31. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean Antsoaingo Udalak behin betiko onetsi dituen ordenantza fiskalei eta prezio publikoei buruzko arauen testu osoak. Aipatu ordenantza fiskalen eta arauen aldaketek 2016ko urtarrilaren 1etik dute indarra, eta onetsi egin dira haien kontra inork ez baitu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik jaso jendaurrean egon diren epean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez. Hasierako onespenaren iragarkia 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an.

Antsoainen, 2016ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

0. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

Xedea.

1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Tributuen zein zuzenbide publikoko beste diru-sarreren diru-bilketa ordenantza honen V. kapituluan ezarritakoarekin bat eginen da, betiere gainerako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoen gaineko arauetan aurreikusitako berezitasunak kontuan hartuta.

Ordenantza honetan espres xedatua ez den orotan, edo, indarra duen araudian aldaketak egitearen poderioz, eduki batzuk indarrik gabe gelditzen badira, zuzenean aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen aginduak, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrarenak eta horiek garatzeko erregelamenduenak. Lege edo erregelamendu mailako aginduetara bidalita egindako oharrak arau horietan une bakoitzean indarra duten edukien gainekoak direla ulertuko da.

Zergaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea.

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere –halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan–, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen dira aplikatu foru lege batean espresuki ezartzen diren hobari fiskalak baizik, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergapeko egintzaren edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza fiskalak Antsoaingo udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik beretik indargabetu edo aldatzen diren arte.

II. KAPITULUA

Zerga harremanaren elementuak

Zergapeko egintza.

4. artikulua. Zergapeko egintza izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zergapeko egintzaren zehaztapena, lokabetasunerako arrazoiak zein diren eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den aipatuz.

Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zergapeko egintzak jarraitutasunez gertatzen badira.

5. artikulua. 1. Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridikoa da, Legearen arabera zerga-prestazioak betetzeko obligazioa duena, zergaduna edo haren ordezkoa izateagatik.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, Legearen arabera zergapeko egintzatik sortutako tributuaren zama bere gain hartzen duena.

Zergadunaren ordezkoa da, Legearen aginduaren ondorioz, haren ordez zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera behartuta dagoen subjektu pasiboa.

2. Zergapeko egintza bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.

Zerga harremanaren aldaezintasuna.

6. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatu.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen udal administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.

Helbide fiskala.

7. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea bere ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, bere egoitza soziala, betiere bertan baldin badago zentralizatua haren administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokira igorriko dira afera horiek.

Udal administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatu ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, tributu administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzen dezake subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria.

8. artikulua. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

9. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitza, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

Kuotaren zehaztapena.

10. artikulua. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

a) Horretarako ezarritako kopuru finkoa.

b) Tarifa bat aplikatzearen ondoriozko kopurua.

c) Bi prozedura horiek batera aplikatzearen ondoriozko kopurua.

d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatzearen ondoriozko kopurua.

e) Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarriaren zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banaketa irizpideei jarraituz, eta horren ondoriozko kopurua.

Tributu-zorra.

11. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu-kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galda daitezkeen errekarguak.

b) Berandutze interesa, sorrarazten den aldi horretan indarra duena.

c) Tributuei buruzko 13/2000 Lege Orokorraren 52. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamenduko errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Erantzukizuna tributu-zorra ordaintzean.

12. artikulua. Erantzukizuna tributu-zor osoari dagokiona izanen da, zehapenak kenduta. Ordea, premiamenduko errekargua bakarrik eskatzen ahalko zaio erantzuleari Ordenantza honen 17. artikuluaren 1) atalean araututako kasuan.

13. artikulua. Tributuei dagokien arau-hauste baten egile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

14. artikulua. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute entitate horien tributu obligazioetan, bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

15. artikulua. 1. Pertsona juridikoek burututako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, horiei dagozkien egitekoak ez badituzte burutu, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute. Halaber, administratzaileek erantzun beharko dute subsidiarioki, beren jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoek ordaindu gabeko tributu obligazioen kasuan.

2. Porroten, lehiaketen, elkarteen, edo, oro har, edozein entitateren sindikoak, esku-hartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, egoera horien aurretik sorrarazi eta subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen tributu obligazioak arras bete daitezen.

16. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatu ahalko zaie horietako edonori.

17. artikulua. 1. Tributu-zorra ordaintzeko jardute administratiboa erantzuleengana bideratu ahal izateko, egintza administratibo bat egin beharko da, non erantzukizuna adieraziko baita eta horrek noraino hartzen duen zehaztuko, interesdunari entzutea eman eta gero. Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, eta une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen dira.

Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio, ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ez badu, premiamendu bidezko diru-bilketak aurreikusten duen %20ko errekarguari ere erantzun beharko dio, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.

2. Jardute administratiboa erantzule subsidiarioengana bideratu ahal izateko, aurretik adierazi beharko da zordun nagusiari kobratu ezin izan zaiola, ezta gainerako erantzule solidarioei ere, hori guztia adierazi aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak galarazi gabe.

Tributu-zorraren iraungipena.

18. artikulua. 1. Pertsona fisikoen edo juridikoen ustiapen eta jarduera ekonomikoen ondorioz sortutako tributu-zorrak eta erantzukizuna, edo Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 25. artikuluan aipatzen diren entitateenak, eskatzen ahalko zaizkie haien titulartasunean edo jardunean (edozein kontzeptu dela bide) haien ondorengo direnei. Erantzukizun hori ezin zaio eskatu enpresa horien elementu solteak erosten dituztenei, salbu eta elementu solte horien erosketak (eroslea pertsona bakarra nahiz batzuk izanik) aukera ematen badio ustiapenari edo jarduerari jardunean segitzeko.

2. Eskuratzailearen erantzunbeharrak ez dio pagatu beharra kentzen eskualdatzaileari. Biak dira horren erantzule solidarioak. Erantzukizuna eskatzeko prozedura ordenantza honen 17.1 artikuluan ezartzen da.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

19. artikulua. Tributu-zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu delako.

c) Ordainezintasuna frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

20. artikulua. 1. Edonola ere, lau urteko epean preskribituko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Tributu-zorra likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, eskubide hori sorrarazi zen egunetik hasita.

b) Likidaturiko tributu-zorren ordainketa eskatzeko ekintza, non epea hasiko baita borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunean.

c) Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, non epea hasiko baita arau-hausteak gauzatu ziren egunean.

2. Orobat, lau urteko epean preskribituko da beharrik gabe egindako ordainketa atzera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, non epea hasiko baita ordainketa egiten den egunean.

3. Preskripzioa eteten denean, etendura gertatzen den egunean hasiko da lau urteko epea.

21. artikulua. 1. Aurreko artikuluaren 1. atalak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

a) Edozein administrazio-ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortu, erregularizatu, ikuskatu, segurtatu, egiaztatu, likidatu edo jasotzeko asmoz.

b) Edozein erreklamazio edo errekurtso paratzen bada.

c) Subjektu pasiboak tributu-zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

2. Aurreko artikuluaren 2. atalaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da diru-sarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fedemailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko udal administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.

22. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.

23. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimengabezia egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu-zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.

Gerora etorritako kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez badago, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen ordainezintasuna deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

III. KAPITULUA

Tributuen arloko arau-hausteak eta zehapenak

Tributuen arloko arau-hausteak.

24. artikulua. 1. Tributu arloko arau-hausteak dira, bai ordenantza honetan bai toki entitateen ogasuna arautzen duten gainerako legezko xedapenetan azaldu eta zehatzen diren ekintzak eta ez-egiteak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.

2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako ekintzak edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3. Legez arau-haustetzat hartzen diren egintzek edo egin gabe utzitakoek honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan jarduteko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbesteko kasua delarik.

c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, botoa gorde zutenentzat edo erabakia hartu zeneko bileran egon ez zirenentzat.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo gainerako behartuen tributu egoera erregularizatzean, tokatzen diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutza korritua eskatuko da.

5. Toki administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdizio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta ez dio administrazio prozedurari segidarik emanen agintari judizialek epai sendoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Fiskaltzak espedientea itzultzen ez duen bitartean.

Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6. Deliturik antzematen ez bada, toki entitateak segida emanen dio zehapen espedienteari epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.

25. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

26. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeaketan edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu-obligazio edo betekizunak ez konplitzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

27. artikulua. Arau-hauste larriak honako hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu-zor osoa, edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulkinak bidegabe baliatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio jardunbidearen bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.

Zehapenak.

28. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da zerga kuotaren, ordaindu gabeko kopuruen eta bidegabe lorturiko onura edo itzulkinen zenbatekoaren gainean.

29. artikulua. 1. Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52ra bitarteko zehapena izanen du.

2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,50etik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

3. Arau-hauste larriei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik 150era bitartekoa, 31. artikuluan aipatutako gutitzea deusetan galarazi gabe.

Orobat, zilegi izanen da berandutze interesak eskatzea borondatezko epea bukatu eta zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko denboragatik.

Zehapenen graduazioa.

30. artikulua. Arau-hauste soilei dagozkien zehapenen graduazioa. 1) Tributu zehapenak graduatzeko honako hauek hartuko dira kontutan:

a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin diren. Hori horrela ulertuko da subjektu arau-hauslea tributuzko arau-hauste soila egiteagatik zehatu dutenean, administrazio-ebazpen irmoaren bitartez, espedientearen xedea den arau-haustea noizkoa izan eta bost urte lehenagoko aldian. Inguruabar hori gertatuz gero, gutxieneko zehapenaren portzentajea handituko da, zenbat eta aurreko bost urteetan egindako arau-hauste soilengatik irmoki ezarritako zehapen bakoitzari dagokion gehieneko zehapenaren portzentaje jakin batek jotzen duen kopurua, betiere ondoko irizpideekin bat:

–Aurretik arau-hauste bat izanez gero: %25.

–Aurretik bi arau-hauste izanez gero: %35.

–Aurretik hiru arau-hauste izanez gero: %45.

–Aurretik lau arau-hauste edo gehiago izanez gero: %50.

–Zehapen irmoa bestelako tributu arau-hauste bat baina zehatzen denaren izaera berekoa egiteagatik bada, zehapenari %15 gehituko zaio, eta %10, mota bereko arau-hauste bakoitzeko bi edo gehiago badira, betiere, %50 gehienez gehitu ahal delarik.

b) Toki entitatearen ikerketa lanei trabak jarri, uko edo aurka egin zaien. Hori horrela ulertuko da tributudunek, behar bezala jakinarazita eta ohartarazita, ez badiete erantzuten Udal Administrazioak tributuez bezainbatean garrantzia duten datu, txosten edo aurrekariak eskatzeko egindako errekerimenduei. Inguruabar hori gertatuz gero, aurreikusitako gutxieneko zehapenari gehieneko zehapenak zenbat jo eta horren %20tik %40ra bitartean gehituko zaio.

c) Arau-hausterako iruzurrezko baliabideak erabili diren edo hura beste pertsona baten bitartez egin den. Honi dagokionez, nagusiki honakoak hartuko dira iruzurrezko bidetzat: kontabilitatean funtsezko irregulartasunak izatea eta faktura, frogagiri edo beste agiri faltsu edo faltsutuak erabiltzea. Inguruabar hori gertatuz gero, aurreikusitako gutxieneko zehapenari gehieneko zehapenak zenbat jo eta horren %25 gehituko zaio.

d) Formazko edo laguntza emateko betebeharrak nork bere kabuz bete ez ote duen edo berandu bete ote duen. Inguruabar hori gertatuz gero, aurreikusitako gutxieneko zehapenari gehieneko zehapenak zenbat jo eta horren %5 gehituko zaio –betebeharra betetzean hiru hilabetetik gora berandutu ez bada–, %10 –berandutzea hiru hilabetetik seira bitartekoa bada–, eta %15 –berandutzeak sei hilabetetik gora jotzen badu–.

e) Zerga kudeaketarako zer-nolako munta duten eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, ez betetzeak eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak.

2) Graduazio-irizpideak aldi berean aplika daitezke. Ezarri beharreko zehapenak zenbat jotzen duen zehazteko, gutxieneko zehapenari aurreko ataletan aplikatzetik sortzen diren zenbatekoak gehituko zaizkio, betiere hortik ateratako zenbatekoak ezin izanen dituelarik gainditu legeek aurreikusitako gehieneko zenbatekoak.

31. artikulua. Arau-hauste larriei dagozkien zehapenen graduazioa.

1) Tributu arloko arau-hauste larriek eragindako zehapenak kasuan-kasuan graduatuko dira, betiere ondoko irizpideekin bat:

a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin diren. Hori horrela ulertuko da subjektu arau-hauslea tributuzko arau-hauste larria egiteagatik zehatu dutenean, administrazio-ebazpen irmoaren bitartez, espedientearen xedea den arau-haustea noizkoa izan eta bost urte lehenagoko aldian. Inguruabar hori gertatuz gero, zehapenaren portzentajeari 10 puntu gehituko zaizkio tributu berari dagokion tributu arloko arau-hauste larria egiteagatik ezarritako zehapen irmo bakoitzeko, eta 5 puntu, beste tributuei dagokien tributu arloko arau-hauste larria egiteagatik ezarritako zehapen irmo bakoitzeko. Zehapenaren portzentajearen gehikuntza ezin izanen da 10 puntu baino gutxiagokoa izan, ezta 50 baino gehiagokoa.

b) Toki entitatearen ikerketa lanei trabak jarri, uko edo aurka egin zaien. Horrelakotzat joko da tributudunek, behar bezala jakinarazita eta ohartarazita, ez erantzutea Udal Administrazioak egindako errekerimenduei, haien tributu-egoera erregularizatzeko abiatutako egiaztapen- eta ikerketa-jarduketetan, baldin eta horietan agerian gelditzen bada arau-hauste larriak egin dituztela. Halako inguruabarrak gertatuz gero, zehapenaren portzentajea 10etik 50 puntura bitarte gehituko da, ondoko irizpideekin bat:

–Subjektu pasiboak behin eta berriz uko egiten badio prozeduran zehar eskatu dizkioten eta tributuez bezainbatean garrantzia duten datu, txosten edo aurrekariak aurkezteari, eta, horren ondorioz, Udal Administrazioak ezin badu eskatutako informazioaren berri izan, zehapenaren portzentajea 30etik 40 puntura gehituko da.

–Subjektu pasiboa ez bada dena delako organoaren aurrean agertzen, gutxienez horretara hiru aldiz deitua izan eta gero, zehapenaren portzentajea 20tik 30 puntura gehituko da. Baldin eta behin eta berriz ez agertzeagatik, egoera tributuduna bertan egon gabe erregulatu behar bada, zehapenaren portzentajea 40tik 50 puntura gehituko da.

–Kontra, uko edo traba egiteari dagokionez aurrekoez besteko kasuetan, zehapenaren portzentajea 10etik 30 puntura gehituko da.

c) Arau-hausterako iruzurrezko baliabideak erabili diren edo hura beste pertsona baten bitartez egin den. Honi dagokionez, nagusiki honakoak hartuko dira iruzurrezko bidetzat: kontabilitatean funtsezko irregulartasunak izatea eta faktura, frogagiri edo beste agiri faltsu edo faltsutuak erabiltzea. Halako inguruabarrak gertatuz gero, zehapenaren portzentajea ondoko irizpideekin bat gehituko da:

–20tik 45 puntu bitartean, kontabilitatean funtsezko irregulartasunik izanez gero.

–25etik 40 puntu bitartean, faktura, egiaztagiri edo bestelako agiri edo euskarri faltsurik edo faltsuturik erabiliz gero. Hori ez da horrela interpretatuko, faltsututako agiriek edo euskarriek batera hartuta, horien eraginak atzemandako tributu-zorraren %10 baino gutxiago jotzen badu.

–35etik 50 puntu bitartean, arau-haustea beste norbait tarteko dela egin bada. Irizpide horiek zein bere aldetik hartuko dira kontuan, eta zein bere kabuz aplikatuko dira zehapenaren portzentajean zenbat gehitu behar den zehazteko. Zehapenaren portzentajean gehitu beharreko zenbatekoa gehikuntza guztiak batuta zehaztuko da, hori, gehienez ere, 75 puntu izaten ahalko delarik.

d) Aitorpenik aurkeztu ez ote den edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztu ote diren, horrek tributu-zorra gutxitzea badakar berekin. Horrelakotzat joko da horregatik Udal Administrazioari tributu-zorra zehazteko beharrezkoak diren datuak ezkutatzea, eta horrek zorra gutxitzea badakar berekin, eta horrela ulertuko da, nahiz eta Administrazioak datu horien berri izaten ahal duen, dela hirugarrenen adierazpenen bitartez dela zehapenari dagokionaz besteko tributu-kontzeptuen gainean subjektu arau-hausleak egindako adierazpenen bidez, eta datuak kontabilitatean jasota egonda ere. Inguruabar hori gertatuz gero, arau-hauste larri baten kasuan, zehapenaren portzentajea 10 eta 25 puntu artean gehituko da, eta hori ezkutatutako datuek zenbatean gutxitu tributu-zorra eta horren arabera zehaztuko da, ondoko irizpideekin bat:

–%10 edo gutxiago gutxituz gero: igoerarik ez.

–%10 baino gehiago eta %25 baino gutxiago gutxituz gero: 10 puntu gehiago.

–%25 baino gehiago eta %50 baino gutxiago gutxituz gero: 15 puntu gehiago.

–%50 baino gehiago eta %75 baino gutxiago gutxituz gero: 20 puntu gehiago.

–%75 baino gehiago gutxituz gero: 25 puntu gehiago.

Ez da halakorik kontuan hartuko subjektu arau-hausleak bere aitorpenean tributu-zorra zehazteko beharrezkoak diren datu guztiak adierazi eta tributu-arauak oker aplikatu dituelako gutxitu bada zorraren zenbatekoa. Inguruabarra ez da, ezta ere, kontuan hartuko jokamoldea ordenantza honen 27. artikuluaren c) letran arau-hauste larritzat tipifikatutakoa denean.

2) Graduazio-irizpideak aldi berean aplika daitezke. Ezarri beharreko zehapenak zenbat jotzen duen zehazteko, gutxieneko zehapenaren portzentajeari aurreko ataletan xedatutakoa aplikatzetik sortzen diren portzentaje-puntuak gehituko zaizkio. Graduatzeko irizpideak gutxieneko diru-zehapenei aplikatuko zaizkie, betiere hortik ateratako zenbatekoek ezin izanen dituztelarik gainditu legeek aurreikusitako gehieneko zenbatekoak.

3) Tributu arloko arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da, subjektu arau-hausleak edo, bertzenaz, erantzuleak adierazten badu egiten zaion erregularizazio proposamenarekin ados dagoela. Murrizketak %40 joko du, bat etortzen badira hala erregularizatze- nola zehapen-proposamenarekin.

Zehatzeko prozedura.

32. artikulua. Tributu arloko zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta beste bat, eta hartan interesdunari entzunaldia emanen zaio.

Zehapenak erabaki eta ezarriko dituzte tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak burutzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berberek.

Zehapena gutitzea.

33. artikulua. 1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da edo preskripzioz.

2. Subjektu arau-hausleak hiltzean, gauzatu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmitituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena ukatu gabe. Inoiz ez zaio zehapenik beste bati transmitituko.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

IV. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

Tributu kudeaketa hasteko moduak.

34. artikulua. Ordainarazpenen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:

a) Aitorpena, aitorpen-likidazioa edo autolikidazioa egitean, edo subjektu pasiboaren ekimenez.

b) Ofizioz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu-aitorpena.

35. artikulua. a) Tributu-aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zergapeko egintza biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.

b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra.

36. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste soiltzat hartuko da eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Aurkezpenaren ondorioak.

37. artikulua. a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago ematea ere bai, eta orobat aurkitu diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpenaren likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

c) Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Tramitatzeko epeak.

38. artikulua. a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza egiteko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora; betiere hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Ikuskatze kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du esan nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesdunei kexa erreklamazioa aurkezteko baimena ematen die.

c) Tramitazio akatsen kontrako kexa erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, akats horiengatik prozedura gerarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo arazoa behin betiko ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak egiten ez badira. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.

Ikerketa eta ikuskapena.

39. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

40. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira, eta orobat ondasunak, elementuak, ustiapenak eta tributua zehazteko beharrezko diren beste aurrekari guztiak, informazioa ematen badute.

41. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zergapeko egintzarekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

42. artikulua. a) Ikuskatze jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

–Eginbidea norena den (izen-deiturak) eta bertan zeren kariaz edo ordezkaritzaz agertzen den.

–Zergapeko egintzaren funtsezko elementuak eta hura subjektu pasiboari atxikitzekoak.

–Bidezko jotzen diren tributu egoerak.

–Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekiko bere adostasuna adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonarik izenpetzen ez badu, dagokion espedientea irekiko da izenburutzat aipatu akta izanen duela, eta bertan subjektu pasiboari bere alegazioak aurkez ditzan hamabortz eguneko epea emanen zaio.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa.

43. artikulua. a) Toki entitateen ikerketa lanari salaketa batek ematen ahal dio hasiera. Salaketa paratzeak ez du galarazten Administrazioari laguntza emateko obligazioa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

c) Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bertzelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.

Ordainarazpenen likidazioa.

44. artikulua. a) Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du: likidazioa eginen da, tributu-zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

b) Behin betikotzat hartuko dira:

–Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

–Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izan.

45. artikulua. a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.

46. artikulua. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

–Haien funtsezko elementuak.

–Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.

–Tributu-zorra ordaintzeko tokia, epea eta modua.

b) Subjektu pasiboari behar bezala jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu-zorra ordaintzera.

c) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu-zorraren ordainketa egiten duenean.

d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza saihestu badute, salbu eta Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.

47. artikulua. Subjektu pasibo baten gaineko ordainarazpenen likidazioa eta diru-bilketa egintza bakarrean bateratzen ahal dira, eta kasu horretan ondokoak eskatuko dira:

–Likidazioan jaso beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, halako eran non bateratzen diren likidazioak oro zehazturik eta banakaturik geratuko baitira.

–Diru-bilketan bereizirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor bateratua.

Autolikidazioa.

48. artikulua. 1) Autolikidazioa aitorpen mota bat da non tributudunak, Administrazioari tributua likidatzeko behar diren datuak eta bertze datu informatibo batzuk jakinarazteaz gain, tributu-zorra zehaztu eta ordaintzeko egin behar diren eragiketak –zorra nondik sortzen den nahiz zenbat egiten duen zehaztekoak– bere kabuz egiten baititu, edo, honela badagokio, itzuli edo konpentsatu behar zaion kopurua zehazten baitu.

2) Tributudunek, baldin eta tributuen ordenantza partikularrek autolikidazio-sistema onartzen badute, tributu-zorraren aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko dute, eta zenbatekoa ordaindu, entitate laguntzaile baimenduen bidez, betiere dagokien ordenantzak zehazten duen epearen barnean.

3) Tributudunek aurkeztutako autolikidazioak behin-behinekoak izanen dira, eta egiaztatzen eta ikuskatzen ahalko dira. Udal Administrazioak, beharrezkoa izatera, behar den likidazioa eginen du, betiere aitorpenean adierazitako datuekin, horri erantsitako agiriekin eta Administrazioak berak dituen aurrekariekin bat. Baldin eta subjektu pasiboak tributuzko arau-haustea egin badu, kasuan kasuko zehapen espedientea irekiko da.

4) Baldin tributudun batek autolikidazio batek bere interes bidezkoak nolabait kaltetu dituela uste badu, autolikidazio hori zuzentzeko eskatzen ahalko du. Subjektu pasiboa likidatu behar zen kuota baino handiago bat ordaintzera bultzatu duen autolikidazioa zuzendu behar izanez gero, Udalak bidegabeko diru-sarrerak itzuliko ditu, bai eta berandutze interesa ere.

49. artikulua. 1) Tributudunek autolikidazio osagarriak edo aitorpen edo jakinarazpen osagarri edo ordezkoak aurkezten ahalko dituzte, horretarako ezarritako epean edo epe hori gainditu eta gero. Azken kasu horretan, garaiz kanpokotzat hartuko dira.

2) Tributudunek aitorpen edo jakinarazpen osagarri edo ordezkoak aurkezten ahalko dituzte, lehenago aurkeztutakoak osatu edo ordezkatzeko, betiere mota batekoak edo bertzekoak diren adierazita.

Zergadunen zentsuak.

50. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

51. artikulua. a) Zergadunen zentsua eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

b) Erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

52. artikulua. Zergadunen zentsuek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

V. KAPITULUA

Diru-bilketa

Printzipio orokorrak.

53. artikulua. Diru-bilketaren kudeaketa da udal ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea.

54. artikulua. a) Diru-bilketa egin daiteke:

–Borondatezko aldian.

–Derrigorrezko aldian.

b) Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko ordainketaren aldian, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere eginbeharra betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

55. artikulua. Udalaren baliabideen bilketa eginen da udal diruzaintzaren edo ezartzen diren banketxeen bidez, halako moduan non kontu-hartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen ahalko baitu.

Borondatezko epean ordainketa geroratu, zatikatu edo konpentsatzeko eskaera aurkeztuz gero, espediente horiek bideratu bitartean ezin izanen da premiamendu aldia hasi. Isun baten kontra errekurtso edo erreklamazioa behar den moduan eta epean aurkeztuz gero, premiamendu aldia ezin izanen da hasi harik eta zehapena administrazio-bidean irmo bilakatu eta borondatez ordaintzeko aldia bukatu arte.

Zorren sailkapena diru-bilketari dagokionez.

56. artikulua. a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu-zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.

b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

c) Jakinarazpen gabeko zorrak dira bana-banako jakinarazpenik behar ez dutenak, subjektu pasiboek aurretik ezagunak dituzten zergadun zentsuetatik datozelako.

Konparaziora, epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuetan, behin zentsu, errolda edo matrikula hartan alta hartuaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez horren berri emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin-berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Norberak likidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordainketa tokia.

57. artikulua. a) Udal administrazioaren aldeko zorren diru-sarrera bertako kutxan eginen da, non eta ordainarazpen bakoitzari dagozkion ordenantza partikularrak espresuki agintzen ez duen diru-sarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako kutxetan egin daitekeela edo egin behar dela.

b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere sartzen ahal da tributu-zorra, ordaindu behar duenak ordenantza honen 62. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiliz.

Ordainketa epeak.

58. artikulua. Tributu-zorrak honela ordainduko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, bana-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketarako epearen lehenbiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean.

3. Subjektu pasiboak berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergapeko egintza sortzen den egunetik aurrera.

Korrituak eta errekarguak.

59. artikulua. 1) Premiamendu aldiaren hasierak berandutze interesak eta epeari dagozkion errekarguak sortuko ditu, betiere borondatezko aldian ordaindu gabe gelditu den zorraren gainean.

2) Tartean eten, geroratze edo zatiketarik izan ez delarik ordaindu gabeko tributu-zorra ordaintzen baldin bada, betiere premiamenduzko probidentzia jakinarazi baino lehen, errekargua %5 izanen da.

3) Behin premiamenduzko prozedura hasita, zorra ordaintzeko ezarritako epea bukatu baino lehen ordainduz gero, premiamenduzko errekargu murritza aplikatuko da, hau da, %10.

4) Premiamendu errekargu arrunta %20 izanen da eta aurreko ataletan aipatu inguruabarretako bat ere ez denean aplikatuko da.

5) Berandutze interesak eta premiamenduzko errekargu arrunta bateragarri izanen dira.

6) Halaber, zordunak premiamenduzko probidentziaren kostuak ordaindu beharko ditu.

60. artikulua. 1. Berandutza korritua galdatuko da egintzaren exekuzioa eteten den kasuetan, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motako luzapenetan ere.

2. Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien diru-sarrerei, haiek epetik kanpo baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, %20ko errekargua ezarriko zaie; horiei bertze zenbait kasutan ezar zitezkeen zehapenak ez zaizkie paratuko, baina bai, ordea, berandutza korrituak. Hala ere, diru-sarrera edo aitorpenaren aurkezpena egiteko borondatezko epea amaitu eta ondoko hiru, sei edo hamabi hilabeteetan egiten bada diru-sarrera edo aurkezten bada aitorpena, errekargu bakarra aplikatuko da, hurrenez hurren %5, %10 edo %15ekoa, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen berandutza korritua eta zehapenak.

Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera galdatzen ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.

Pagatzeko modua.

61. artikulua. Tributu-zorren ordainketa eskudirutan eginen da edo, bertzenaz, efektu tinbratuen bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, ordainketa eskudirutan eginen da.

62. artikulua. 1. Tributu-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Indarra duen dirua.

b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

c) Banku txekea.

d) Kreditu eta aurrezki entitateetan toki entitateak horretarako irekitako kontuetan, transferentzia edo ordainketa gutunaren bidez.

2. Aitzineko atalean erranagatik ere, zilegi da tributu-zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea; horrela, azken hauek subjektu pasiboaren administratzaile lana eginen dute, hark baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitateko diruzaintzari eta aurrekontu eta kreditu entitateari aldez aurretik idatziz jakinaraztea helbideratze hori zein zerga kontzeptutarako den.

Ordainketa geroratzea eta zatikatzea.

63. artikulua. Geroratzea edo zatikatzea eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, zer berme eta bestelako baldintzari iritzi zaien beharrezko, hori dena, udal aurrekontuak betearazteko oinarrietan jasoko da.

VI. KAPITULUA

Errekurtsoak

64. artikulua. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean udal ebazpenen aurka egiteko orokorrean ezarri diren errekurtsoak aurkezten ahal dira, ordenantzak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita.

65. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesdunen eskubidea errekurtsoa aurkezteko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra, Udalaren ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

66. artikulua. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela-eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat aurkezteko, galdatutako kopurua aitzinetik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesdunak ez badu udal diruzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi %25, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

1. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko V. Kapituluko 167.etik 171.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zerga honen zergapeko egintza da udal mugapean zernahi eraikuntza, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe, edo erantzukizuneko aitorpenaren edo hartarako aurretiazko komunikazioaren aurkezpena eskatzen bada, baldin eta Antsoaingo Udalari badagokio lizentzia ematea edo kontrola.

Zergari atxikitako zergapeko egintzatzat har daitezke hauek:

1. Mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

2. Lehendik eginak dauden mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

3. Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak, edozein motatakoak direla ere.

4. Eraikinen barreneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.

5. Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6. Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7. Lur-erauzketak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8. Finken itxiturak.

9. Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10. Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11. Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

12. Zernahi obra, eraikuntza edo instalazio, ahalmen ekonomiko baten adierazgarri diren baliabi ekonomikoen inbertsioak ekartzen dituztenak eta obra lizentziari lotuak, edo erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa behar dutenak.

Salbuespenak

3. artikulua. 1) Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomia erkidegoak, edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

2) Salbuetsirik egonen dira, baita ere, ondoko jabeak dituzten eraikuntzak, instalazioak eta obrak:

a) Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak bere helburuak betetzeko sortu dituen entitate juridikoak, betiere eraikuntzak, instalazioak edo obrak erabilera edo zerbitzu publiko bati loturik badaude.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Uharteko Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

3) Tasa hauek direla medio Telefónica de España SAU enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten bertze entitate, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Antsoaingo Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz bertze pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabe gisa.

5. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatzen dutenak edo eraikuntza, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1. Zerga-oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Kostu erreal eta benetakoa izanen da exekuzio materialari dagokiona, eta horren zati ez dira ez balio erantsia, ez tokiko tributuak edota prezio publikoak eta tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, horiek eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak badira, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina edo beste edozein kontzeptu, hori obra gauzatzeko kostuan hertsiki sartzen ez bada.

Kuota

7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

Sortzapena

8. artikulua. Zerga hau, eraikuntza, instalazioa edo obra hasten delarik sorrarazten da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez den edo erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu ez den.

Zergaren kudeaketa

9. artikulua. 1) Hasiera batean autolikidazio araubidean eskatuko da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, kasu hauetan: tramitazio laburtuko araubideari lotutako lizentziak, tramitazio bereziko lizentzia jakinaraziak eta erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten obrak direnean. Gainerako kasuetan, zerga arloko administrazioak eginen du behin-behineko likidazioa. Obrak bukatutakoan, zerga arloko administrazioaren eskumena izanen da zergaren behin betiko likidazioa egitea, betiere ordenantza honetan aurreikusitako kudeaketa arauekin bat.

2) Autolikidazioaren araubidea aplikatzen den kasuetan, subjektu pasiboek autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorraren III. kapituluan xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena.

Tramitazio laburreko araubideari lotutako lizentzien kasuan edo lizentzia jakinarazien araubide bereziari lotutakoen kasuan eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria. Autolikidazioa ordaintzeak ez dakar berekin lizentzia ematea, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria erretiratu beharra dago, behin bideratu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

Erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezteko eskatzen den obretan, aitorpenarekin edo komunikazioarekin batera autolikidazioko agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, bai eta ordainagiria ere.

3) Subjektu pasiboak aurkezten duen hasierako autolikidazioaren ordainketa edo zerga arloko administrazioak onetsitako hasierako likidazioarena behin-behinekoa izanen da, eta behin betiko ordaindu behar duen kopuruaren konturakoa.

10. artikulua. 1) Nahitaezko lizentzia eman edo erantzukizuneko aitorpena nahiz aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, interesdunek aurkezten duten aurrekontuaren arabera zehaztuko da autolikidazioaren zerga-oinarria edo hasierako likidazioa, betiere dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi badu, hura nahitaezko baldintza denean. Bestelakoetan, udal teknikariek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoaren kostu zenbatetsian oinarrituta.

2) Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatzen bada, eta horren aurrekontuak goiti egiten badu, behin Udal Administrazioak aldaketa onartu eta gero, zergaren likidazio osagarri bat onetsiko da, hasierako aurrekontuaren eta aldatuaren arteko aldea dela eta.

11. artikulua. 1) Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aitzina, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bestelako agiriak, 12.3. artikuluan aipatzen baitira. Tramitatu behar baldin bada jarduera baten abiatzea edo eraikin edo instalazioen lehen erabilera, dokumentazio hori behar den lizentziaren eskaerarekin batera aurkezten ahal da, edo dagokion erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten delarik.

2) Subjektu pasiboak behartuta daude bukatutako eraikuntza, instalazio edo obren benetako kostuaren gaineko aitorpena aurkeztera, nahiz eta hasierako autolikidaziorik aurkeztu ez eta Administrazioak kontzeptu hori dela medio aurrez ordaintzeko ez errekeritu.

3) Behin benetako kostua ezagututa, eta administrazioak egitekoa den egiaztapena eginik, tributu arloko administrazioak behin betiko likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran autolikidatutako kuotarekin dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

4) Eraikuntzen, instalazioen edo obren bukaerako datatzat joko da Zuzenbidean onargarri den edozein frogabide erabilita xedatzen ahal dena, eta partikularki, haiek zer xede edo erabileratarako aurreikusi eta gerora inongo jarduketa material egin gabe horiek betetzeko prestaturik dauden uneari dagokiona.

5) Baldin eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak gauzatu bitartean zergaren subjektu pasiboen aldaketa edo ordezkapena gertatzen bada, bukaerako likidazioa obrak noiz amaitu eta data horretan subjektu pasiboa denari eginen zaio.

12. artikulua. 1) Udal Administrazioak egiaztatuko du autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuotak arau horien emaitza dela. Xede horrekin, Udal Administrazioak kasu guztietan egiaztatuko du autolikidazioetan jarritako oinarria dela interesdunek kasuan-kasuan aurkeztutako aurrekontuan, fakturetan edo kostu erreala justifikatzen duen ziurtagirietan agertzen den bera.

2) Udalaren Administrazioa autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutzaren interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zergapeko egintzen likidazioa eginen du.

3) Udal Administrazioak errekerimendu egiten ahalko dio subjektu pasiboari, eraikuntza, instalazio eta obren kostu egiazkoa jaso dezan, hala nola behin betiko aurrekontua, obren ziurtagiria, exekuzio kontratuak, proiektuari dagokion kontabilitatea, obra berriaren deklarazioa edo bestelako edozein dokumentu. Eskatutako agiriak aurkeztu ezean, edo osatu gabe aurkezten badira, edo haietatik ezin bada atera benetako eta egiazko kostua, Udal Administrazioak zerga-oinarria zedarrituko du, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako prozedurarekin bat.

13. artikulua. Lizentziaren titularrak edo aitortzaileak uko egiten badio baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari, espresuki eta idatziz egin ere, Antsoaingo Udalak zerga honen kontura ordaindutako zenbatekoak itzuliko dizkio.

Orobat, behin lizentzia bat iraungita, Antsoaingo Udalak zenbateko horiek itzuliko ditu, salbu lizentziaren titularrak hori berritzeko eskatu eta Udalak baimentzen badu.

Arau-hausteak eta zehapenak

14. artikulua. Tributu arloko arau-hausteen kalifikazioari nahiz kasu bakoitzean horien ondorioz ezarri behar diren zehapenen xedapenari dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari eginen zaio men.

Karga tasa

Ezarri den tasa %5 da.

3. ORDENANTZA

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1.–Ziurtagiriak.

2.–Kopia eginbidetuak.

3.–Agirien konpultsa, haiek Udalak emandakoak edo eskatutakoak badira.

4.–Fotokopiak.

5.–Arma txartelak.

6.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7.–Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak.

8.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sortzapena

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. EPIGRAFEA.–ZIURTAGIRIAK

1. Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak, automatikoki luzatzen direnak, eta erroldako esku orriak edo ziurtagiriak

4,15 euro

2. Administrazio espedienteetan dauden erabakien edo agirien egiaztarigiriak, haiek luzatu ahal izateko aurretik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen badute:

12,90 euro

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia –eginbidez edo gabe– ematen direnean, II edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

II. EPIGRAFEA.–KOPIA EGINBIDETUAK.

1. Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua

3,85 euro

2. Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua

5,05 euro

3. Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua:

88,20 euro

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio IV. epigrafetik dagokiona, eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik

III. EPIGRAFEA.–UDALAK EMANDAKO EDO ESKATUTAKO AGIRIEN KONPULTSA

1. Konpultsa bakoitza

3,10 euro

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona edo entitate batek aurkezten dituen agiriak oro. Langileen lanposturako deialdietan Antsoaingo Udalak eskatzen dituen konpultsak salbuetsita egonen dira ordainketa egitetik

IV. EPIGRAFEA.–AGIRIEN FOTOKOPIAK, PARTIKULARREK ESKATUAK.

Agirien fotokopia bakoitzagatik

–DIN A3, zuri-beltzezkoa

0,45 euro

–DIN A4, zuri-beltzezkoa

0,35 euro

–DIN A3, kolorezkoa

1,65 euro

–DIN A4, kolorezkoa

1,35 euro

Antsoaingo Udalaren esku geldituko diren agiriak baino ez dira fotokopiatuko

V. EPIGRAFEA.–ARMA TXARTELEN TRAMITAZIOA

1. Txartel bakoitza

36,45 euro

VI. EPIGRAFEA.–LANGILEEN LANPOSTURAKO EDO ORDEZKAPENEN ZERRENDETARAKO DEIALDIAK

1. A eta B mailetan sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuaren arabera), izena emateagatik

18,52 euro

2. C mailan sartzeko, izena emateagatik

9,98 euro

3. D eta E mailan sartzeko, izena emateagatik

6,17 euro

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

Tasa hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira langabezian daudenak, frogagiri bidez egiaztatzen badute

VII.–TXOSTENAK ETA KONTSULTEI EMANIKO ERANTZUNAK

1. Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena luzatzeagatik

46,87 euro.

2. Bertzelako txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak

17,49 euro

Oharra: txostenak egin edo erantzuna emateko ordu erditik goitiko denbora behar bada, tasari kopuru hauek erantsiko zaizkio:

–Ordu erdi edo horren denbora zati bakoitzeko: 11,58 euro

VIII. EPIGRAFEA.–ORDAINAGIRI EDO BERTZELAKO AGIRIEN BIKOIZTUAK, JATORRIZKOA GALDU EDO DESAGERTZEAGATIK

1. Agiri bakoitza

3,10 euro

Oharra, I.1 eta VIII. epigrafeei buruz. Ziurtagiriak, bolanteak edo ordainagirien bikoiztuak egiteko eskabideak 012-Infolocal telefonoaren bidez (948012012) egiten badira, ez dute inolako tasarik sortuko

IX. EPIGRAFEA.–LIZENTZIAK EMATEA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEAGATIK, ETA TASAK ANTSOAINEN ANIMALIAK BILDU ETA HARRAPATZEAGATIK ETA UDAL ALTXATOKIAN ALTXATZEAGATIK

Lizentzia bakoitzeko

40,65 euro

Animaliak bildu edo harrapatzea. Animalia bakoitzeko

21,28 euro

Udal altxatokian egoteagatik, egun eta animalia bakoitzeko

5,32 euro

4. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZA ARLOKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK KONTROLATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa eskatzen duten hirigintzako jarduketek aurretiazko lizentziaren menpeko egintzak dute xede, edo ondoko kontrolaren menpekoak, lizentzia eskatu beharrean aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan.

–Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea.

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak. Hona hemen:

a) Mota guztietako eraikuntza eta instalazio obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Jadanik diren mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Bestelako eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzen dituzten obrak.

d) Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

e) Behin-behinekoz egin behar diren obra eta erabilerak.

f) Hirigintzako lurzatiketak eta landalurreko finkak banandu eta zatitzea.

g) Lur-mugimenduak, hala nola zelaitu, lurrerauzi, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsita den urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

h) Eraikin eta instalazioen lehenbiziko erabilera edo okupazioa eta haien erabileraren aldaketa.

i) Eraikinak botatzea, salbu eta berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

j) Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

l) Presa, baltsa eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

m) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazioaren kontzesioa behar izanda ere.

n) Eta, oro har, erregelamendu bidez adierazten diren egintzak, obrak ekartzen dituztelako, edo lurzoruaren nahiz zorupearen erabilera handitzen delako, haien erabilera pribatiboa dakartelako edo erabilera ez-normala edo lurren berezko nekazaritza edo oihangintzako erabileraz bertzelakoa dakartelako.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1) Honako hauek daude salbuetsita tasak ordaintzetik obren lizentzia emateagatik edo erantzukizuneko aitorpenaren edo aurretiazko jakinarazpenaren menpeko obrak egindakoan kontrolatzeagatik:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Iruñeko Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

2) Tasa hauek direla medio Telefónica de España SAU enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

5. artikulua. Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da edo, bestela, erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean.

Ez da ordaindu beharrik izanen Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edota adostasun-eginbidea izan baino lehen, lizentzia komunikatuak direnean. Ez da ordaindu beharrik izanen baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola adierazten bada jardueraren geroko kontrolaren gaineko udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu edo adierazten badute edo egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. 1) Hasiera batean autolikidazio araubidean eskatuko dira lizentziak eman eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak, kasu hauetan: tramitazio laburtuko araubideari lotutako lizentziak, tramitazio bereziko lizentzia jakinaraziak eta erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten obrak direnean. Gainerako kasuetan, zerga arloko administrazioak eginen du behin-behineko likidazioa.

2) Autolikidazioaren araubidea aplikatzen den kasuetan, subjektu pasiboek kasuan kasuko tasen autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorreko III. kapituluan xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena. Tramitazio laburreko araubideari lotutako lizentzien kasuan edo lizentzia jakinarazien araubide bereziari lotutakoen kasuan eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria. Autolikidazioa ordaintzeak ez dakar berekin lizentzia ematea, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria erretiratu beharra dago, behin bideratu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

Erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezteko eskatzen den obretan, aitorpenarekin edo komunikazioarekin batera autolikidazioko agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, bai eta ordainagiria ere.

3) Subjektu pasiboak aurkezten duen hasierako autolikidazioaren ordainketa edo zerga arloko administrazioak onetsitako hasierako likidazioarena behin-behinekoa izanen da, eta behin betiko ordaindu behar duen kopuruaren konturakoa.

9. artikulua. 1) Tasak tarifa finkoak ez badira, interesdunek aurkezten duten aurrekontuaren arabera zehaztuko da autolikidazioaren zerga-oinarria edo hasierako likidazioa, betiere dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi badu, hura nahitaezko baldintza denean. Bestelakoetan, udal teknikariek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoaren kostu zenbatetsian oinarrituta.

2) Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatzen bada, eta horren aurrekontuak goiti egiten badu, behin Udal Administrazioak aldaketa onartu eta gero, zergaren likidazio osagarri bat onetsiko da, hasierako aurrekontuaren eta aldatuaren arteko aldea dela eta.

10. artikulua. 1) Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aitzina, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bertzelako agiriak, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren 12.3. artikuluan aipatzen baitira. Irekitzeko lizentziarik, erabilera aldatzekorik, lehen erabilerakorik edo bertze zenbait lizentzia bideratu behar izanez gero, agiri horiek kasuan kasuko lizentziarako eskaerarekin batera aurkezten ahalko dira.

2) Behin benetako kostua ezagututa, eta administrazioak egitekoa den egiaztapena eginik, tributu arloko administrazioak behin betiko likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran lizentzia bakoitzeko autolikidatutako kuotarekin dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

11. artikulua. 1) Udal Administrazioak egiaztatuko du autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuotak arau horien emaitza dela.

2) Udalaren Administrazioa autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutzaren interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zergapeko egintzen likidazioa eginen du.

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. EPIGRAFEA.–ANTOLAMENDURAKO PLAN PARTZIAL EDO BEREZIAK TRAMITATZEA.

Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak, plan bakoitzaren barrenean sartzen den lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 91,00 euro 1.000 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko

II. EPIGRAFEA.–PLAN PARTZIAL EDO BEREZIEN ALDAKETAK ETA XEHETASUN AZTERLANAK TRAMITATZEA

Tarifak I. epigrafean aplikatutakoen %50 izanen dira

III. EPIGRAFEA.–BIRZATIKETEN TRAMITAZIOA

III-A) Birzatiketa-espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

–1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 93,64 euro

III-B) Birzatiketen aldaketen tramitazioa:

Aplikatzeko tarifak III-A epigrafekoen %50 izanen dira

IV. EPIGRAFEA.–ESKATZAILEEK EGINDAKO URBANIZAZIO PROIEKTUAK TRAMITATZEA.

Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1,70eko karga-tasa aplikatuta

V. EPIGRAFEA.–LURRALDEAREN ANTOLAMENDUARI ETA HIRIGINTZARI BURUZKO LEGEAREN 189. ARTIKULUAREN BABESEAN EMANDAKO LIZENTZIAK.

V-1) Finkak zatitu, banandu edo bereizteko lizentziak:

–Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 131,71 euro

V-2) Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta horma irudiak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez badira:

–Tasa kalkulatzeko, 11. eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari %0,50eko karga-tasa aplikatuko zaio, 54,54 euro, gutxienez

V-3) Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 823,20 euro

V-4) Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 617,40 euro

VI. EPIGRAFEA.–GUTIENEKO ESKUBIDEAK

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 497,01 euro

–Plan partzial edo berezietan eta xehetasun azterlanetan aldaketak tramitatzea: 249,02 euro

–Birzatiketak: 497,01 euro

–Lurzatiketak: 131,71 euro

–Obra lizentziak: 54,54 euro

10. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintzak dira herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntal, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko herriko edozein eremu publikotako zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun, atrakzio eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beira-arasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, herriko eremu publikoetan.

m) Azienda herriko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sorrarazpena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek zoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabileraren edo aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, tasaren zenbatekoa zehazteko, kontzesioa, baimena edo esleipena zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan. Erabilera hastea edo uztea urte naturala hasi ondoan gertatzen bada, tasa seihilabetekoetan hainbanaturik eskatuko da.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badu, dagokion tasa aitzinetik ordaindu beharko da. Gainerakoetan, likidazioa lizentzia ematean eginen du dagokion bulegoak.

3. “Mahai, aulki eta mahaitxoak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake, betiere arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarren bat badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

–I. EPIGRAFEA.–ZORUKO APROBETXAMENDU BEREZIAK.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak eta ostalaritzako jardueretarako beste zenbait baimen, metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko

Urtean

44,47 euro

I.2. Herriko bestetako taberna barrak, ostalaritzaren arloko irekitze lizentzia duten establezimenduei lotuak eta/edo, eskatu eta justifikatu ondoan, Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik dauden kultura eta gizarte entitateei lotuak

Jaialdi bakoitzeko

133,41 euro

I.3. Kioskoak (izozkiak eta abar saltzea)

Maiatzetik urrirako denboraldia

308,70 euro

I.4. Kaleko salmenta eta saltoki finkoak (4 m lineal)

Herriko bestetan

86,69 euro

I.5. Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek paratutako kutxazainak

Kutxazain bakoitzeko, urtean

153 euro

I.6. Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak

Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

64,83 euro

I.7. Eremu publikora jotzen duten fatxadetan saltzeko makinak.

Saltzeko makina bakoitzeko, urtean

64,83 euro

I.8. Haurrendako josteta elementu mugigarriak paratzea

Elementu bakoitzeko, urtean

64,83 euro

I.9. Prentsarako kutxak

Elementu bakoitzeko, urtean

64,83 euro

I.10. Bestelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

1,54 euro

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean:

2,32 euro

I.11. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere

Egun edo zatiki bakoitzeko

1,25 euro

II. EPIGRAFEA.–HEGALKINEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko

Egunean

0,78 euro

III. EPIGRAFEA.–ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

–Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik

Metro lineala, urtean

7,29 euro

–Bestelako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko

Egunean

1,19 euro

Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean

1.673,40 euro

IV. EPIGRAFEA.–GUTXIENEKO ESKUBIDEAK

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira

Aldamioak

57,32 euro

Hesiak

57,32 euro

Mahaiak, aulkiak eta beladoreak

44,47 euro

Bertzelako aprobetxamenduak

57,32 euro

11. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, ZORUPE ETA HEGALKINEAN HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza dira toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido, telefonia finkoa, telefonia mugikorra eta komunikazio elektronikoko bertze zerbitzu batzuk eramateko; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak, antenak, salmenta automatikorako makinak eta gisakoak, zerbitzuarekin zerikusia badute.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta aprobetxamendua urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Enpresek, zergadun gisa, tasa ordaindu behar dute, baldin eta jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, uraz, gasaz, argindarraz, telekomunikazioaz (telefonia finko eta mugigarria) hornitzeko zerbitzuak edo gisako bertze edozein zerbitzu ustiatu beharrez.

2. Bereziki subjektu pasiboak dira komunikazio sareak ustiatzen dituzten enpresa, entitate edo administrazio publikoak, baldin eta horretarako erabiltzen badituzte zuntz optikoko sistemak, kable bidezko telebista edo toki erakundearen jabari publikoan pasatzen diren edo paraturik dauden sareak edo muntadurak behar dituen bertze edozein teknika.

3. Tasa honi dagokionez, garraio, banaketa nahiz merkaturatze lanetan ari diren enpresak hartzen dira zerbitzuaren enpresa ustiatzailetzat.

4. Aitzineko ataletan sartu gabeko sare publikoen titularrak diren enpresak Jabari publikoko lurzoru, zoru eta hegalkina erabiltzeko behar diren ordenantza fiskaletan arautzen diren tasei loturik egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. 1. Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

2. Fakturazioak emandako diru-sarrera gordintzat entitate bakoitzari egotz dakizkionak dira, betiere kasuan kasuko entitateak Udal honen mugapean ohiko jarduera egitean egindako zerbitzuen truke lortu baditu. Multzo horretatik kanpo aparteko egintzek edo jarduerek eragindako diru-sarrerak baizik ez dira geldituko.

3. Aprobetxamendu bereziaz baliatzeko subjektu pasiboak bertzeren sareak erabiliz gero, tasaren zerga-oinarria udal mugapean urtean lortutako diru-sarrera gordinei sarearen titularrari hura erabiltzeagatik ordaindu beharreko kopurua kenduta lortutako emaitza izanen da.

4. Ondorio horietarako, diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ezta hirugarrenen kontura kobratutako kontu-sail edo zenbatekoak, tasaren zenbatekoa zehazteko araubide hau aplikatzen zaion entitatearen diru-sarrera berariazkoak ez badira.

5. Ondokoak ez dira jotzen fakturazioak eragindako diru-sarrera gordintzat:

a) Enpresek jasotako diru-laguntzak, ustiapenekoak zein kapitalekoak.

b) Kalte eta galerengatik galdatutako kalte-ordainak, non ez diren konpentsazioa edo kontraprestazioa kobratu gabeko kopuruengatik, horiek 3. atalean zehaztutako diru-sarreren artean sartu behar baitira.

c) Finantza bidezko diru-sarrerak, hala nola korrituak, dibidenduak eta gisakoak.

d) Enpresek beren ibilgeturako egiten dituzten lanak.

e) Enpresen ondarearen parte diren ondasunak eta eskubideak besterentzetik datozen kopuruak.

6. artikulua. Kendu da.

7. artikulua. Tasaren zenbatekoa aurreko artikuluetan zehaztutako zerga-oinarriari %1,5 aplikatuz zehaztuko da.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, erabilera pribatu edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar badute, lehenago horren berri eman beharko dute, eta kasuan kasuko zerbitzua egiteko gaitzen duen tituluaren jabe izan behar dute.

Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldirotasun batez egiten badituzte, hiriko toki ezberdinetan bada ere, horren ondoriozko kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezartzen diren aldietan ikuskatzen ahal dena. Gordailuaren zenbatekoa aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera aterako da, eta eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal zein fidantza solidario bidez.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. artikulua. 1. Horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek, tasa ordaintzera beharturik badaude, hiruhilero aurkeztu beharko dute udalerrian erdietsi dituzten diru-sarrera gordinen aitorpena. Diru-sarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

2. Aitorpena egitearekin batera, ordaintzera beharturik dauden enpresek kasuan kasuko tasa likidatu eta zenbatekoa ordaindu beharko dute, dela Udaleko Diruzaintzan dela entitate laguntzaile baten bidez, betiere aitorpenaren xede den hiruhilekoa iragan ondoko hilabetean.

11. artikulua. Tasa hau kudeatzeko, toki entitate honek bertze entitate batzuekin bat egiten ahalko du hitzarmenen bidez, kudeaketa eta likidazioa errazagoak eta arinagoak izan daitezen.

13. ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDA-NEGUETAKO IGERILEKUAK, GUNE HIDROTERMALA ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK OSATZEN DITUZTEN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak nork erabiltzen dituzten, horiexek ordaindu beharko dituzte ordainarazpen hauek.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Igerilekuetarako, gune hidrotermalerako edo instalazio osagarrietarako sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

Tarifak

4. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen dira.

Kudeatzeko arauak

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak eta hilabeteko abonamendua instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonamendu bitartez erabili nahi dituztenek, abonamendu hori denbora mugarik gabekoa ala denboraldikoa izan, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere. Instalazioak itxirik egonen dira urtean 15 egunetan, ikuskapen teknikoetarako. Gainera, itxirik egonen dira urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24, 25 eta 31n.

Ordutegi hauek ezarri dira:

Uda-neguetako igerilekuak:

–Neguko denboraldia:

  • Astelehenetik ortziralera, 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 22:00etara.
  • Larunbatetan, 09:30etik 22:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Batean nahiz bertzean igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

–Udako denboraldia:

  • Egunero, 10:00etatik 21:30era.

Igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

Gune hidrotermala:

–Astelehenetik larunbatera, 9:30etik 22:00etara.

–Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Batean nahiz bertzean igeri-ontzien esparrua instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

Gimnasioa:

–Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.

–Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Aretoa instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago itxiko da.

Erabiltzeko arauak

8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bestela kanpora bidaliko baitituzte.

9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete ikusgai dauden funtzionamendu arauei. Beraz, instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude.

10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko abonatuak nahitaez eduki beharko ditu ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

Udalak, ofizioz, baja emanen die instalazioen erabilpenean lau ordainagiri ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

12. artikulua. Arau-hauste arinak.

–Hona arau-hauste arinak:

1. Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.

2. Behar bezalako oinetakoak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igeriontzien esparruan.

3. Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.

4. Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.

5. Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdeguneetara aulkiekin, aulkitxoekin eta niniendako kotxetxoekin, baimen espresurik izan ezean.

6. 7 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela palastakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.

7. Gune hidrotermalean 14 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea.

8. Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.

9. Urean hegatsak, uretako betaurrekoak eta flotagailu handiak erabiltzea. Orobat, jaurtitzen diren zerekin edo bertzeei traba egiten dietenekin jostatzea.

10. Neguko igerilekuan eta gune hidrotermalean bainatzeko txanorik gabe bainatzea.

11. Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea.

12. Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.

13. Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.

14. Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.

15. Gainean gauzak ezarriz mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea.

16. Aire zabaleko jantokia erabili ondoan zikin uztea.

17. Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.

18. Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez denean.

13. artikulua. Arau-hauste larriak.

–Hona arau-hauste larriak:

1. Kreditazio txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.

2. Egun berean bi arau-hauste arin egitea.

3. Instalazioan animaliak sartzea, zakur gidariak izan ezik.

4. Bainu hartzaileei traba egitea.

5. Basakerietan aritzea.

6. Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.

7. Bertze edozein arau ez betetzea, bertze erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, bainu turkiarrak, hidromasajea, terma, presioko dutxak, jakuzzia eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.

8. Instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatzea.

9. Instalazioaren barrenean ordena larriki nahastea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

10. Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.

11. Instalazioetan begi bistan mozkor edo drogak jota sartzea.

12. Eguneko erabilpenaren ondotik takilla itxirik uztea.

14. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

1. Hutsegite larrien errepika.

2. Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dioten arau-hauste larriak.

3. Instalazioetan sartzeko txartelak edo bertako giltzak faltsutzea.

4. Instalazioko materiala edo bertzeen ondasunak lapurtzea eta ebastea.

5. Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.

6. Instalazioen barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

7. Inor edozein arma mota aldean daramala instalazioetan sartzea.

8. Instalaziora sartzea horretarako aurreikusitako sarbideak erabili gabe.

Zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arinak:

–Lehen hutsegite arina, idatziz kargu hartzea.

–Bigarren hutsegite arina urte berean, egun baterako bidaltzea.

–Hirugarren hutsegite arina urte berean, aste baterako bidaltzea.

–Laugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste larritzat hartuko da.

b) Larriak:

–Lehen hutsegite larria, hamabortz egunerako bidaltzea.

–Bigarren hutsegite larria urte berean, hogeita hamar egunerako bidaltzea.

–Hirugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste oso larritzat hartuko da.

c) Oso larriak:

–Lehen hutsegite oso larria, hiru hilabeterako bidaltzea.

–Bigarren hutsegite oso larria urte berean, abonamendua galtzea.

TARIFEN ERANSKINA

Kirol instalazioak: uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak

I. epigrafea.–Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak.

–Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

–A atala.

A.1. Banakakoen inskripzio kuotak:

  • 5etik 15 urtera bitartekoak: 51,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 76,00 euro.
  • Erretiratuak eta pentsiodunak, betiere betetzen badute I. epigrafeko bederatzigarren aplikazio araua. 51,25 euro.

A.2. Inskripzio kuota murriztuak (26 urtetik beheitiko familiako hirugarren kidetik aurrera):

  • 5etik 15 urtera bitartekoak:
  • 3. kidea: 38,50 euro.
  • 4. kidea: 26,00 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 13,50 euro.
  • 16 urtetik gorakoak:
  • 3. kidea: 57,25 euro.
  • 4. kidea: 38,50 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 19,75 euro.

–B atala.

B.1. Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (banakakoak):

  • 5etik 15 urtera bitartekoak: 32,25 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 59,25 euro.
  • Erretiratuak eta pentsiodunak, betiere betetzen badute I. epigrafeko bederatzigarren aplikazio araua: 38,73 euro.

B.2. Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (murriztuak) (26 urtetik beheitiko familiako 3. kidetik aitzina):

  • 5etik 15 urtera bitartekoak:
  • 3. kidea: 24,75 euro.
  • 4. kidea: 17,25 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 9,75 euro.
  • 16 urtetik gorakoak:
  • 3. kidea: 45,00 euro.
  • 4. kidea: 30,75 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 16,50 euro.

II. epigrafea.–Denboraldiko abonamenduak.

  • 5etik 15 urtera bitartekoak:
  • Udako denboraldia: 75,00 euro.
  • Neguko denboraldia: 206,35 euro.
  • 16 urtetik goitikoak:
  • Udako denboraldia: 118,80 euro.
  • Neguko denboraldia: 272,00 euro.
  • Erretiratuak eta pentsiodunak, betiere betetzen badituzte I. epigrafeko bederatzigarren ataleko aplikazio arauak:
  • Udako denboraldia: 75,00 euro.
  • Neguko denboraldia: 206,35 euro.

III. epigrafea.–Hileko abonamendua, hilabete naturala. (ekaina, uztaila eta abuztua kenduta).

• 5 eta 15 urte bitarte: 31,25 euro.

•16 urtetik goitikoak: 46,90 euro.

IV. epigrafea.–Eguneko sarrerak.

  • 5etik 15 urtera bitartekoak: 6,25 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 9,50 euro.

V. epigrafea.–Sarreretarako bonuak.

  • 5etik 15 urtera bitartekoak:
  • Zenbait saiotarako bonuen zenbatekoa hau da:
  • Bortz saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 26,00 euro.
  • Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 46,90 euro.
  • 16 urtetik goitikoak:
  • Bortz saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 41,70 euro.
  • Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 78,20 euro.

VI. epigrafea.–Bertzelako zerbitzuak.

  • Gimnasioa, hiruhilekoa: 28,85 euro.

Oharrak:

1. Gimnasioan alta eskatzeko, aldez aurreko baldintza da denbora mugagabeko abonamendua izatea kirol instalazioetan.

2. Kuota hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean sorraraziko da. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta den hilen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori, alta egiten den hila barne.

3. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

–Txartelak luzatzea edo berriz luzatzea galtzeagatik edo hondatzeagatik: 7,30 euro.

VII. epigrafea.–Antsoaingo bizilagunek kirol pistak erabiltzea.

VII.1. Pilotalekua:

–Pilotalekua erabiltzea pilota partidetarako:

a) Argi guztiarekin: 13,50 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 9,75 euro orduko.

c) Argirik gabe: 7,10 euro orduko.

–Pilotalekua bertzelako kirol erabileretarako:

a) Argi guztiarekin: 42,10 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 37,00 euro orduko.

c) Argirik gabe: 26,35 euro orduko.

VII.2. Kiroldegia:

–Kiroldegiaren erabilera:

a) Argiarekin: 37,10 euro orduko.

b) Argirik gabe: 26,35 euro orduko.

VIII.3. Futbol zelaia:

a) 125,00 euro partida bakoitzeko, argirik gabe.

b) 168,00 euro partida bakoitzeko, argiarekin.

I. epigrafeko tarifak aplikatzeko arauak

1. Erabiltzaile bakoitzak aipatu epigrafeko A eta B ataletatik dagozkion kuotak ordainduko ditu, ondoko arauei jarraikiz.

2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, instalazioetan alta egitean, lehen ordainagiria igorriz.

3. Ez dute inskripzio kuotarik ordainduko 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina kirol instalazioetan lehen aldiz abonatzen direnek, ezta data hori baino lehen baja eginik berriz ere alta egiten dutenek ere, inskripzioari dagokionez abonatu berritzat hartuko baitira. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera alta alta eman ondoren baja eman dutenek, behin betiko bazkideak izateko berriz, inskripzio kuota ordaindu beharko dute.

4. Mugagabeko inskripzioa egiteak lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko igerilekuen edukiera betez gero.

5. Kirol instalazioak erabiltzeko kuotak hiruhilekoetan ordainduko dira. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta den hilen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori, alta egiten den hila barne.

Tarifan agertzen den adin tarte bakoitzeko kuotak hainbanaturik ordaintzen hasiko dira hiruhileko naturala bukatzeko falta diren egunen heinean, behar den adina betetzen den hilabetea barne dela.

6. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

7. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

8. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

–Kuota murriztuak 26 urtetik beheitikoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Bere familiako 2 kide igerilekuko ohiko abonatu mugagabe izatea, banakako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.

b) Familiako kide horiek izatea aita, ama, legezko tutoreak edo 26 urtetik beheitikoak izatea, eta bere guraso edo legezko tutoreetako batekin bederen bizitzea.

–26 urtetik goitiko anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.

–Udalak edozein unetan frogatzen ahalko ditu murrizketarako eskubidea sortzen duten egoera familiarrak, eta urtero berrikusiko dira.

–Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

9. Erretiratuek eta pentsiodunek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, lanbide arteko gutieneko soldata gainditzen ez duen diru-sarrera dutela beharko dute frogatu, famili unitatearen per capita errenta kontuan hartuz.

10. Etenik geldituko da bai hiruhilekoko kuotaren kobrantza bai kirol instalazioko sarrera, nahitaezko lekualdatze bat gertatzen delarik, gutienez ere hiruhileko bat irauten duena, lana edo irakaskuntza aratua dela-eta. Egoera horiek egiaztatzeko, behar den lan-kontratua, enpresarian agiria edo ikastetxeko matrikula ofiziala erakutsiko da. Salbuespenez, hiruhileko kuotaren kobrantza eta kirol instalazioetarako sarrera aldi baterako eteten ahalko dira, hiru hilabetetik gora etxebizitzatik kanpo dagoela frogatzen bada.

14. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAN UDALAK ETA BERE PATRONATUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua.

I.–Kultur eta kirol arloko denboraldiko jardueren prezio publikoa ordainketa bakar batean pagatzen ahalko da inskripzioa egitean, edo hiru alditan eta honela:

Lehenengo epea maiatzean, jarduera berritu edo hartan izena ematen denean; prezio publikoaren %40 ordainduko da.

Bigarren epea irailean izanen da eta prezio publikoaren %30 ordainduko da.

Hirugarren ordainketa abenduan eginen da eta prezio publikoaren gainerako %30 ordainduko da.

II.–Neguko igeriketa ikastaroko jardueretan, prezioaren zenbatekoa inskripzioa egitean pagatzen ahal da, edo bi epetan:

Lehenengo epea, izena ematen denean; prezioaren %60 ordainduko da.

Bigarren epea abenduan; prezioaren %40 ordainduko da.

III.–Bi hilabetetik behera irauten duten jarduera puntualen prezio publikoa epe bakarrean ordainduko da; hau da, jarduerarako izena ematen denean: udako igeriketa ikastaroak, saskibaloiko campusa eta bestelakoak.

4. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

TARIFEN ERANSKINA

2016/2017 ikasturtea

I. epigrafea.–Haurrendako kirol jarduerak.

I.1.–Kirol eskolak:

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 120,00 euro, bizilagunek; 132,65 euro, kanpotarrek.

I.2.–Haurren igeriketa ikastaroak, ikasturte osoa:

–3tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 172,20 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 245,20 euro, abonamendurik ez dutenek.

I.3.–Haurren igeriketa ikastaroak, udako ikastaroa:

–3tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 71,10 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 102,10 euro, abonamendurik ez dutenek.

II. epigrafea.–Gazte eta helduendako kirol jarduerak.

II.1.–Lehiaketa federatuak eta federatu gabeak.

–15etik 17 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 146,62 euro, bizilagunek; 161.92 euro, kanpotarrek.

II.2.–Lehiaketa federatuak eta federatu gabeak.

–18 urtetik goitikoak. ikasturteko 166.59 euro, bizilagunek; 185.89 euro, kanpotarrek.

II.3.–Erretirodunen eta pentsiodunen soinketa:

–Ordubeteko hiru saio astean: 74,34 euro/denboraldia.

II.4.–Gazte eta helduendako igeriketa ikastaroak, ikastaro osoa:

–15 urtetik goiti: ikasturteko 232,15 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 354,60 euro, abonamendurik ez dutenek.

II.5.–Gazte eta helduendako igeriketa ikastaroak, udan:

–15 urtetik goiti: ikasturteko 93,95 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 145,75 euro, abonamendurik ez dutenek.

III. epigrafea.–Haurrendako kultur jarduerak.

III.1.–Ludotekak: ikasturteko 185,50 euro, bizilagunek; 231,55 euro, kanpotarrek.

III.2.–Hiri udalekuak: 12,75 euro egunean.

III.3.–Euskal dantzak:

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 120,00 euro, bizilagunek; 132,65 euro, kanpotarrek.

III.4.–Erritmo eta dantza lantegia:

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 120,00 euro, bizilagunek; 132,65 euro, kanpotarrek.

IV. epigrafea.–Beste jarduera batzuk.

IV.1.–Kirolerako hiri kanpalekuak (bost egunekoak):

–Antsoaingo bizilagunak: 111,13 euro.

–Antsoaingo bizilagun ez direnak: 132,74 euro.

V. epigrafea.–Antzerkiko sarrerak.

V.1.–Haurrak-Adin guztiendako:

–Zinema, antzerkia eta bertze batzuk: 3,80 euro saio bakoitzeko.

Txartel leihatilarekin kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

V.2.–Helduak:

–Zinea, abesbatzak, bandak, musika klasikoa: 4,85 euro saio bakoitzeko.

–Antzerki, dantza, musika: 6,50 euro saio bakoitzeko.

–Ikuskizun bereziak: saio bakoitzeko 10,50 eurotik 20,60 euro bitarte. Ondorio horietarako, ikuskizun berezitzat hartuko dira kontratatzeko prezioa 3.000,00 eurokoa denean edo garestiagoa (BEZa barne).

Txartel leihatilarekin kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

VI. epigrafea.–Gazteriaren Etxeak antolaturiko ikastaroak.

1. 20 orduko ikastaroak: Antsoaingo bizilagunendako, 26,03 euro ikastaro bakoitza; Antsoaingo bizilagun ez direnendako, 39,10 euro ikastaro bakoitza.

2. 40 orduko ikastaroak: Antsoaingo bizilagunendako, 52,27 euro ikastaro bakoitza; Antsoaingo bizilagun ez direnendako, 78,20 euro ikastaro bakoitza.

Epigrafeen oharrak:

1. Erroldatu gabeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko.

2. Antolaketa eta programazio arrazoiak direla-eta ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete ondoren. Gazteriaren Etxeak antolatutako ikastaroetan, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete baldin bada, salbu eta itzulketa eskatu duenak uzten duen plaza betetzeko prest dagoen beste pertsonaren bat baldin badago eta kasuan kasuko jarduerak horretarako bide ematen badu. Edonola ere, ikastaro guztietan, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzuli ahalko du arrazoi bereziak daudenean (hala nola, jarduera ez egitea aholkatzen duten osasun txostenak edo bizilekuaren aldaketa, horrek jarduerara joatea larriki eragozten badu); betiere behar bezala justifikatu beharko dira.

3. Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

4. Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak biltzeagatik, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Horrelakoetan, tarifa igoko zaie kostuaren %50 estaltzeko, gutxienez.

5. Herritarrak ordenantza honetako jarduerez baldintza beretan balia daitezen, horretarako eginen den laguntzen deialdian ezarritakoari jarraituko zaio eta udal aurrekontuetan kontu-sail berezia sortuko da “Kirol eskoletara, gazteendako eta helduendako kirol jardueretara, erretiratuendako eta pentsiodunendako gimnastikara eta haurrendako kultur jardueretara, Gazte Berriak patronatuarekin loturikoetara, joateko kuotak ordaintzeko laguntzak” izenekoa.

17. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea da, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Espedientea irekitzean sortzen da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan aurreikusitako ezkontza zibila egiten ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Tarifak.

Ezkontza bakoitzeko prezioa: 98,80 euro.

18. ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. KAPITULUA

Oinarria

1.1. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

2. KAPITULUA

Ordaindu beharra

2.1. Prezio publikoa ordaindu beharra erabilpen baimendua hasten denetik sortzen da, hura gauzatu baino bi egun lehenago zenbatekoaren gordailua eskatuko bada ere.

2.2. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

3. KAPITULUA

Ordaintzera behartuak

3.1. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

3.2. Honako hauek ez daude prezio publikoa ordaintzera beharturik: Udalbatzan ordezkaritza duten talde politikoak, gizarte eta hezkuntza elkarteak eta gainerako entitateak, irabazi asmorik gabeak eta Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuak, edo helbide soziala edo berariazko ordezkaritza iraunkorra Antsoainen dutenak, eta Antsoaingo Udalak interes kulturala edo soziala dela-eta, eskaera eta justifikazioa egin ondoren, halakotzat jotzen dituen entitateak.

4. KAPITULUA

Erabilera

4.1. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

4.2. Erabiltzeko eskaeraren ondorioetarako, jaieguntzat hartuko dira Udal honetako langileen lan egutegian halakotzat hartzen direnak.

4.3. Eskatzen denean Udalaren lokala doan erabiltzea jaiegunetan edo, lanegunetan bada ere, hura itxita dagoen orduetan, Udalak baimena eman dezake ondoko baldintza hauek betez gero:

4.3.1. Entitate eskatzaileak ordenantza honen 3.2 atalean sailkatuetako bat izan behar du.

4.3.2. Eskaerarekin batera fitxa bat aurkeztuko da (II. eranskina), non entitate eskatzaileak adin nagusiko arduradun baten datuak eta sinadura bilduko baitira. Pertsona horrek lokalaren giltza bildu, gorde eta itzuliko du.

4.3.3. Halaber, izendatutako pertsonak, ondorio guztietarako, lokalaren giltza nahiz lokala bera behar bezala erabiltzearen ardura izanen du, lokala erabiltzean Udalaren lokalak erabiltzearen gainean indarra duten arauei jarraituz.

4.3.4. Udalak zehazten duen tokian baino ez zaio emanen giltza entitate eskatzaileak izendatutako pertsonari, eta horrek Udalean aurkeztutako fitxaren kopia bat eta NANa aurkeztu beharko ditu.

4.3.5. Giltza ez da jasoko jarduera hasteko eskaeran jasotzen den ordua baino ordu erdi bat lehenago eta ez da itzuliko jarduera bukatzeko eskaeran jasotzen den ordua baino ordu erdi bat geroago.

4.3.6. Eskaerak ekartzen duenean lokalean dauden materialak, hala nola aulkiak, proiektorea eta beste, aldez aurretik prestatzea, saioak eginen dira prestaketa hori bezperan egiteko, Udalaren langileen aurrean eta haien aholkuei jarraituz, bertan beste jarduera bat egiteak ez badu eragozten.

4.3.7. Jaiegunetan erabiltzeko eskaerak bat egiten duenean eskatutako lokalean erakusketa batekin, Udalak ukatuko du erabiltzeko baimena, eta, ahal delarik, beste aukera bat eskainiko du eskura dauden udal lokalen artean eskatzen den erabilerarako.

5. KAPITULUA

Tarifak

5.1. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, eta balio erantsiaren gaineko zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

I. ERANSKINA, TARIFAK

I. epigrafea.–Udalaren lokalak erabiltzea.

–3 ordu edo denbora gutiagorako lagatzea, egunean: 64,00 euro.

–3 ordutik 6 ordu arte lagatzea, egunean: 115,35 euro.

–6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 166,70 euro.

II. epigrafea.–Murrizketak.

II.1.–Lokalaren erabilera gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.

II.2.–Lokalaren erabilera gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.

II. ERANSKINA

Udalaren lokala jaiegunetan erabiltzeko eskaera (PDF).

19. ORDENANTZA

ARAU FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO KURTSOETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra ikastaroetan izena ematen den unean berean sortzen da eta hartan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Izena emateko kuota edo matrikula hura formalizatu baino lehen ordaindu beharko da, matrikulatzeko epearen barnean. Udalak bankuetan dituen konturen batean dirua sartuz eginen da ordainketa.

Udalak ikastaroa bertan behera uzten duenean baizik ez da bidezko izanen matrikularen prezioa itzultzea, edo, bestela, eskaera egin duten ikasleek eskainitako espezialitateetan ikastokirik eskuratu ez dutenean.

4. artikulua. Emandako ikasketa edo saioengatik, tarifetan kurtsoengatik agertzen diren kuotak hiru epe berdinetan igorriko dira: lehen epea irailean; bigarrena, abenduan, eta hirugarrena, martxoan. Horri dagokionez, ordainagirien ordainketa bankuko kontu batean helbideratu behar da; hura zein den matrikula egitean adieraziko dute matrikulatzen direnek.

5. artikulua. Eskolan kurtsoa hasitakoan onartzen diren ikasleek matrikula osoa ordainduko dute, eta irakaskuntzari dagozkion tarifak, berriz, ikasturteari falta zaizkion hilabeteen arabera, izena zer hilabetetan ematen den, hura barne dela.

Jadanik matrikulaturik egonik beren borondatez Eskola utzi nahi duten ikasleek idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko. Eskola uzteak ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Ez zaie inondik ere itzuliko matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa.

b) Uzteko eskaera irailaren 5a baino lehen gertatzen bada, ez da 4. artikuluan aipatu diren epeen kuota bakarrik ere ordainduko.

c) Uzteko eskaera irailaren 5etik eta abenduaren 15a baino lehen gertatzen bada, lehen epea baizik ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

d) Uzteko eskaera abenduaren 15etik eta martxoaren 1a baino lehen gertatzen bada, lehen eta bigarren epeak baizik ez dira ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

e) Uzteko eskaera martxoaren 1aren ondoan gertatzen bada, hiru epeak ordaindu beharko dira 4. artikuluan aipatu direnetarik.

6. artikulua. Ikasleak erroldaren arabera onartzea.

1. mailarako (Musika Hastapena) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahalko dira, betiere plaza hutsik gelditzne bada. Hasiera batean, maila hori Antsoaingo Udalaren Musika Eskolan baino ezin dute egin, eta ez dute ikastetxe horretan 2. eta hurrengo mailako ikasketarik egiten ahalko. Musika ikasketak egiteko ikastetxe horretan jarraitu nahi duten ikasleek eskabide bat aurkeztu beharko dute, eskaera hori adieraziz, ikasturte bakoitzean lehenagoko ikasleentzat ezarri den matrikulazio epearen barnean. Ikasturte bakoitzean baloratuko da, ikastetxearen beharren arabera, ea Antsoainen erroldatu gabe egon arren Musika Hastapenaren 1. maila ikastetxe horretan egiten duten ikasleek bertan jarraitzerik baduten.

Ikasmaila aldatzeko, Antsoainen erroldatu gabe dauden ikasleen matrikulazio epea udalerrian erroldaturik dauden ikasleentzat ezarritako epea bukatu ondoren hasiko da.

2. eta 3. mailetarako, hasieran, Antsoainen erroldatutako ikasleak baino ez dira onartuko. Antsoaingo Musika Eskolan ikasi nahi duten erroldatu gabeek eskaera bat egin behar dute matrikulaziorako ezarritako epean. Ikastetxeak aztertuko du horiek onartzen dituen edo ez instrumentuen espezialitateetan bete gabe dauden postuen arabera, erroldatuta dauden ikasleei instrumentuen espezialitateak onartu eta esleitu ondoren.

Eskolako gainerako aukeretarako (banda, abesbatza, helduen abesbatza, gitarren taldea) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahal dira, betiere plaza hutsik gelditzen bada.

Tarifen aplikazioa

7. artikulua. Ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

Erroldatuta dagoen ikasle batek errolda beste udalerri batera aldatzen badu ikasturtean, erroldatu gabeko ikasleentzat ezarritako kuota ordaindu beharko du zuzenean.

8. artikulua. Arau honen tarifen eranskineko G epigrafean dauden murriztapenei heldu nahi dietenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

Familia unitateko kideen PFEZare aitorpena, hura egitera behartuta daudenena, bederen, buruturiko azken zergaldiari dagokiona.

Familia unitateko kideetan PFEZare aitorpena egitera behartuta ez daudenek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen arrazoitua, eta horrekin batera, Foru Ogasunaren ziurtagiria, aitorpen hori egitera behartuta ez daudela dioena.

9. artikulua. Familia unitatearen urteko diru-sarrera gordinak dira hau guztiaren batura: zerga-oinarriaren atal orokorra, aurrezkiaren oinarri likidagarri berezia eta aurkezten diren PFEZaren aitorpenetik salbuetsirik dauden errentak, gehi aitorpen horietan sartu gabeko diru-sarrera gordin arrazoituak.

10. artikulua. Familia unitatearen per capita errenta da diru-sarrera gordinen baturaren eta hura osatzen duten kideen kopuruaren arteko zatidura.

11. artikulua. Tarifak aplikatzeari dagokionez, familia unitatea da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan definitzen dena. Hura 2008ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

KURTSOAK, IRAKASGAIAK ETA PRESTAKUNTZA SAIOAK

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak.

1. mailan Musika Hastapena irakasgaia baizik ez da ikasten, hiru-lau urtetik sei-zazpi urte bitarteko ikasleei zuzendua. Irakasgai honek honako irakas-denbora hauek ditu:

Kurtsoak Irakasgaia Saio kopurua:

1. kurtsoa. 3-4 urte.–Musikaren Hastapenak. 30 minutuko 2, astean.

2. kurtsoa. 4-5 urte.–Musikaren Hastapenak. 45 minutuko 2, astean.

3. kurtsoa. 5-6 urte.–Musikaren Hastapenak. 45 minutuko 2, astean.

4. kurtsoa. 6-7 urte.–Musikaren Hastapenak. 45 minutuko 2, astean.

Taldeek gutxienez ere 6 lagun izanen dituzte eta gehienez ere 12.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak.

Maila, zazpi-zortzi urtetik hamabi-hamahiru urte bitarteko ikasleei zuzendua. Haren ezaugarria da musika tresnaren praktika eta, harekin batera, musikaren prestakuntza globalizatua, musika hizkuntzaren bitartez.

–Kurtsoak / Irakasgaiak:

Prestakuntza kurtsoa, 7-8 urte

Musika hizkuntza: 45 minutuko 2 saio, astean.

Musika-tresna: 25-60 minutuko eskola astean.

Prestakuntza osagarria 1. eta 2. kurtsoetarako (nahitaezkoa): Abesbatza.

1. kurtsoa, 8-9 urte

2. kurtsoa, 9-10 urte

3. kurtsoa, 10-11 urte

Musika hizkuntza: 55 minutuko 2 saio, astean.

Musika-tresna: astean 25-60 minutuko eskola, eta musika-tresnen taldea.

Prestakuntza osagarria (borondatezko): Abesbatza.

4. kurtsoa, 11-12 urte

5. kurtsoa, 12-13 urte

2. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Musika Hizkuntza: taldean gehienez ere 12 ikasle izanen dira eta gutxienez ere 6; kopurua tikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Adinaren kariaz Musika Hizkuntzako 1, 2, 3, 4 edo 5. kurtsoa ikasi behar duten ikasle berriek sarrera proba gainditu beharko dute.

Aitzinetik musika ezagupenik izan ezean, talde baterako ezarritako gutienekoa (6 ikasle) betetzen duen talde berria (sarbideko kurtsoa) eratzen bada baizik ez dute tokia lortuko.

b) Musika tresna, honako modalitate hauek:

–Prestakuntza kurtsoetan, 1.ean eta 2.ean ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, musika-tresnaren arabera.

–Musika Hizkuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetan, berriz, ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, gehi espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea derrigorrezko irakasgai gisa (60 minutu astean gutxienez 6 ikaslerentzat). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Prestakuntzako 3. kurtsoan, ikasleek hartuko dute astean 30 minutuko bakarkako eskola, eta espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea nahitazko irakasgai gisa (60 minutu astean). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Kontserbatorioko prestakuntzako 4. eta 5. kurtsoetan, ikasleek astean 40 minutuko bakarkako eskola hartuko dute, eta espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea borondatezko irakasgai gisa (60 minutu astean gutxienez 6 ikaslerentzat). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Bigarren instrumentuaren espezialitatea egitea. Ikasle ohiek baino ez dute bigarren instrumentuaren espezialitate bat egin. Horretarako, bigarren instrumentu bat egin gogo duen ikasleak kasuan kasuko eskaera aurkeztu beharko du matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Ikastetxeak hori egiteko aukera aztertuko du antolaketaren eta hutsik gelditzen diren postuen arabera. Egin beharreko instrumentuaren ikasmailaren arabera lehenago ezarritakoak izanen dira irakas-denborak.

Ikasleek eskatuta eta musika tresnaren espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz eman daitezke.

Taldekako eskolak adin eta maila parekoen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko bakarkako eskola, astean 25 minutukoa:

–Ikasle bakarra badago, kurtsoan matrikulatua.

–Irakasleak halako ikasle batez, pedagogikoki arrazoiturik, haren prestakuntzari on egin nahian emandako orientabide baten kariaz, zuzendaritza taldeak ikus-onesten badu.

–1. kurtsoa edo goitiagokoak ikasi behar dituzten ikasle berriak izanik, mailako proba egin eta Musika Hizkuntzako talde baterako plaza erdietsi ondoan, irakasleek uste badute musika-tresnetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskaera dagoen, horren arabera baloratuko da musika tresna berriak sartzea, betiere gutxienez ere 4 lagun baldin badaude espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da baldin eta gutxienez ere 4 lagun interesaturik badaude eta behar den matrikula egiten badute.

c) Haurren abesbatza: taldekako espazio eta irakasgaia da, xedea duena ahots teknikaren ezagupen batzuk eskuratzea. Abesbatzaren bidez, taldekako interpretazioaren praktika eskuratzen du ikasleak.

–1. eta 2. kurtsoetan, irakasgaia derrigorrezkoa da.

–3., 4. eta 5. kurtsoetan, irakasgaia borondatezkoa da.

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak.

Maila, hamahiru urtetik hemezortzi urte bitarteko ikasleei zuzendua. 2. maila ikastetxean gainditu duten ikasleak edo matrikula egin aurretik froga bat gainditu dutenak.

Taldean musika-tresnak jotzea bultzatzen da maila honetan eta helburua da ikasleak autonomia musikala izatea.

–Kurtsoak / Irakasgaiak.

1. kurtsoa, 13-14 urte

Konboa (musika modernoko taldeak), astean ordubete.

Musika-tresna, 25-60 minutuko eskola astean.

Espezialitateari dagokion musika-tresnen taldea (60 minutu astean).

2. kurtsoa, 14-15 urte

3. kurtsoa, 15-16 urte

4. kurtsoa, 16-17 urte

5. kurtsoa, 17-18 urte

6. kurtsoa, 18-19 urte

3. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Konboa, taldean gehienez ere 8 ikasle izanen direla eta gutxienez ere 4; kopurua tikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

b) Musika-tresna:

–Ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, musika-tresnaren arabera, gehi espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea derrigorrezko irakasgai gisa (60 minutu astean 6 ikaslerentzat gutxienez). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Bigarren instrumentuaren espezialitatea egitea. Ikasle ohiek baino ez dute bigarren instrumentuaren espezialitate bat egin. Horretarako, bigarren instrumentu bat egin gogo duen ikasleak kasuan kasuko eskaera aurkeztu beharko du matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Ikastetxeak hori egiteko aukera aztertuko du antolaketaren eta hutsik gelditzen diren postuen arabera. Egin beharreko instrumentuaren ikasmailaren arabera lehenago ezarritakoak izanen dira irakas-denborak.

Ikasleek eskatuta eta musika tresnaren espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz eman daitezke.

Taldekako eskolak adin eta maila parekoen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko bakarkako eskola, astean 25 minutukoa:

–Ikasle bakarra badago, kurtsoan matrikulatua.

–Irakasleak halako ikasle batez, pedagogikoki arrazoiturik, haren prestakuntzari on egin nahian emandako orientabide baten kariaz, zuzendaritza taldeak ikus-onesten badu.

–1. kurtsoa edo goitiagokoak ikasi behar dituzten ikasle berriak izanik, mailako proba egin eta konbo batean plaza erdietsi ondoan, irakasleek uste badute musika-tresnetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskaera dagoen, horren arabera baloratuko da musika tresna berriak sartzea, betiere gutxienez ere 2 lagun baldin badaude musika modernoko espezialitatean interesaturik (baxu elektrikoa, kantu modernoa edo gitarra elektrikoa) eta gutxienez 4 lagun gainerako espezialitateetan. Espezialitate hori ezarriko da musika modernoaren espezialitatean 2 lagun (gutxienez) edo musika-tresnetako gainerakoetan 4 lagun (gutxienez) interesaturik egon eta dagokien matrikula egiten badute.

D epigrafea.–Musika-tresnen taldekako praktika (banda).

Haize eta perkusioko musika tresnen taldea, xedea duena musika tresnen taldekako praktika lantzea eta hartan atsegin hartzea.

11 urtetik goitiko ikaslearendako; musika ezagutzak izan beharko ditu aitzinetik eta horiek frogatu beharko ditu eta/edo mailako proba tiki bat egin matrikulatu aitzin.

E epigrafea–Abesbatza (haurrak eta helduak).

Helduendako abesbatza taldekako espazio eta irakasgaia da, xedea duena ahots teknikaren gutieneko ezagupen batzuk eskuratzea. Orobat, bertze xede bat da bertze abesbatza batzuetan kantatu duen ikasleari ahotsaren kokapena eta kanporatzeko manera berriz lantzea. Taldekako interpretazioaren praktikak aukera emanen dio ikasleari pertsona bakoitzak talde baten barnean duen garrantziaz.

F epigrafea.–Gitarra taldea.

Talde bakoitzean gutxienez ere 4 lagun izanen dira. Ikasle matrikulatuen kopurua ezarritako gutienekoa baino tikiagoa bada, irakas-denbora horren araberakoa izanen da.

2016-2017 IKASTURTERAKO TARIFEN ERANSKINA

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

1. mailako ikalkasgaien irakaskuntzagatik, 260,95 euro kurtso bakoitzeko erroldatuendako, eta 448,05 euro erroldatu gabeendako.

2., 3. eta 4. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 334,68 euro kurtso bakoitzeko erroldatuendako; eta 557,17 euro erroldatu gabeendako.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

1. eta 2. prestakuntza kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 674,92 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 1.078,25 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

Musikaren Irakaskuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 674,92 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 1.078,25 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

Prestakuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 746,02 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 1.191,85 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

Instrumentuaren bigarren espezialitate bat irakasteagatik: 360 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 575 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Prestakuntza kurtsoko eta 1, 2, 3, 4, 5, eta 6. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 674,92 euro ikasturte bakoitzeko.

Instrumentuaren bigarren espezialitate bat irakasteagatik: 360 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 575 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

D epigrafea.–Musika-tresnen taldekako praktika (banda).

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Musika tresnen praktikarako kurtsoan egiten diren saio guztiengatik: erroldatuek 136,14 euro; eta erroldatu gabeek 202,20 euro.

E epigrafea–Abesbatza (haurrak eta helduak).

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Kurtsoan egiten diren abesbatza saio guztiengatik: erroldatuek 136,14 euro; eta erroldatu gabeek 202,20 euro.

F epigrafea.–Helduen gitarra taldea.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Kurtsoan egiten diren gitarra saio guztiengatik: erroldatuek 258,07 euro; eta erroldatu gabeek 385,36 euro.

F epigrafea.–Kuoten murriztapenak.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutieneko soldataren %70etik %100era bitartean dutenek %5eko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutieneko soldataren %50etik %70era bitartean dutenek %7ko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutieneko soldataren %50etik beheiti dutenek %10eko murriztapena izanen dute.

Murriztapen horiek hartzen diren irakaskuntza edo saioen kuotak baizik ez dira aplikatuko; ez zaie aplikatuko izen emate edo matrikulazio kuotei.

Antsoainen erroldaturik ez daudenei ere ez zaizkie aplikatuko, ezta aitzineko ikasturtean eskoletara %85 baino gutiagotan etorri direnei ere.

Aitzineko epigrafe guztiendako oharra: zehaztu diren kurtso edo espezialitateetarik bat baino gehiagotan matrikulatzen direnek kuota bakarra ordainduko dute “izen emate edo matrikulagatik”.

Iragarkiaren kodea: L1601142