30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-A-17

Leyre Betelu Martirenak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ibilgua: I. iturburua.

Hargunearen udalerria: Urritza-Imotz (Nafarroa).

Xedea: abereentzako hornidura.

Hargunearen koordenatuak: (594.946; 4.758.639) 30. zona.

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,0019 l/s.

Gehieneko bolumena urtean (m³): 54,75.

Aprobetxamenduaren xedea da ura I. iturburutik zuzenean hartzea 25 mm-ko diametroa eta 600 metroko luzera duen hodi baten bidez, ura 1.000 bana litroko bi biltontzira eramateko; bi biltontzi horiek elkar loturik daude azpitik 25 mm-ko diametroko hodi baten bidez. Bidoien loturaren erditik beste hodi bat aterako 25 mm-ko diametrokoa, eta hari atxikia buia bat, askan, aziendak edaten duen ur kantitatea kontrolatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko abenduaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1601286