31. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian (BBBPB), BBBPBko 280. etxesaileko 1105., 1106., 1107. eta 1108. lurzatietako beheko solairuko lerrokadurari dagokionez. Jendaurreko aldia

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko urtarrilaren 22ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian (BBBPB), BBBPBko 280. etxesaileko 1105., 1106., 1107. eta 1108. lurzatietako beheko solairuko lerrokadurari dagokionez.

Proiektuak proposatzen du beheko solairuko lerrokadurak aldatzea aipatutako lurzatietan (Yanguas y Miranda kalea, 1-3-5-7), fronte arkitektoniko jarraitu bat zehazteko, kanpoko eremu publikoa behar bezala osatzeko 1442. lurzatiaren parean (fatxada Queiles pasealekura begira). Tatiana Pérez Ibáñez da sustatzailea, Campo y Manero Arquitectos SLPk prestatutako proiektuaren arabera.

Alegazioak aurkezteko epea: hilabetea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko bertze toki batzuk: Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, Udalaren iragarki oholean eta web orrian: www.tudela.es.

Espedientea Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro orokorraren bidez. Bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean (38.4 artikulua) onarturiko edozein baliabide erabil daiteke horretarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1601187