2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Hirigintzako kontsulten tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena
Mendigorriko Udalak, 2015ko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako kontsulten tasak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza onetsia jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 17an, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsirik gelditu da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendigorrian, 2016ko otsailaren 3an.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.
“ORDENANTZA FISKALA, MENDIGORRIKO UDALEKO HIRIGINTZAKO KONTSULTEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
1.–Izaera eta zergapeko egintza.
Udaleko aholkulariek partikularrei aholkularitza teknikoa emateagatik ezartzen den tributua: halakotzat ulertzen da hirigintzako kontsultengatik eta Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak tramitatzen dituen hirigintzako txostenengatik ordaintzen den tasa.
2.–Subjektu pasiboak eta erantzuleak.
Tributu honen subjektu dira kontsultak egiten dituzten interesdunak, eta Tafallako Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoari txostenak eskatzen dizkiotenak, Mendigorriko aferetarako.
3.–Salbuespenak.
Ez da salbuespenik onartuko zerga honi dagokionez.
4.–Murriztapenak eta hobariak.
Ez da aplikatuko murriztapenik edo hobaririk batere zerga honetan.
5.–Zerga oinarria.
Hauxe da zerga oinarria: egindako kontsultengatik Tafallako Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak fakturatzen duen zenbatekoa.
6.–Tasa.
Zerga oinarriaren ehuneko ehuneko tasa finkatu da.
7.–Zergaldia eta sorrarazpena.
Tasa hau ez da aldian behingoa.
Tafallako Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak kontsultari edo txostenari bukaera emandakoan sorraraziko da hirigintzako zerbitzuengatiko tasa.
8.–Onespen eguna.
Ordenantza hau 2015eko azaroaren 20ean onetsi zuen hasiera batean Mendigorriko Udalak, jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean eta behin betiko onetsi da, aldi hori iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe.
9.–Indar hartzea.
Ordenantza honek indarra hartuko du eta aplikatzen hasiko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen den egunean.”
Iragarkiaren kodea: L1601410