2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Santacarako Udalak, 2016ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa, legeak aurreikusten duen epean jendaurrean egon ondoan. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan eta 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, agindu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea plantilla horren edukia. Hona hemen:
Udaleko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. hutsik.
Administrari-ofiziala (Diruzaintza). Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria (Diruzaintza): %15. Jardunean.
Administrari laguntzailea: Maila: D. Mailako osagarria: %12. Jardunean.
Zerbitzu anitzetakoa eta ordena publikoko enplegatua: Maila: C. Mailako osagarria: %12. Jardunean.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria (El Sasoko ureztalurra): %15. Jardunean.
LANGILEEN ERANSKINA
Javier López Monreal. Udaleko idazkaria. administrazio-kontratua.
Susana Garro Ibiricu. Administrari-ofiziala (Diruzaintza). Funtzionarioa. 5. gradua.
Ana Belén Landa Elizalde. Administrari laguntzailea. Aldi baterako lan-kontratudunak.
José Antonio Jiménez Ibiricu. Zerbitzu anitzetako enplegatu, ordena publikoaren ardura duena. funtzionarioa. 6. gradua.
Alberto García Lanas. Zerbitzu anitzetakoa. Lan-kontratudun finkoa.
Santakaran, 2016ko otsailaren 4an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1601443