31. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2016ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Beireko Udal Plan Orokorrean aldaketa egitea, Beireko Udalak sustaturik. Ezarritako unitateetako determinazio xehakatuei dagokie, agiri honen arabera: “Beireko Udal Plan Orokorrean aldaketa. Herriko osasun kontsultategirako bidea egitea –Hiri jarduerako plan berezia– 2016ko urtarrilean Juan Cruz Lasheras Guilzu eta Tomás Urmeneta Fernández arkitektoek egina.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Beiren, 2016ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Germán Bezunartea Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1601333