33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako URM-12 unitateko 48. lurzatiko (Olleta kalea 1, 35. poligonoa, 710. lurzatia) xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko urtarrilaren 26an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana Tafallako URM-12 unitateko 48. lurzatian (Olleta kalea 1, 35. poligonoa, 710. lurzatia), María Pilar Zubiri Berangok aurkeztua, familia anitzeko etxebizitza sar dadin baimendutako eraikitze tipologietan, gaur egun ezarria dagoen familia bakarreko isolatuez gainera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2016ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1601379