko betaurreko graduatuak ordaintzeko, gehienez ere 80 euro pertsona bakoitzeko.
Lanerako betaurreko arruntak behar dituenak nahitaez erabili beharko ditu jaurtitako partikuletatik babesteko bitarteko osagarriak, istripurik gerta ez dadin.
Enpresak dohainik helaraziko dizkie langileei behar dituzten laneko jantzi guztiak. Gainera, jantziak garbitzeaz ere arduratuko da.
9. artikulua. Absentismoa.
Absentismoagatik kaleratzea, Langileen Estatutuaren 52.d) artikuluan araututako moduan, bidegabetzat hartuko da, eta 45 eguneko kalte-ordaina ordainduko da urte bakoitzeko, gehienez ere 42 hileko.
10. artikulua. Urteko lanaldia.
Urte osoan 1.689 ordu izanen dira.
–Bi txandatan aritzen direnen lanaldia: langileen eguneko benetako lanaldiaren barrenean, 15 minutu sartu dira enpresaren kontura eta beste 5 minutu langilearen kontura.
–Hiru txandatan aritzen direnen lanaldia: eguneko lanaldia 8 ordukoa da, eta hortik 20 minutu atsedenaldirako izanen dira.
Urteko lanalditik goiti egiten diren egunen konpentsazioak egutegian sartuko dira, hitzarmena sinatu eta hurrengo hilabetean. Beste kontzeptu batzuk direla-eta sortzen diren egunak badira, ikus II. eranskina.
11. artikulua. Oporrak.
Oporrak Nafarroako Metalaren Hitzarmen Probintzialean ezarritakoak izanen dira. Urtero, apirilaren 30erako, langile bakoitzaren oporraldiak finkatuta egon beharko dira.
Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak emandako epaiaren arabera (EEJA 2009/7), langileak eskubidea du urteko oporrak izateko sortzapen epearen (urte naturala) zati batean nahiz osoan eritasunagatik bajan egon bada ere, hau da, oporrak urte naturaletik kanpo hartzeko eskubidea aitortzen zaio, eritasunaren ondorioz denean.
Hori hala izanik ere, oporraldia noiz hartu enpresarekin adostu beharko da.
12. artikulua. Lan egutegia.
Lan egutegia enpresaren eta langileen ordezkarien artean adostuko da. Egutegia urtarrila bukatu baino lehen finkatuko da.
Nolanahi ere, urteko egun naturalei igandeak, larunbatak, jai ofizialak, oporraldiak eta zubiak kenduko zaizkie.
Orobat, 15 egun lehenagotik abisatuta, enpresak zilegi du lau txanda ezartzea, 2000ko otsailaren 16an horren gainean hartutako akordioaren arabera.
13. artikulua. Ordutegiaren malgutasuna.
Urtean 64 orduko malgutasuna izanen dute langileek, lanaldiari gehitzekoak, eta enpresak eskatuz gero ordu horietan lan egin beharko da. Ordu horiek bete/ordaintzeko baldintzak hauek izanen dira:
LARUNBAT ETA ZUBIAK | ||
Sorrarazia | Noiz hartu | Hartzeko aurreabisua |
Lehenengo 2 egunak 1 × 1 | –1 egun, langileak aukeratzen du noiz hartu | Astebete |
Hurrengo 3 egunak 1 × 1,25 | –1 egun, langileak aukeratzen du noiz hartu –0,25 enpresak aukeratzen du | Astebete |
Gainerako egunak 1 × 1,75 | –1 egun, langileak aukeratzen du noiz hartu –0,75 enpresak aukeratzen du | Astebete |
Ordu horiek hartzeko, 72 ordu lehenago abisatu beharko da, edo aurreko hirugarren eguneko goizeko txandan, nahiz eta, salbuespen kasuetan, epe hori murriztu daitekeen Enpresa Batzordearekin adostuta.
14. artikulua. Aparteko orduak.
Larunbatetan eta zubietan lan egin ahal izanen da, betiere II. eranskinean aparteko orduetarako ezartzen diren baldintzekin bat.
Ordu horiek hartzeko, 72 ordu lehenago abisatu beharko da, edo aurreko hirugarren eguneko goizeko txandan, nahiz eta, salbuespen kasuetan, epe hori murriztu daitekeen Enpresa Batzordearekin adostuta.
Gaueko txandakoak egun horietan lan egin beharretik salbuetsita daude.
Enpresak edozein arrazoi dela-eta eskaturik, ezarrita dagoen ohiko lanaldiaz gainera egiten den lan-denbora aparteko ordutzat hartuko da.
Debeku da ohiko lan-jardunbide gisa aparteko orduak egitea, alde batera utzita ezinbesteko arrazoiengatik, ustekabeko absentziengatik, mantentze-lanen ezinbesteko beharrengatik eta antzeko egoerengatik egiten direnak (egiturazko orduak).
Aparteko orduari dagokion diru-zenbatekoa kalkulatzeko formula hau erabiliko da: (oinarrizko soldata + antzinatasun saria + laneratze plusa (urte osokoak) zati urteko lanaldia) (ikus II. eranskineko taula).
Haien izaera dela eta, aparteko orduak borondatezkoak dira, salbu eta lehen aipatutako 64 ordu horiek.
Enpresako zuzendaritzak hilero egindako aparteko orduen kopurua jakinaraziko die langileen legezko ordezkariei, ohiko bideetatik, eta arrazoiak azalduko dizkie.
15. artikulua. Soldata.
Soldata 356 euroan igoko da 2015. urtean, eta 533 euroan 2016. urtean.
Urtarriletik aurrera, Geroa Aurreikuspen Sozialeko Entitatearentzako ekarpenak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean langileari kontingentzia arrunterako dagokion kotizazio-oinarriaren %4,6koak izanen dira; horretatik %2,3 langilearen kontura ordainduko da, eta beste %2,3 enpresaren kontura.
Ekarpenak enpresak egiten ditu, batera. Hortaz, langileari dagokion ehunekoa soldaten nominetatik kenduko dio.
Kobraketa eguna hauxe izanen da beti: likidatzen den hilabetearen ondoko hilabeteko hirugarren laneguna.
Aparteko pagak 30 egunekoak izanen dira, eta oinarrizko soldataren gainean kalkulatuko dira. Udako paga uztailaren 7a baino lehen kobratuko da, eta Eguberrietakoa, berriz, abenduaren 20a baino lehen. Lanaldia eta/edo soldata murriztuz gero, aparteko pagan ere dagokion murrizketa aplikatuko da.
Produkzio saria.
–Alderdiek erabaki dute ekoizpen saria 6.000 eurokoa izanen dela urteko. Kalkulatzeko modua hauxe izanen da:
- Lanaldi osoan lan egiten dutenen kasuan, ekoizpen saria gehienez ere 6.000 eurokoa izanen da urtean. Langile horiei 500 euroko zenbateko finkoa ordainduko zaie hilean (12 hilabete).
- Baimenak edo bajak direla-eta lanera joaten ez direnen kasuan, hileko 500 euro horiek oinarri hartuta egiaz lan egindako orduen zati proportzionala ordainduko zaie sari gisa. Orduak sortu edo kontsumitzen badira, ez dira kontuan hartuko saria kalkulatzeko.
- Sari erdia dutenei 229,17 euro ordainduko zaizkie hilean, 12 hilekotan.
- Lantegian aritzen diren zeharkako esku-langileei, ekoizpen saririk ez badute, oinarrizko soldata murriztuko zaie, honenbeste: 1.A mailako ofizial baten soldatak gehi egungo urteko sariak egiten duten baturari 500 euroko zenbateko gordina aplikatuta egiten duen portzentajea.
–Nolanahi ere, egungo kalkulu sistema mantenduko da, aurrerago bere horretan erabili beharko balitz ere.
16. artikulua. Antzinatasuna.
Langileak enpresarekin duen denbora-lotura saritzeko soldata-osagarri pertsonala da sari hori.
Hirurtekotan ordainduko da eta bakoitzari dagokion diru zenbatekoa soldaten tauletan agertzen da (ikus IV. eranskina).
17. artikulua. Gaueko lanaren plusa.
22:00etatik 6:00ak bitarte lan egiten duten langileek gaueko lanaren plusa kobratuko dute, benetako soldataren %25ekoa hain zuzen. Benetako soldata ateratzeko, oinarrizko soldata, antzinatasun saria eta produkzio saria batuko dira.
Enpresan bi txandatan aritzeko diren lanpostuak edo atalak izan bitartean, horietan aritzeko lehentasuna 55 urteko langileek edo hortik gorakoek izanen dute.
18. artikulua. Laneratze plusa.
Hitzarmen honetan ere aplikatuko da laneratze plusa (txandak) izenekoa.
19. artikulua. Kontratazioak.
Behin-behineko kontratuak, egoera normaletan, 6 hilabetekoak izanen dira, gutxienez.
Egoera normaletan, aldi baterako kontratuen bajak izan behar direnean, enpresak baja eman baino gutxienez 15 egun lehenagotik jakinarazi beharko die ukitutako langileei, baina, ahal dela, hilabete lehenago jakinarazteko ahaleginak eginen dira.
–Behin-behineko langileak ezin dira plantillaren %20tik gora izan. Ehuneko hori bulegoetan eta lantegian aplikatuko da.
–Ohiz kanpoko egoeretan, enpresak, batzordearekin adostuz gero, ehuneko hori gainditzen ahalko du, baina sei hilabetez gehienez. Behin-behineko langileen ehunekoa kalkulatzeko azken 12 hilabeteetan batez beste izandakoa erabiliko da.
–Hitzarmen berriak dakartzan kontratu mugagabeak eginen dira.
–Mugagabeko kontratua duten langileek erretiroa edo edonolako baja hartuz gero eta lanpostu horiek amortizatzen ez badira, mugagabeko beste kontratazio bat eginen da.
Behin-behineko kontratuen ondorioetarako, artikulu honetan xedatutakoari eta Nafarroako Foru Komunitateko Siderometalurgiaren sektoreko 2012ko, 2013ko eta 2014ko hitzarmen kolektibo autonomikoan, kontratazioei buruzko 50. artikuluan xedatutakoari eta araututakoari jarraituko zaio.
20. artikulua. Erretiro partziala eta errelebo kontratua.
Gai honetan, aldeek erabaki dute aplikatzekoa dela erretiro partzialerako plana ezartzeko 2013ko martxoaren 26an onartutako akordio kolektiboan xedatutakoa. Akordio hori III. eranskinean jaso da.
21. artikulua. Aldi baterako ezintasuna, lanetik kanpoko istripuaren edo eritasunaren ondorioz.
Aldi baterako ezintasuna.
Langileak, lan ezintasunak iraun bitartean, baja-agiria hartu aurreko hilabetean zuen erregulazio-oinarriaren %100era bitarteko soldata-osagarria jasoko du, baina lanean arituko balitz kobratuko lukeen kopurua gainditu gabe.
Osagarri hori jasotzeko eskubidea izateko, absentzien indizeak %2,55etik beherakoa izan behar du, Saveran erabili ohi diren irizpideei jarraikiz (ikus I. eranskina).
22. artikulua. Eszedentzia sindikala.
Langileek, enpresatik goragoko esparru batean eginbehar sindikalak betetzeko hautatuak izanez gero, eginkizun sindikaletarako eszedentzia eskatzen ahalko dute eta enpresak derrigorrez onartu beharko die kargu horretan iraun bitarterako.
Eszedentzia bukatutakoan, langileek eskubidea izanen dute berehala beren lanpostura itzultzeko, behar den denborarekin eskatzen badute. Eszedentzia hartu aurretik zuten kategoria eta lanpostura itzuliko dira.
23. artikulua. Azpikontratazioa.
Azpikontratazioren bat egin aurretik, enpresako zuzendaritzak asmo horren berri eman beharko die idatziz langileen ordezkariei, astebete lehenago gutxienez, horretarako arrazoiak emanez. Idazki horretan honako hauek adierazi beharko dira: erabakiaren azalpena, azpikontratatzen den enpresa edo tokia, azpikontratazioaren baldintzak eta entitate kontratatuak Gizarte Segurantzan duen egoera.
Langileen ordezkariak enpresak proposatzen duen azpikontratazioarekin ados ez badaude, desadostasuna adierazten ahalko dute, egoki iruditzen zaizkien arrazoiak alegatuz.
Azpikontratazioa enpresaz kanpoko langileekin egiten bada, langile horiek Savera enpresan lan horretan edo antzekoetan aritzen diren kategoria bereko langileen lanaldi eta baldintza ekonomiko berberak izanen dituzte.
Hiru egunetik beherako azpikontratazioetan, baldintza hauek bete beharko dira: enpresa batzordeari aldez aurretik abisatzea eta lantegiko lanaldia errespetatzea.
24. artikulua. Lanbide sailkapena.
Peoi espezializatuaren kategoria eta ordainsaria sei hilabetez aplikatuko da gehienez, hots, langilea enpresan lehenbizikoz sartzen denean. Behin besterik ez zaio aplikatuko langile bakoitzari.
B espezialistaren kategoriak, gehienez, hiru urteko antzinatasuna izanen du, benetan kotizatzen diren egunak kontatuta; A espezialistaren kategoriak, gehienez, hiru urteko iraupena izanen du, benetan kotizatzen diren egunak kontatuta. Hitzarmen hau sinatzen den egunean adierazitako baldintzak betetzen dituzten langileak goragoko kategoriara pasatuko dira hitzarmena sinatzen denetik beretik.
B administrari laguntzaileen kategoriak, gehienez, hiru urteko antzinatasuna izanen du, benetan kotizatzen diren egunak kontatuta; A administrari laguntzaileen kategoriak, gehienez, hiru urteko iraupena izanen du, benetan kotizatzen diren egunak kontatuta. Hitzarmen hau sinatzen den egunean adierazitako baldintzak betetzen dituzten langileak goragoko kategoriara pasatuko dira hitzarmena sinatzen denetik beretik.
Kategoria aldatzeko proposamenak urtarrilean aztertuko dira, urtero.
Enpresak nahi dituen langileak izendatuko ditu aginteko edo konfiantzako lanpostuetara igotzeko.
Zuzeneko esku-langileak: 1. mailako edo 2. mailako ofizialen lanpostuetan aritzen diren A edo B espezialistek espezialistaren soldataren eta betetzen duten lanpostuaren soldataren arteko aldea adinako plusa kobratuko dute. Langile arduradunak horren berri eman beharko dio Langileria Departamentuari, eguneko lan gaztiguaren bidez.
Zeharkako esku-langileak: langileren bat bere kategoriatik gorako lanetan aritzen bada, lanpostu berriaren soldata aitortuko zaio lanpostu horretan aritzen den bitartean, eta hango lanbide kategoria, berriz, lanpostuan urtebete eman ondoren. Dena dela, urtebete igaro baino lehen, lehenagoko lanpostura itzultzeko agintzen ahalko zaio, hartan zituen baldintza berberetan aritzeko (ikus lanbide kategorien taula V. eranskinean).
25. artikulua. Lanbide taldeen soldatak.
Lanbide kategorien araberako soldatak VI. eranskineko taularen arabera araututa egonen dira.
26. artikulua. Hitzarmeneko soldata-baldintzak ez aplikatzeko klausula.
Enpresak ezin izanen dio inola ere heldu, hitzarmen hau ez aplikatzeko, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan ezarritako prozedurari, eta mugaeguna iritsi aurretik negoziatzen saiatu beharko du beste hitzarmen bat lortzeko edo berrikusteko Langileen Estatutuaren 86.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Bi aldeek berariaz adostu dute desadostasunak bideratzeko onartuko dituzten prozesuak izanen direla, beti, adiskidetze eta bitartekaritza bidezkoak; ez dute onartuko nahitaezko arbitrajea Langileen Estatutuaren 83. artikuluan aurreikusitako lanbidearteko akordioek ezartzen dituzten zuzeneko aplikazio orokorreko prozeduretan, hots, akordio horiei buruzko negoziazioetako desadostasunak eraginkortasunez ebazteko aurreikusten diren prozeduretan, zeinetan sindikatuek parte hartzen baitute Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 6.3 eta 7.2 artikuluekin bat.
27. artikulua. Inbertsioak.
Zuzendaritzak urtean egin asmo dituen inbertsioen aurrekontuen berri emanen die ordezkari sindikalei. Horrez gainera, lau hilabetean behin, egiten diren inbertsioen bilakaeraren berri emanen die.
28. artikulua. Familia laguntzak.
Langileren bat hil edo ezintasun egoeran geldituz gero eta, hori dela eta, haren seme-alabek ikasten segitzeko arazo ekonomikoak baldin badituzte, enpresak, batzordeak txostena eginda, hitz ematen du horretarako diru-laguntza emanen diola familiari. Diru-laguntzaren zenbatekoa eta iraupena kasuan-kasuan erabakiko dira.
29. artikulua. Jarduera sindikala.
Enpresan %33tik gorako ordezkaritza duten sindikatuetan afiliaturik dauden langile guztiek bilera sindikalak eta prestakuntza ikastaroak egiteko eskubidea izanen dute lanorduetatik kanpora, urtean 6 ordu gehienez.
Bilera edo ikastaro horietarako zitazioa edo deialdia sindikatuek eginen dute 48 ordu lehenagotik, jarduera hasteko eta bukatzeko orduak eta tokia adierazita.
Jarduera horiek lantegian berean edo sindikatuen egoitzetan egiten ahalko dira, eta enpresak ordu horiei dagokien soldata erreala ordainduko du.
Arrazoi justifikatuak daudenean, enpresa batzordeko kideei beren lan sindikala egiteko behar diren ordu ordainduak emanen zaizkie, neurrizko kopuru bat gainditu gabe, baina enpresari bere xehetasun guztiekin justifikatu beharko zaizkio, onar ditzan.
Langileek behar adina batzar eginen dituzte, baina ez da horretarako ordu kopuru jakin bat finkatu urte osorako. Ordu horiek guztiak ordainduko dira. Biltzar horiek bi alderdiek onartua duten arautegiari jarraikiz eginen dira.
Batzordeko kide gisa edo ordezkari sindikal gisa enpresako langileen ordezkaritza duen langilea enpresak ezin izanen du kaleratu edo zehatu bere ordezkaritza eginkizunetan izandako jokabidearengatik. Ustezko arau-hauste larri edo oso larriagatik jartzen zaion zehapena edo kanporatzea beste arrazoi batzuengatik baldin bada, espedientea tramitatu aitzin, entzunaldia emanen zaie langileari eta bere sindikatuko ordezkari bati.
Berme horrek langilearen ordezkaritzaldia bukatu ondotik bi urte pasatu arte iraunen du.
30. artikulua. Euskara.
Ondotik aipatzen diren agiriak euskaraz ere egonen dira. Ele bitan erredaktatuko dira honakoak, euskaraz eta gaztelaniaz:
–Lan hitzarmen kolektiboa, iragarki-oholeko oharrak.
–Nominak.
–Harrera egiteko esku-liburua.
–Kontratuak.
–Inprimakiak.
Ahozko harremanei dagokienez, enpresak euskararen aldeko jarrera eta motibazioa sustatzeko kanpainak egiten ahalko ditu, baita euskararen erabilera bultzatzekoak ere. Behar izanez gero, kanpaina horiek beste enpresa eta erakundeekin eginen dira.
31. artikulua. Bizi eta istripu asegurua.
Kontratatzeko den bizi eta istripu aseguru kolektiboak langile guztiak estaliko ditu. Langile guztiei aseguruaren kopia bana emanen zaie.
32. artikulua. Prestakuntza.
Enpresak langileen prestakuntza beharren diagnostiko bat eginen du. Diagnostiko horren berri batzordeari emanen zaio, ezagut eta onets dezan.
Beste lan mahai batean, langileen prestakuntza behar guztiak finkatu ondoren, behar horiek ahalik eta lasterren beteko direla bermatzeko sistema bat gauzatuko da (ikastaroak kanpoan, lantegian, kostua langileen eta enpresaren artean nola banatu...).
33. artikulua. Azken kitatzea.
Langileak eskatuz gero, langileen ordezkariek azken kitatzea aztertuko dute, sinatu aurretik.
34. artikulua. Kilometrajea.
Kontratazio berrietan, Savera abiapuntutzat duten joan-etorrien kilometrajea ordainduko da bakarrik, hots, langileen eginkizunekin lotuta dauden kudeaketen ondoriozko joan-etorrietako gastuak edo distantzia saria, etxetik lanpostura bitarteko joan-etorriak kontuan hartu gabe, hori soldataren barrenean dagoela hartzen baita.
Lehengo kontratazioetan, non lantokira joateko kilometrajearen ordain bat finkatuta baitzegoen, soldatetarako itundua dagoen proportzio berean igoko da sari hori.
Autoa enpresaren zerbitzuan erabiltzen denean, 2015. urtean 0,351 euro emanen dira kilometro bakoitzeko, eta 2016. urtean 0,357 euro kilometro bakoitzeko.
35. artikulua. Deiaren saria.
Sari hau bere lanalditik kanpo lan egiteko deia jasotzeagatik lanera etortzen diren langile guztiek kobratuko dute: 1. deiaren balioa = 30,57 euro; 2. deiaren balioa = 58,22 euro.
Deia gauaz egiten bada eta 4 ordu baino gehiago lan egiten baldin bada, ordu horiek hurrengo egunean hartzen ahal dira. Kasu horretan, gaueko aparteko orduaren eta eguneko aparteko orduaren arteko aldea kobratuko da.
36. artikulua. Baimen ordainduak.
Nafarroako hitzarmenean ezarritako baimen ordainduez gainera, langileak laguntza medikoa jasotzeko duen 16 orduko poltsaren barrenean, lehen mailako ahaideak zerbitzu medikoetara eramateko kasuak sartzen ahalko dira.
37. artikulua. Garantia-klausula.
Hitzarmen honetan berariaz jaso eta xedatu diren gaiek Saverako langileen lan baldintzak arautzen dituzte, eta hitzarmen honetan berariaz araututakoari dagokionez Saverako langileei aplikatu beharreko lan baldintzak ezartzen dituzten bakarrak dira.
Hitzarmen honetan arautzen ez den guztian, soldatei eta lanaldiei dagozkienetan izan ezik, Nafarroako Metalaren Sektorerako indarra duen Hitzarmen Probintzialean ezarritakoari jarraituko zaio, bai eta enpresaren aurreko itunetan eta, oro har, aplikatu daitezkeen gainerako arauetan ezarritakoari ere.
I. ERANSKINA
Lan absentismoaren kalkulua
Adierazle hori kalkulatzeko, honako baldintza hauek hartuko dira kontuan:
a) Kalkulurako, SAVERAko plantillako langile guztiak hartuko dira kontuan.
b) Eritasun arruntak eraginda, jarraian gehienez 30 egunekoak diren bajak bakarrik hartuko dira kontuan absentismoa zenbatzearen ondorioetarako.
c) Hiru hilabetetik behin zenbatuko da, eta aipatutako zenbaketa egin eta hurrengo hilabetean ordainduko da aldi horri dagokiona.
d) Nolanahi ere, urteko zenbaketa bat eginen da, indize bera errespetatuz (%2,55), halako moldez non, urteko indize horrek %2,55 gainditzen ez baldin badu osagarria %100 arte ordainduko baita, kontuan hartu gabe ea aurreko hiruhileko naturaletako edozeinetan indize hori gainditu den edo ez.
e) Kalkulatzeko formula:
–Eritasun arruntaren ondoriozko bajagatik galdutako egun naturalak, guztira × 8 h = zatikizuna.
–Urteko egun guztiak (365) x 8 h x langile guztien kopurua = zatitzailea.
II. ERANSKINA
Sortutako egunak hartzea
TXANDAKAKO LANGILEAK | ||
Sorrarazia | Noiz hartu | Aurreabisua |
Egutegi arrunta baino zenbat egun gehiago | –Langileak aukeratuta | Astebete |
4 ordu, lan egindako hilabete bakoitzeko | –%50 langileak aukeratzen du –%50 enpresak aukeratzen du | –Baldin eta < 4 egun = astebete –Baldin eta > 4 egun = hilabete |
APARTEKO ORDUAK | |||
Sorrarazia | Noiz hartu | Aurreabisua | |
Lanegunetan | 1,50 ordu, lan egindako ordu bakoitzeko | %100 langileak | 72 ordu |
Larunbatak eta zubiak | 1,75 ordu, lan egindako ordu bakoitzeko | (*) | 72 ordu |
Jaiegunetan edo gauez | 2 ordu, lan egindako ordu bakoitzeko | %100 langileak | 72 ordu |
(*) Sorrarazitako orduak honela hartu/kobratu ahal izanen dira: –1 egun hartu + 0,75 egun kobratu: langileak aukeratzen du noiz hartu eguna. –1,75 egun hartu: egun osoa langileak aukeratzen du eta 0,75a enpresak. | |||
PRESTAKUNTZA ORDUAK | ||
Sorrarazia | Noiz hartu | Aurreabisua |
Ordu bat, ordu bakoitzeko | %100 langileak | Ardunadunari adierazi |
III. ERANSKINA
Aldez aurreko erretiroa 60 urtetan, horien ordez beste langile
batzuk kontratatuz
SOCIEDAD ANÓNIMA DE VERA (SAVERA) ENPRESAREN AKORDIO KOLEKTIBOA ERRETIRO PARTZIALERAKO PLANA EZARTZEKO
Beran, 2013ko martxoaren 26an.
Batetik, enpresaren aldetik, José Vicente Espín Zalacain, adinez nagusia, 44128309A NAN zenbakiduna, Sociedad Anónima de Vera (Savera) enpresaren legezko ordezkaria; enpresak A31012545 IFK du, eta 0111 31002744656 kotizazio kontua, eta helbidea Zalain auzoan, 2, 31780 Beran (Nafarroa) dauka.
Bestetik, langileak ordezkatuz:
–Manuel Moncayola Real N.A.N. 15830776Z.
–Fermín Esnaola Galarza N.A.N. 15853451B.
–Manuel Agirre Agirre N.A.N. 72659742M.
Bi aldeak 12:00etan bildu dira enpresaren lokaletan, erretiro partzialerako plana ezartzeko enpresako akordio kolektibo hau izenpetzeko, eta horretarako gaitasun eta zilegitasun osoa aitortzen dizkiote elkarri, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 83.3 eta 87. artikuluekin bat.
ERABAKI DUTE:
Lehenbizikoa.–Erretiro partzialerako plan honek aldi baterako indarra izanen du, izenpetzen denetik 2018ko abenduaren 31ra arte zehazki (azken egun hori barne).
Bigarrena.–Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hamabigarren azken xedapenaren 2. atalak hauxe xedatzen du:
“2. 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenago sortzen diren erretiro pentsioei aplikatuko zaizkie lege honek indarra hartu aurretik indarra zuen erretiro pentsioaren gaineko arautzea –zein den ere modalitatea–, sartzeko betebeharrak, prestazioak zehazteko baldintzak eta erregelak, betiere kasu hauetan:
c) Erretiro partzialerako pentsioa 2013ko apirilaren 1a baino lehenago eskuratu dutenei, bai eta egun hori baino lehenago edozein esparrutako hitzarmen kolektiboetan edo enpresako akordio kolektiboetan jasotako erretiro partzialerako planetan sartutakoei, erretiro partziala 2013ko apirilaren 1a baino lehenago nahiz ondoren hartu den.”
Hirugarrena.–Enpresa honetako langileek eskubidea izanen dute erretiro partziala hartzeko aldi berean egindako errelebo-kontratu bat sinatuz, eta kasu horretan Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak indarra hartu aurretik indarra zuten baldintzak, sartzeko betebeharrak eta prestazioak kalkulatzeko baldintza eta arauak aplikatuko zaizkie.
Halere, arau aldaketa edo xedapen baten ondorioz, edo beste edozein arrazoirengatik, enpresak kostu gehigarriren bat bere gain hartu beharko balu, 27/2011 Legearen aurreko araudi aplikagarriarekin bere gain hartu beharko lituzkeenez gainera, akordio hau ondoriorik gabe geldituko litzateke besterik gabe.
Agiri hau sinatzean ondoriorik gabe geldituko litzateke Savera enpresaren 2011ko uztailaren 26ko Hitzarmenaren 16. artikuluan adierazitakoa, eta erretiro partzialaren kasuan idazki honetan araututakoa aplikatuko litzateke.
Laugarrena.–Akordio hau sinatzeko egunean, hauek dira erretiro plan honetan sartzeko betebeharrak 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenago betetzen edo beteko dituzten enpresako langileak:
Errandonea Gainza, Francisco. 1954-01-18.
Aristizabal Dorronsoro, Iñaki. 1954-02-17.
Olascoaga Soroa, Ignacio. 954-08-26.
Agirre Agirre, Manuel. 1956-07-09.
Arribillaga Pikabea, Jose Maria. 1957-04-14.
Barrero Erquicia, M. Paz. 1949-01-24.
Berasategui Daguerre, Jose Maria. 1948-10-23.
Fernandez Martinez, Jose. 1949-10-22.
Zozaya Arrechea, Francisco. 1950-01-16.
Rodriguez Vazquez, Gabriel. 1950-09-30.
Orillard, Michel. 1951-09-29.
Allua Lecuona, Javier. 1952-02-18.
Bosgarrena.–Alderdiek konpromisoa hartzen dute erretiro partzialerako plan hau Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Probintziako Zuzendaritzari jakinarazteko eta haren esku uzteko 2013ko apirilaren 15a baino lehen, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak prestazioen arloan ezarritako xedapenak garatzen dituen abenduaren 28ko 1716/2012 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatietan eskatzen diren betebehar guztiak beteta.
Eta adostasunaren froga gisa, agiri hau sinatzen dute goian adierazitako tokian eta egunean.
Beran, 2013ko martxoaren 26an.
GIZARTE SEGURANTZAKO INSTITUTU NAZIONALA
Nafarroako Probintziako Zuzendaritza.
Sarrera erregistroa.
Soziedad Anónima de Vera (Savera) enpresaren erretiro partzialari buruzko akordio kolektiboa
Erretiro partzialerako planari 2013ko apirilaren 1aren ondotik atxiki zaizkion langileen zerrenda:
IZENA | KONTRATU MOTA | NANa | FENAC |
ARRIBILLAGA PIKABEA, JOSE MARIA | 540 | 72660213Q | 1957-04-14 |
Erretiro partzialerako planari 2013ko apirilaren 1a baino lehen atxiki zaizkion langileen zerrenda:
IZENA | KONTRATU MOTA | NANa | FENAC |
BARRERO ERQUICIA, M. PAZ | 540 | 72646128F | 1949-04-24 |
BERASATEGUI DAGUERRE, J. MARIA | 540 | 72639470L | 1948-10-23 |
FERNANDEZ MARTINEZ, JOSE | 540 | 15871736B | 1949-10-22 |
ZOZAYA ARRECHEA, FRANCISCO | 540 | 72641651S | 1950-01-16 |
RODRIGUEZ VAZQUEZ, GABRIEL | 540 | 72651201C | 1950-09-30 |
ORILLARD, MICHEL | 540 | X00031410S | 1951-079-29 |
ALLUA LECUONA, JAVIER | 540 | 15232067H | 1952-02-18 |
Beran, 2013ko apirilaren 15ean.
IV. ERANSKINA
Antzinatasunen taula
Savera.
Antzinatasuna: 12 hileko.
URTEAK | 2015 ETA 2016 |
3 BAINO GUTXIAGO | 0,00 |
6 BAINO GUTXIAGO | 13,99 |
9 BAINO GUTXIAGO | 27,73 |
12 BAINO GUTXIAGO | 48,31 |
15 BAINO GUTXIAGO | 62,31 |
18 BAINO GUTXIAGO | 76,30 |
21 BAINO GUTXIAGO | 90,02 |
24 BAINO GUTXIAGO | 97,44 |
27 BAINO GUTXIAGO | 104,28 |
30 BAINO GUTXIAGO | 111,41 |
33 BAINO GUTXIAGO | 118,04 |
36 BAINO GUTXIAGO | 125,27 |
39 BAINO GUTXIAGO | 132,93 |
V. ERANSKINA Lanbide kategorien taula |
PEOI ESPEZIALIZATUA | B ESPEZIALISTA | A ESPEZIALISTA | 3. MAILAKO | 2. MAILAKO | 1. MAILAKO | |
ZORROZKETA | ||||||
Arduraduna | xx | |||||
Zorrozketako langilea | xx | |||||
BILTEGIA | ||||||
Arduraduna | xx | xx | ||||
Biltegiko langilea | xx | xx | xx | xx | xx | |
DESUGERKETA | xx | xx | ||||
ESKUILATZEA | ||||||
Zuzenketak (M.P.) Eskuilatzea | xx | xx | xx | |||
Eskuilak | xx | xx | ||||
5 m-ko zuzenketak | xx | xx | ||||
Muturretako mekanizazioak | xx | xx | ||||
Paketatzeak | xx | xx | xx | xx | ||
KONTRAPISUA | ||||||
Kontrapisua kalibratzea | xx | xx | xx | |||
Kontr. arrabolen zuzenk | xx | |||||
Muturretako mekanizazioak | xx | xx | xx | |||
Paketatzea | xx | xx | xx | xx | ||
1, 2 eta 3 zenbakietako KABINAK | ||||||
Kabinetako kalibratzeak | xx | xx | xx | |||
Kabinetako arrabolen zuzenk | xx | |||||
Bukaerako zuzenk. | xx | xx | xx | |||
Muturretako mekanizazioak | xx | xx | ||||
Paketatzeak | xx | xx | xx | xx | ||
ESKORGA | xx | xx | ||||
GARBIKETA | xx | xx | ||||
ERREFERENTZIAK | xx | xx | xx | xx | ||
VI. ERANSKINA
Soldaten taula, lanbide kategorien arabera
2015. urteko soldaten taula.
KATEGORIAK | URTEKO | EGUNEKO | URTEKO |
Peoi espezializatua | 19.759,14 | 46,49 | 6.000,00 |
B espezialista | 20.873,33 | 49,11 | 6.000,00 |
A espezialista | 23.965,69 | 56,39 | 6.000,00 |
3. mailako ofiziala | 27.096,07 | 63,76 | 6.000,00 |
2. mailako ofiziala | 27.558,34 | 64,84 | 6.000,00 |
1. mailako ofiziala | 28.026,51 | 65,94 | 6.000,00 |
Ekoizpeneko 1. A mailako ofiziala | 28.927,34 | 68,06 | 6.000,00 |
Mantentze-lanetako 1. mailako ofiziala | 31.767,10 | 74,75 | 2.750,04 |
Mantentze-lanetako 1.A mailako ofiziala | 32.809,17 | 77,20 | 2.750,04 |
Administrari laguntzailea | 30.069,56 | 71,59 | - |
Administrari laguntzailea, A | 25.281,53 | 60,19 | - |
Administrari laguntzailea, B | 20.920,69 | 49,81 | - |
Administrari-ofiziala | 31.829,97 | 75,79 | - |
Taldeko burua | 33.519,36 | 80,96 | - |
Arduraduna | 41.156,96 | 97,99 | - |
Mantentze-lanetako arduraduna | 45.368,78 | 108,02 | - |
2016. urteko soldaten taula.
KATEGORIAK | URTEKO | EGUNEKO | URTEKO |
Peoi espezializatua | 20.292,14 | 47,75 | 6.000 |
B espezialista | 21.407,33 | 50,37 | 6.000 |
A espezialista | 24.500,69 | 57,65 | 6.000 |
3. mailako ofiziala | 27.632,07 | 65,02 | 6.000 |
2. mailako ofiziala | 28.095,34 | 66,11 | 6.000 |
1. mailako ofiziala | 28.564,51 | 67,21 | 6.000 |
Ekoizpeneko 1.A mailako ofiziala | 29.466,34 | 69,33 | 6.000 |
Mantentze-lanetako 1. mailako ofiziala | 32.307,10 | 76,02 | 2.750,04 |
Mantentze-lanetako 1.A mailako ofiziala | 33.350,17 | 78,47 | 2.750,04 |
Administrari laguntzailea | 30.611,56 | 72,88 | - |
Administrari laguntzailea, A | 25.824,53 | 61,49 | - |
Administrari laguntzailea, B | 21.464,69 | 51,11 | - |
Administrari-ofiziala | 32.374,97 | 77,08 | - |
Taldeko burua | 34.065,36 | 81,11 | - |
Arduraduna | 41.703,96 | 99,30 | - |
Mantentze-lanetako arduraduna | 45.916,78 | 109,33 | - |
Iragarkiaren kodea: F1600665
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
