31. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-A-88

Pedro José Elizondo Larrañetak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Ibilgua: Irati ibaia.

Hargunearen udalerria: Orbaizeta (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,004 l/s.

Aldiuneko emaria, gehienez ere: 2,2 l/s.

Hargunearen koordenatuak: ETRS 89, UTM-30, X: 644506, Y: 4759812.

Xedea: ureztatzea.

Ura ibaiaren eskuinaldetik hartuko da, ura ureztatu beharreko tokiraino eramanen duen motoponpa baten bidez: 0,025 hektareako baratzea da, 2. poligonoko 886. lurzatian dagoena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko urtarrilaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1601395