30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Udal Plan Orokorreko 3. sektoreko URI-2b unitatearen aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2016ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–San Adriango Udal Plan Orokorreko S-3 sektoreko URI-2b unitatearen antolamendu xehakatuko aldaketa behin betiko onestea. Hona hemen:

1.–Lizarrako errepidearen parean den eraikinaren beheko solairuaren gehieneko sakonera aldatzea 13 metrotik 15 metrora.

2.–Terrazaren sakonera eta gehieneko luzera aldatzea bigarren solairuan, aurreko aldaketaren ondorio, lehen solairuko sakonera eraikigarria handitzearen ondorio baita.

3.–Udal Plan Orokorraren hirigintza araudi xehakatuan ezarritako gainerako determinazioak bere horretan uztea, bereziki aprobetxamendua eta azalera eraikigarria.

Bigarrena.–Udal Plan Orokorrean egin aldaketari 13/2016 zenbakia eman zaio. Egungo Udal Plan Orokor horrek 2010eko irailaren 13an hartu zuen indarra (2010eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).

Hirugarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko.”

San Adrianen, 2016ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1601192