2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Aldaketa, Uharte Arakileko Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Uharte Arakileko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Uharte Arakileko Udalaren herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Uharte Arakilen, 2016ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.
Iragarkiaren kodea: L1601370