2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Udal tasa, prezio publiko eta zergei dagozkien ordenantza fiskalen aldaketa, 2016ko ekitaldirako. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2015eko abenduaren 23an egindako bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea udal tasa, prezio publiko eta zergei dagozkien ordenantza fiskalen aldaketa 2016ko ekitaldirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Baztanen, 2015eko abenduaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1601415