3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
H/31/02878 NL/sr espedientea. Jendaurreko informazioa
Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko espedientea.
Kontzesioaren titularra: Luis Antonio Otermin Elcano.
Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.
Amaitu beharreko emaria: 2 l/s-koa.
Tokia: Azpilkuetako Larro alderdia.
Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).
Xedea: energia elektrikoa sortzea etxebizitza baterako.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Ofizioz ireki zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubideak amaitzeko espedientea, baimena ez delako erabiltzen: Luis Antonio Otermin Elcanoren izenean inskribatutako aprobetxamendua, gehienez ere 2 l/s-koa, izenik gabeko iturburu batean, Larro alderdian, Azpilkuetan, Baztango udal mugapean (Nafarroa), etxebizitza baterako energia elektrikoa sortzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko urtarrilaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1600993