4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Gizarte Segurantza, 904/2015
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 904/2015 prozesuan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Xabier Belascoain Ichaso jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio epaiaren aurka erregutze-errekurtsoa jartzen ahal duela bost eguneko epean eta hurrengo komunikazioak bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta epai honen aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 22an.–Justizia Administrazioaren letradua, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1600880