33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2016ko ekitaldiko aurrekontu bakarra
eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Udal honen 2016ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki oholean eta 2016ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ean. Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo dira 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 85.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 15.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.835,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 39.225,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 240.060,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 77.360,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 95.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 179.860,00 euro.

Torres del Rion, 2016ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1601420