30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Udal ordenantza, Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak arautzen dituena. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sartagudan, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1601342