33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Azkoiengo kultur elkarteetarako diru-laguntzak, 2106. urterako. Oinarriak

Azkoiengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, aurtengo otsailaren 1ean, onetsi zituen Azkoiengo kultur elkarteetarako diru-laguntzen deialdiko oinarriak, 2016. urterako.

Orobat, erabaki zuen informazioa jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-oholean eta herriko ohiko informazio guneetan.

Oinarri horiek interesdunen eskura egonen dira, Azkoiengo Udalaren informazio bulegoan (lehenbiziko solairuan). Ohartarazten da aurkezteko epea 2016ko otsailaren 26ko 19:00etan bukatuko dela.

Aditzera ematen da.

Azkoienen, 2016ko otsailaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1601406