2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
2016. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Leitzako Udalak 2016ko otsailaren 9an egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Leitzako Udalaren 2016. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Leitzan, 2016ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1601585