33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdi publikoa, 2016an taxi-bonuaren banakako gizarte laguntzak jasotzeko

Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko otsailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen onestea banakako gizarte laguntzen deialdi publikoaren oinarriak, 2016an taxi-bonuen bidez aukerako garraiobidea emateko garraio kolektiboetan sartzeko arazo larriak dituzten pertsonei, haiendako egokituak dauden ibilgailuetan ibiltzeko.

Oinarrien xedea.–Deialdi honen xedea da banakako gizarte laguntzen funtzionamendurako eta kudeaketarako oinarriak ezartzea, taxi-bonuen bidez aukerako garraiobidea emateko garraio kolektiboetan sartzeko arazo larriak dituzten pertsonei, haiendako egokituak dauden ibilgailuetan ibiltzeko, 2016an.

Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 5.000,00 euro, Antsoaingo Udaleko gastuen aurrekontuko 1-23991-4820016 kontu-sailaren kontura finantzatuko direnak.

Oinarriak hartzeko tokia: Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorra, Udaletxeko plaza, 1; edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: www.ansoain.es.

Eskabideak aurkezteko epea: Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lehen egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea eta haren indarraldia bukatu arte iraunen du, hau da, 2016ko abenduaren 31a arte.

Eskaerak aurkezteko tokia.–Antsoaingo Udaleko Erregistro Orokorra eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren gainerako erregistroak.

Antsoainen, 2016ko otsailaren 4an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1601430