2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2016ko ekitaldiko portzentajeak eta karga tasak. Behin betiko onespena
Sartagudako Udalak, 2015eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen, 2016an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.
Zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak hasiera batean onesteko erabakia 2015eko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, eta jendaurreko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jotzen da.
ERABAKI DUT:
1–Ordenantza hauek aldatuko dira:
ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA
2 euroko tasa kendu da Alkatetzari edo Udalari zuzendutako instantzia, eskabide edo eskaerak aurkezteagatik, interesdunek aurkeztuta edo beren eskubideak edo interesak defendatzeko.
5 euroko tasa kendu da finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak eta hirigintza txostenen ziurtagiriak emateagatik, alderdi batek eskaturik, ziurtagiriarekin edo gabe.
ORDENANTZA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA
Udal frontoia astean ordubete erabiltzeko prezioa 45 euro da hiruhilekoko.
Egungo ordenantzen gainerako zergak, tasak eta testua berdin gelditu dira.
2–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga aldatu da, eta exekuzio materialari dagokion prezioaren %3,5 izatera pasatu da.
Gainerako zergen indizeak, ehunekoak eta karga-tasak bere horretan uztea, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jarraituko baitute, bertzerik xedatzen ez den bitartean, 2015eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ekoan, agertzen diren gisan.
Sartagudan, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.
Iragarkiaren kodea: L1601334