33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko plantilla organikoa, Vicente Fontán Udalaren Musika Patronatuarena eta Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Patronatuaren plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1601374