2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen 2016ko egutegia
Deikazteluko Udaleko alkatetzak ebazpena eman du 2015eko abenduaren 31n. Hona hemen haren testua:
Ikusirik 210/2015 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Deikazteluko Udalaren bulegoetan 2016an izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 16a: San Isidro (herrian jai).
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Abuztuaren 23a, 24a, 25a, 26a eta 27a: herriko festak.
–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
Bigarrena.–Deikazteluko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:
1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
2. Zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei ez zaie aplikatuko artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.
Hirugarrena.–Deikazteluko Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ra arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Deikazteluko Udalaren iragarki oholean ere.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Deikazteluko Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.
Deikaztelun, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Javier Oteiza Gurucharri.
Iragarkiaren kodea: L1601402