2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Blue Agro Chemicals, SL. Jarduera: jarduera eta exekuzio proiektua, solteko gai solidoak nahasi, bahetu, ontziratu eta aldi baterako biltegiratzeko lerroa ezartzeko. Tokia: Aranoko 1. poligonoko 20. lurzatia (5. nabea).
Aranon, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.
Iragarkiaren kodea: L1601429