33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIBIL

Herrilurren okupazioa

Mendibilgo Kontzejuko Batzarrak, 2015eko azaroaren 25ean egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Mendibilgo 1. poligonoko 68 lurzatian herrilurren 50 m²-ren okupazioa baimentzea, erlauntzak paratzeko, eztia eta erlezaintzako beste zenbait produktu ekoizteko xedez. Alberto Montoya Mendiguía da sustatzailea.

2. Aipatu okupazioa gobernatuko duen baldintza-agiria onestea.

3. Espedientea 15 egunean edukitzea jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 215. artikuluan aurreikusitako tramitazioari jarraikiz, eta behar den iragarkia Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzeko agintzea.

Mendibilen, 2016ko otsailaren 4an.–Kontzejuko burua, Eloy Flamarique Flamarique.

Iragarkiaren kodea: L1601424