2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRASOAÑA
2018 m²ren aldi baterako okupazioa, Larrasoañako herrilurretako Esteribarko 21. poligonoko 266. lurzatian. Hasierako onespena
2015eko irailaren 24an, Larrasoañako Kontzejuko osoko bilkura modu baliozkoan eraturik, kideen legezko gehiengo absolutuaren bidez, honako hau erabaki zen:
–Afektatzeko hasierako erabakia, 2018 m²ren aldi baterako okupazioa egiteko Larrasoañako herrilurretako Esteribarko 21. poligonoko 266. lurzatian, D800 mm Hoditeria Egonkortzeko Proiektua Larrasoañan (III. Fasea) AM273195a izeneko lanek aldi baterako okupatu beharreko azalera izan dadin. Lanen xedea da ezponda ezegonkorraren drainadura mantentzea, euriak hoditeria kaltetu duten mugimenduak sorrarazi baititu. Iruñerriko Mankomunitateak sustatu du, eta bost hilabeteko epean egingo dela aurreikusten da.
–Argitaratzea eta jendaurrean egoteko epe bat zabaltzea.
Larrasoañan, 2016ko urtarrilaren 10ean.–Kontzejuko burua, Argiloa Mangado.
Iragarkiaren kodea: L1601338