31. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 181/2015 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan 181/2015 prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

15/2016 epaia.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 19an.

Carlos Martins Pires jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 181/2015 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Karcher SAk sustatu du, Miguel Leache Resano prokuradore jaunak ordezkatuta eta Gustavo A. Gómez Ferré legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean diren Comercial Eransus SLren eta Fermin Eransus Jurio jaunaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Epaitza:

Baiesten dut auzitegietako prokuradore Leache jaunak, Karcher SAren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda, Comercial Eransus SLren eta Fermín Eransus Jurio jaunaren aurka, eta azken horiek kondenatzen ditut 67.756,33 euro ordaintzera, solidarioki, bai eta prozesuko kostuak ere.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Comercial Eransus SLri eta Fermín Eransus Juriori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Resurrección Ganuza Jacoiti.

Iragarkiaren kodea: J1600799