2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Aldaketa xehakatua Larragako Udal Planean eta xehetasun azterlana U2 Iparra unitateko P-3 eta P-4 lurzatietan. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2015eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, eta Alkatetzak otsailaren 5ean emandako 11/2016 Ebazpenaren bidez, hurrenez hurren, hasiera batean onetsi du Aldaketa xehakatua Larragako Hirigintzako Udal Planean (hirigintzako araudiaren 71. artikulua), eta xehetasun azterlana U2 Iparra unitateko P-3 eta P-4 lurzatietarako (katastroko 1. poligonoko 1392 eta 1383 lurzatietakoa), Ctra. La Balsa kaleko 47an 49an. Jose Ángel Rodríguez Hermoso de Mendozak eta Elena Alfarok sustatua.
Bi espedienteak jendaurrean egonen dira hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikuluari eta 76. artikuluan 74. artikuluari, hurrenez hurren, dagokienez ezarritakoari jarraikiz.
Larragan, 2016ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1601434