2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Ondasun higiezinen trukaketarako gonbidapena
Beireko Udalak 2016ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondotik, eta Herriko osasun kontsultategirako ibilgailuen bidea egiteko lekua erdiesteko xedez, jendaurrean gonbidapena egiten da helburu horretarako egokiak diren ondasun higiezinen eskaintzak aurkezteko ondasun higiezinen trukaketarako, eduki hauekin bat:
Entitate esleipen egilea: Beireko Udaleko osoko bilkura.
Trukaketa kontratuaren xede den udal finka: Hiri lurzoru finkatuko 2. poligonoko 155.3 lurzatiaren 60,50 m², Beireko Udal Planeko UEX1 unitatean.
Tramitazioa, eta esleitzeko prozedura eta modua: arrunta, irekia eta lehiaketa bidezkoa.
Pleguen eta espedientearen argitarapena: Beireko Udalaren bulegoetan adierazita egongo dira jendaurreko egun guztietan.
Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: Beireko Udalaren Erregistro Orokorrean, Udaletxe plazako 1ean baitago, Beiren.
Aurkezteko epea: iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogei egunetan.
Proposamen eredua: baldintzen agirian adierazitakoak.
Proposamenak noiz irekiko diren: Beireko Udaletxeko bilkura aretoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Beiren, 2016ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Germán Bezunartea Oroz.
Iragarkiaren kodea: L1601335