33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2016ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Olaztiko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen Olaztiko Udaleko langileen 2016ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik 210/2015 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Ikusirik 486/2015 Ebazpena, azaroaren 25ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunak zehazten dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Udaleko langileen ordezkari sindikalekin egin beharreko hitzarmena bukatuta.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Olaztiko Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiak, 2016rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Uztailaren 26a: Santa Ana (herriko besta Olaztin).

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 29a: San Migel.

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2016ko lan egutegian.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Udaleko langileendako, lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

Langile bakoitzak 21 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaztiko Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea eta Udal honetako langileen ordezkariei igortzea.

Olaztin, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1601391