30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Ehiza barrutiaren eraketa

San Adriango Udalak, 2016ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen tokiko ehiza barruti baten eraketa sustatzea, San Adriango udal mugape osoa bere baitan hartuko duena, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoaren babesean.

Horrenbestez, San Adriango udal mugapean sartutako lurren jabe guztiei adierazten zaie ezen, ez badute baimentzen beren jabetzak ehiza esparruan sartzea, egoki den eskabidea aurkeztu beharko dutela San Adriango Udalaren Erregistro Orokorrean (bulego orduetan: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era). Hartan, agertu beharko dituzte beren izenak eta esparruan sartzea baimentzen ez duten jabetza bakoitza (poligonoa, lurzati zenbakia eta azalera).

Eskabide hori hamabost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tokiko ehiza barrutian sartutako lurren jabeek ez badute eskabiderik aurkezten, berariaz adierazteko ez dutela baimentzen lur horiek esparruan sartzea, ulertuko da baimena isilbidez eman dela.

San Adrianen, 2016ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1601194