2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa. Behin betiko onespena
Leringo Udalak, 2016ko otsailaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa, 1. poligonoko 406 eta 407. lurzatien lerrokaduretan, zehazki Leringo Abadejo kaleko 32. eta 34. zenbakietan. Sustatzailea M.ª Ángeles Suescun Maestu da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako aldaketaren testua.
Lerinen, 2016ko otsailaren 5ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.
ERANSKINA
Aldaketa Leringo Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan
Aldaketa Leringo katastroko 1. poligonoko 406 eta 407. lurzatien lerrokaduren erregularizazioan datza, Abadejo kaleko 32. eta 34. zenbakietan.
Leringo katastroko 1. poligonoko 406 eta 407. lurzatien lerrokaduren determinazio xehakatuak, Abadejo kaleko 32. eta 34. zenbakietan.
1. poligonoko 406 eta 407. lurzatien lerrokaduren aldaketak hau dakar: 407. lurzatiak 6,7 m² lagako ditu eta, trukean, 406. lurzatiak kalearen 3,6 m² okupatuko du. Aldaketa egin ondoren 407. lurzatia 71,91 m² egitetik 65,21 m² egitera pasatuko da, eta 406. lurzatia 109,38 m² egitetik 112,98 m² egitera. Indarrean diren egungo determinazioak mantentzen dira.
Kudeaketa
Lerrokaduren erregularizazioa eraispenaren ondoren ukituriko lurzatiak itxi aurretik egingo da.
Titularrek berrurbanizatu egin beharko dituzte bai zoladura eta bai ukitua gera daitekeen edozein zerbitzu ere (argiteria publikoa, indarra, hornidura, saneamendua...).
Iragarkiaren kodea: L1601444