4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Ediktua. 99/2015 prozedura
Tuteran, 2016ko urtarrilaren 19an.
Miriam Pelet Lagraba andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 99/2015 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.
Eta Jesús Saso Gil jaunari eta David Saso Pinto jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Tuteran, 2016ko urtarrilaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Miriam Pelet Lagraba.
Iragarkiaren kodea: J1600703