4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 1075/2015 judizioa, delitu arinen gainekoa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
“Tafallan, 2015eko abenduaren 28an.
Ana José Añón Montón andreak, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko ordezko epaileak, maula baten ondorioz bideratu diren delitu arinei buruzko 1075/2015 judizioaren auto hauek aztertu ditu. Honako hauek izan dira alderdiak: Fiskaltza, akzio publikoa ordezkatuz; Karima Karkach Belabdi andrea, salatzaile gisa; eta Yefferson Vivas Vielma jauna, salatu gisa. Epaileak, Konstituzioaren 117. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ondokoa eman du:
84/2015 epaia.
Epaitza: Yefferson Vivas Vielma jauna kondenatzen dut, Zigor Kodearen 248. eta 249. artikuluetan adierazitako delitu arinaren (maula) egilea den aldetik, 50 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota, hain zuzen (guztira, 300 euro). Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ordaindu gabe uzten dituen bakoitzeko, egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Halaber, Karima Karkach Belabdi andreari 100 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, erantzukizun zibilaren kontzeptu gisa, eta prozedurako kostuak ere ordaindu beharko ditu.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.
Epai honen kontra apelazio-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua. Horretarako idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost eguneko epean, epai hau jakinarazten denetik hasita.
Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Jakitera ematea. Epai hori eman duen epaileak hura irakurri eta argitaratu du, jendaurreko entzunaldia egiten ari zela, epaiaren datako egun berean, eta horren fede ematen dut.”
Eta Yefferson Vivas Vielmari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Tafallan, 2016ko urtarrilaren 22an.–Amparo Esparza Irigoyen andrea, Justizia Administrazioaren letradua.
Iragarkiaren kodea: J1600869