4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua. 571/2015 erregutze-errekurtsoa
Aditzera ematen da sala honetan 571/2015 erregutze-errekurtsoa tramitatzen ari dela, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko 912/2014 kaleratze-prozeduraren ondoriozkoa, eta 2016ko urtarrilaren 20an epaia eman zela. Prozedura kaleratze baten erreklamazioa dela-eta abiarazi zen.
Eta Unicopy Servicios Universitarios SLri eta Diseño Impresión Navarra SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaie eskura dutela haren kopia bat sala honetako Idazkaritzan.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 22an.–Justizia Administrazioaren letradua, Sagrario Sánchez Equiza.
Iragarkiaren kodea: J1600871