31. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 594/2015 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Puyko Andre Maria kaleko 9-11ko jabeen elkarteak eskaturik, Consuelo Avizanda Maisterraren jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen aurka, 3.462,29 euroren erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Bukatutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Puyko Andre Maria kaleko 9-11ko jabeen elkarteak eskaturik bideratu dena Consuelo Avizanda Maisterraren jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen aurka, 3.462,29 euro erreklamatzeko, gehi kostuak.

Alderdi demandatzaileari igortzea, demanda betearazlea egin dezan, bidezko bada; jakinarazten zaio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea beharko duela baldin eta abiarazitako betearazpenaren diru kopurua 2.000 eurotik gorakoa bada (PZLaren 539.1 artikulua).

Zorduna kondenatzea elkarte eskatzailearen abokatuak eta prokuradoreak sorrarazitako zerbitzu-sariak eta eskubideak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.

Eta Consuelo Avizanda Maisterraren jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1600808